Munduan zehar zumaiarrek bultzatzen dituzten lankidetza proiektuak diruz laguntzeko helburuarekin sortu zuen Distirak iaz argazki erakusketa solidarioa. Elkarteko kideek emandako argazkien salmentan oinarritzen da ekimena. Iaz Nava Jeevanentzat izan zen bildutako dirua, eta aurten Kongolagun lagunduko dute. Erakusketa atzo zabaldu zen eta hilaren 23ra arte egongo da zabalik, Oxford aretoan. Internet bidez ere enkarga daitezke argazkiak. Hemen daukazue bilduma osoa: egin argazkian eta behar diren erreferentziak agertuko dira (argazkiaren zenbakia, titulua, egilea eta tamaina):
Distira Argazki Elkarteko kideek emandako 31 argazkik osatzen dute erakusketa. Zumaiako paisaia ederrak dira asko. Argazki gehienak 60×40 zentimetroko neurria dute, baina bada bestelako proportzioa duenik: panoramikoak, karratua… Aurten, erosleak etxera eramango duen produktuaren kalitatea hobetzearren, egurrean inprimatu dituzte. Argazkiak 100 euroan jarri dituzte salgai, eta dena izango da Kongolagunentzat, Zumaiako Udalak babestu baititu produkzio kostuak.
Internet bidez enkargatzeko aukera
Argazkiren bat erosi nahi izanez gero, aretoan bertan egin behar da ordainketa, eta erakusketa amaitzean jaso ahal izango dira. Gainera, internet bidez ere egin daiteke eskaera, distira elkartera idatziz: distira-zu@hotmail.com
II. erakusketa solidarioa
Non: Alondegiako Oxford aretoan (Zumaia=.
Noiz: irailaren 6tik 23ra.
Zer: Kongolagunen aldeko argazki erakusketa.
Salmenta prezioa: ehun euro argazkiko.











