Alex Uranga ez da nazioartean maila bikaina ematen ari den bodyboardlari bakarra. Joan den asteburuan Alex Odriozolak Eurosurf Junior txapelketa irabazi du 17 urterekin, junior mailan.
Frantziako Lacanau herrian jokatu da txapelketa, irailaren 8tik 16ra, Europako Surf Federazioak antolatuta. Portugaldarrak, frantziarrak eta espainiarrak izan ditu aurkari nagusiak. Lehen txandetan estu samar ibili zen arren, bigarren aukerako txandan bere onena eman eta aurrera egitea lortu zuen. Finalean ikuskizun ederra eskaini zuen, lan ia perfektua osatuz. Lauko finalean Pedro Silva portugaldarra izan zuen aurkari gogorrena. Odriozolak 16,66ko puntuazioa lortu zuen, eta Silvak 16,40koa. Hirugarren Maxime Castillo frantziarra izan zen 12 punturekin, eta laugarren Bernardo Machado espainiarra, 10,60rekin.
Urrian, Europako Bodyboard Tourreko Zumaian
Bodyboardak Zumaian duen indarra ikusirik, aurten Europako Tourreko proba bat jokatuko da Itzurunen. Urriaren 26, 27 eta 28an izango da -12tik 14ra zen jokatzea, baina atzeratu egin dute–.











