Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia jokatuko da gaur Donostian. Baleikek zuzeneko jarraipena egingo dio emakumezkoen estropadari, twitter bidez (#telmodeun izango da traola). Zuek ere egin ditzakezue zuen ekarpenak, eta mezu guztiak baleike.com webgunean argitaratuko dira momentuan. Zumaia Salegik 14 segundoko atzerapena du Rias Baixasekiko, eta ia 5ekoa Getaria-Tolosarekiko. Bandera oso zail dago, baina gaurko estropada irabazi eta denboraldia zapore gozoarekin amaitzea izango da nesken helburua. Hortik aurrera…











