Flysch-ari buruzko bi liburu aurkeztuko dituzte gaur Donostian

2012-09-11 14:13

Argazkia: Gorka Zabaleta

EHUko geologo talde batek Deba-Zumaiako flyschari buruzko bi liburu aurkeztuko ditu gaur 18:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean: El flysch del litoral Deba-Zumaia. Una ventana a los secretos de nuestro pasado eta Geodiversidad de la franja litoral Deba-Zumaia dira bi liburuen izenburuak. Liburuak doan eskura daitezke internet bidez, EHUren argitalpen-zerbitzuan.

Juan Ignacio Baceta, Xabier Orue-Etxebarria, Estibaliz Apellaniz, Martin Rubio eta Gilen Bernaola dira bi liburuen egileak. Bi hamarkadatan jardun du flyscharen ikerkuntza geologikoa egiten, eta haren emaitza bi liburutan argitaratu dute. Espezie ugariren desagertzea, klima aldaketa handiak, baita meteoritoen talkak ere. Horiek guztiak duela 50 eta 100 milioi urte inguru gertatu ziren, Behe Kretazeoaren eta Eozenoaren arteko garaian. Hain justu, garai berean eratu zen Deba-Zumaiako flyscha, gure ondare geologikoaren altxorra, Lurraren iraganera benetako zirrikitua zabaltzen diguna. Liburuek hasiberrientzako zein adituentzako informazio erabilgarria dute.

Argitalpen horien bidez, Gipuzkoako kostaldeko inguru horretako aztarnak doan ezagutu ahal izango ditugu; izan ere, bi lanak UPV/EHUren webgunetik batere ordaindu gabe jaitsi daitezke.

Aurkezpena

Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia
Eguna: irailak 11, asteartea
Ordua: 18:00etan
Parte-hartzaileak: Juan Ignacio Baceta, Xabier Orue-Etxebarria eta Estibaliz Apellaniz

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)