Iraileko azken asteburuan jokatuko da Herriko surflari eta bodyboardlarien txapelketa, Itzurun hondartzan. Izen emateko epea zabalik dago irailaren 27a arte, eta SPOT dendan egin daiteke. Prezioa 10 eurokoa da. Izena eman ahal izateko ezinbestekoa da federatua egotea eta ZISKEko kide izatea. Partaide kopuruaren arabera zehaztuko dira kategoria desberdinak.











