Bollywoodek dantzan jarri ditu olagarroak

2012-09-16 20:03

Bollywood ikuskizuna eskaini zuten Astindu Dantza Elkarteak eta Getariako Konpartsak. Argazki: Gorka Zabaleta

Jai giro ederra izan da aurten Olarro Egunean. Eguraldia lagun, jendetza izan aurten Zumaian, goizetik gauera. Olagarroa dastatzeko aukeraz gain, hainbat kirol eta kultur ekitaldi eskaini ditu  jaiak. Batelen estropadan 62 taldek hartu dute –inoiz baino gehiago–, eta Nahi eta ezin taldea izan da azkarrena (4 minutu eta 4 segundo); lehiaketa gastronomikoan, berriz, Astindu Elkarteak aurkeztutako proposamenak irabazi du sari nagusia. Eta iluntzean, olagarroak ere dantza jarri dituzte  Bollywood ikuskizunarekin –bideoa eta argazkiak ikus ditzakezue–. Jaiaren laburpena egiteko, Mikel Castellano argazkilari gaztearen argazki bilduma daukazue hemen ikusgai.

BIDEOA: Bollywood Zumaian

Batel estropadako sailkapenak

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)