Bolywood ikuskizuna, Astindu eta Getariako Konpartsaren eskutik

2012-09-14 15:23

Argazkia: Goizane

Astindu dantza elkarteko kideok, Zumaian dantza mota ezberdinak bultzatzen jarraitzeko asmoa dugu. Hori dela eta, udalearen laguntzaz, Olarru egunean Getariako konpartsa Zumaian dantzatzera gonbidatu dugu. Irailaren 15ean arratsaldeko 20:00etan Zumaiako kaleetan zehar BOLYWOOD ikuskizunaz gozatzeko aukera luzatu nahi dizuegu.

Bertara hurbilduz gero, edonork dantza egin dezakeela ikusiko duzue. Hala, Getariako mutilen partaidetza eredugarria probestuaz, zumaiako mutilak ere dantza mota ezberdinetan partehartzera bultzatu nahi ditugu. Izan ere, orain duzue dantza eskola ezberdinetan izena emateko aukera.

Bestalde,Astindu dantza elkarteko bazkideok urteko batzarra Irailaren 21an, arratsaldeko 20:00etan izango dugu. Bertan, 2011-2012 ikaturteko balorazioa eta 2012-2013 ikasturteko plangintzaren aurreikuspenaz mintzatuko dugularik. Azkenik, urtero bezala, herritar orori proposamen berriak egiteko gonbitea luzatu nahi dizuegu.

Olarru egunean Gernika parkeko txosna eremuan izango gaituzue goizeko 10:30tatik 14:00etara olarru brotxeta eta sagardoa daztatu nahi izan ezkero.

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak
  • Laugarren mangara pasatzeko lehian izango da gaur Alex Uranga
    Alexen txanda bertan behera geratu da. Hirugarren mangako zazpi txanda jokatu dira eta Alexena egin behar zenean hurrengo egunera pasatzea erabaki dute. Bihar lehen orduan jokatu du txanda, eta han lortzen duen emaitzak erabakiko du laugarren mangara pasatzen den ala ez. Hiru dira txanda honetan arituko direnak eta lehen biak pasako dira hurrengo mangara. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Gaurko mangan sentsazioak ez omen dira oso onak izan. Hala zintzilikatu du bere Facebookean. Bihar goizean (Txileko goizeko 7:00etan) jakingo du zein izango dituen aurkariak hurrengo mangan. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Alex bigarren izan da bere txandan, 13,25 punturekin. Lehena Yoan Florantin (Reunion irla), 15,86 punturekin; hirugarren Matias Dias (Txile), 11,75 punturekin, eta laugarren Alberto Colucci (Venezuela), 8,78 punturekin. […]
    Baleike

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)