Jokin Gijarro: “Kanporaketan ezustekoa emateko gaude gu”

2012-09-14 15:56

Aintzane Urbieta eta Jokin Gijarro, Zumaiako arraunlariak. Argazkia: Arnaitz Rubio Aprea

Arraunlarien lana amaitzear da. Gizonezkoei, San Miguel ligako jaitsierako kanporaketa jokatzea falta zaie, denboraldiko bi estropada garrantzitsuenak; asteburu honetan dira: larunbatean Bermeon (18:00) eta igandean Portugaleten (12:00). Orio, Santurtzi eta Amegrove izango dituzte aurkari, TKE Ligako bi postu jokoan. Emakumezkoek joan zen igandean bukatu zuten; Kontxako bigarren igandean nagusitu egin ziren, orokorrean bigarren egin zuten eta errekorra jarri zuten. Jokin Gijarro patroia eta Aintzane Urbieta arraunlaria bildu ditugu, denboraldia aztertzeko.

Elkarrizketak: ligasanmiguel.com

[...]

Jokin, zuen lanari berriz helduta, bigarren asteburuko emaitza txarren ondoren, beste pare bat asteburu ez hain on etorri ziren, baina gero, gora egin zenuten, eta salbazioa gertu jarri zen. Zer balorazio egiten horren inguruan?

Jokin: Portugaletek bospasei puntura alde egin zigun, eta Pedreña nahiz Astillero urrunago zeuden. Gero, gora egin genuen, eta bi asteburu onen ondoren, gerturatu egin ginen. Hiru puntura jarri ginen espainiarrengandik… eta gero, geldialdia etorri zen asteburu batekoa. Sekulako entrenamenduak egin genituen, gustura, baina uste dut lehiaketa gelditzeak kalte egin zigula. Orain, estropadak egon izan balira zer egingo genuen ere ez dakit.

Hondarribiko estropada ere mugarri izan zen: Astillerok aurrea hartu zizueten ehunen gutxigatik, eta bi puntura jarri beharrean, laura alde egin zuten. Kolpea izan al zen?

Jokin: Pena izan zen egun hartakoa. Gero, Pedreñak irabazi zuen gure txandan behin baino gehiagotan, eta hala ere, ez zigun puntu asko ateratzen inor ez zelako sartzen tartean. Itxaropena izan genuen egunen batean kolpea emateko, baina aukerarik ez dugu izan horretarako.

Herriko estropada helburua izaten al da?

Jokin: Motibazioa apartekoa izaten da, hori ezin da ukatu.

Aintzane: Guretzat pena handia izan zen. Aurreko asteburuan, asteburuko biak irabazi genituen, Pasaian eta Getxon, eta azkeneko horretan, Galiziari bi segundo atera genizkiola eta, itxaropentsu atera ginen. Baina oso urduri jardun genuen, eta ezin etxean irabazi. Nahi genuen herrikoa atera, ea aurten bai, aurrekoetan ez dugulako estropada ona egin.

Abuztuaren erdialdean, Gipuzkoako liga irabazi zenuten, eta Euskotren geratzen zen, Zarauzko bi estropada haiek. Sekulako lana egin zenuten, ezta?

Aintzane: Gozatzera atera ginen, Gipuzkoako liga irabazita genuela. Biribila atera zen, brankaz eta poparean egundoko lana egin genuen.

Zarauzko bandera irabaztea ez da beste edozein bandera irabaztea, ezta?

Aintzane: Hori da. Uste dut konturatu ere ez ginela egin lortu genuenaz Zarauzko bigarren estropada bukatu eta gero. Euskotren liga irabazi genuen, ligarik garrantzitsuena. Oraindik ere uste dut ez garela konturatzen zer egin dugun aurten. Handia izan zen Zarauzkoa.

Zuek Jokin, kanporaketan jarri behar izan zenuten burua, ikusirik goikoak harrapaezinak zirela.

Jokin: Bai, konturatu ginen non dagoen gure borroka. Pixka bat behera egin dugu, eta gero, Zierbenak egundoko gorakada egin du. Hondarribiko estropadan 18 segundo atera genizkion, eta Zumaiakoan 12. Baina hurrengo asteburuan, Zarautzen, beraiek atera ziguten 15 segundo lehen egunean. Harrituta geratu ginen.

Aintzane: Kontxak ez dakit zer duen, baina traineru askok egunduko gorakada izaten dute estropada hori gerturatzen ari den bezala.

Orain, kanporaketak jokatu behar. Nola helduko zarete?

Jokin: Topera. Uztaileko asteburu bikain hartara bezala heltzea espero dugu, edo hobeto. Baina beldurra ere bada, hiru traineru handi direlako aurkariak, baina lotsagabe joango gara. Batzuek jaitsitzat ematen digute, eta ezustea emateko gaude gu.

Egunero ikusi duzue elkar entrenamenduetan, eta zenbait estropadatan ere bai. Kontrasteak bizi izan dira: neskak banderarekin, eta mutilak beste lehia batean. Eskerrak ondo konpontzen zareten, ezta?

Jokin: Bai, gu poztu egin gara nesken garaipenekin.

Aintzane: Guk ere nahi dugu ikusi Telmo Deun San Miguel ligan datorren denboraldian.

Jokin: Mina ematen duena da batzuei entzutea “neskak bai, bandera! Eta zuek zer?”. Hori da mingarria, baina ikasita gaude halakoen aurrean zer egin behar den. Azkenean, nesken banderak ere Kluberako dira. Bestelako komentarioak ere badaude, eta jende askok animatzen gaitu kalean; hori eskertzen da. Besteei zer esan behar diezu? Ezer ez. Ez dakite arrauna zer den. Eskerrak batzuek ulertzen duten, eta badakiten zenbat kostatzen den San Miguel ligan ibiltzea.

Aintzane: Egundokoa da San Miguel ligan aritzea. Hauentzat saria da hor egotea.

Jokin: Gu geu ere ez gara jabetzen askotan zer den hor ibiltzea. Ohitu bezala egiten gara, kolpea hartu eta kolpea hartu, baina sekulako maila dago, eta handia da hor ibiltzea. Guretzat kanporaketan mailari eustea bandera irabaztea bezalakoa da. Egundoko lasaitua hartzen da kanporaketan mailari eustean; niretzat bandera irabaztearen parekoa.

(Baleike aldizkarian daukazue elkarrizketa osoa)

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak
  • Laugarren mangara pasatzeko lehian izango da gaur Alex Uranga
    Alexen txanda bertan behera geratu da. Hirugarren mangako zazpi txanda jokatu dira eta Alexena egin behar zenean hurrengo egunera pasatzea erabaki dute. Bihar lehen orduan jokatu du txanda, eta han lortzen duen emaitzak erabakiko du laugarren mangara pasatzen den ala ez. Hiru dira txanda honetan arituko direnak eta lehen biak pasako dira hurrengo mangara. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Gaurko mangan sentsazioak ez omen dira oso onak izan. Hala zintzilikatu du bere Facebookean. Bihar goizean (Txileko goizeko 7:00etan) jakingo du zein izango dituen aurkariak hurrengo mangan. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Alex bigarren izan da bere txandan, 13,25 punturekin. Lehena Yoan Florantin (Reunion irla), 15,86 punturekin; hirugarren Matias Dias (Txile), 11,75 punturekin, eta laugarren Alberto Colucci (Venezuela), 8,78 punturekin. […]
    Baleike

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)