Kike Manterola: “Gaur ez dugu asmatu”

2012-09-02 14:24

Bueltako luzean atzean gelditu dira zumaiarrak eta sanjuandarrak. Argazkia: Gorka Zabaleta

Denboraldi osoan erakutsitako bidetik jo nahi zuen gaur Zumaia Salegik Kontxako Banderako lehen jardunaldian, baina gauzak oker atera dira eta nahi baino denbora gehiago galdu dute banderaren lehiarako: 14 segundo galiziarrekiko. Lur jota amaitu dute arraunlariek, itxaropen handiak baizituzten. Hala ere, Zumaiatik joandako zale andanak Donostiako kaian eskainitako harrera beroak goxatuko die kolpea, eta datorren igandean berriro dena ematera aterako dira.

Estropada, argazkiekin kontatua


Estropada parekatua espero zen, denboraldi osoan halaxe izan direlako, baina gaur Galiziak bere legea ezarri du berriro. Zumaia lehen kaletik abiatu da, San Juan bigarrenetik, Rias Baixas hirugarrenetik eta Getaria Tolosa laugarrenetik. Lehen luzea parez pare egin dute ia, eta ziabogara nahikoa parean iritsi diren denak, baina barrurantz Galiziak erakustaldia eman du. Getaria-Tolosa saiatu da erritmoari eusten, baina Zumaia Salegi eta San Juan atzerago gelditu dira. Zumaiarrak 14 segundoko atzerapenarekin helmugaratu dira.

Kike Manterola

“Estropada ez batere ondo atera. Ez dugu asmatu. Hasieratik gelditu gara atzean. Ez dakit zergatik. Eutsi nahian, eutsi nahian… Ez dakit, gehiegi prezipitatu ote garen arraunean… Kalea bera ere ez genuen uste gaur txarra zenik, iparreko haizea zegoen eta. Baina ez dugu asmatu”. Uretatik atera berritan, beste azalpenik ez zuen artean Kike Manterola entrenatzaileak gertatutakoa esplikatzeko. Datorren igandeari begira, eguraldiaren parteari begiratu behar orain: “Gaur bezalako eguraldiarekin, aldea handia da. Txarra egiten badu, orduan aukera gehiago izango genituzke, osteguneko estropadan nola moldatu ginen ikusita.. Baina bare badago hainbesteko aldea ez dago ateratzerik. Zaila, oso zaila”. Hurrengo egunetan arraunlarien animoa errekuperatzea izango da lanik garrantzitsuena. “Behea jota daude. Ez genuen espero hainbesteko aldeak egongo zirenik. Baina nik uste dut pare bat entrenamendu on egin eta berriz ere animo pixka bat hartuko dugula, eta ea datorren igandean gauzak buelta ematen duen”.

Sailkapena

1. Rias Baixas 10:35,64
2. Getaria Tolosa 10:45,12
3. Zumaia 10:49,96
4. San Juan 10:55,82

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)