Atez ateko sistemari buruzko herri galdeketa eskatu du plataformak

2012-09-24 9:22

Urriaren 21eko hauteskundeak aprobetxatu eta zumaiarrei atez ateko sistemaren alde dauden edo ez galdetzeko eskatu du Birziklapena bai, atez atekorik ez herri plataformak, alkateari eta zinegotzi guztiei zuzendutako gutunean: “Etorkizunaren inguruan dauden dudak uxatzeko, eta udal administrazioak erantzunik eman gabe bota duen denbora ikusita, uste dugu argigarria eta egokia izango litzatekeela herritarrei kontsulta egitea, galdera argi eta erraz batekin: “Atez ateko sistemaren alde zaude, bai ala ez?”. Urriaren 21ean egingo diren hauteskundeak aprobetxatzea proposatzen dute, “egitura aprobetxatzeko, ia inolako kostu gehigarririk gabe”. Hemen irakur dezakezue gutuna:

Alkatea: “Atez atekoaren emaitzak bermatzen dituen beste edozein sistema aztertzeko prest gaude”

Inkesta: Herri galdeketa bidez aukeratu beharko al litzateke hondakinak biltzeko sistema?

Joan den ekainaren 13an, ‘Birziklapena Bai – Atez atekorik Ez’ herri plataformako kideek elkarrizketa eduki zuten Zumaiako Udaleko alkate eta bere udal-gobernukide batekin. Bertan, Udal arduradunei jakinarazi zieten 4.000 inguru zumaiarrek egin zutela bat plataformak sinadura bilketa bitartez egindako eskaerekin, hau da: atez ateko bilketa sistemari ez esatea, hiri hondakinen bilketa selektiboa eta birziklapena bultzatzen jarraitzea edukiontzen bitartez, eta prebentzioa eta herritarren heziketa eta kontzientziazioa hobetzen jarraitzeko egitasmo berriak martxan jartzea.

Hilabete batzuk pasa dira elkarrizketa hori egin zenetik, Herri Plataforma honek ez du inolako erantzunik jaso egindako eskakizunei, eta zer gertatuko den jakin gabe jarraitzen du. Uste dugu Udalak ofizialki argitu behar duela zein den bere jarrera, herritarrek jakin ahal izan dezaten hondakinak biltzeko zein sistema ezarriko den, eta iritzia emateko aukera izan dezaten.

Gaur egun inork ez du zalantzan jartzen Udalaren kudeaketa herritarren partaidetzan eta haien gehiengo iritziarekiko errespetuan oinarritu behar dela.

Etorkizunaren inguruan dauden dudak uxatzeko, eta udal administrazioak erantzunik eman gabe bota duen denbora ikusita, uste dugu argigarria eta egokia izango litzatekeela herritarrei kontsulta egitea, galdera argi eta erraz batekin: “Atez ateko sistemaren alde zaude, bai ala ez?”.

Datorren urriaren 21ean, hauteskunde autonomikoekin batera, aukera zoragarria duzue zumaiarrei galdetzeko. Hauteskundeetarako antolatu behar den egitura aprobetxatuz, eta ia inolako kostu gehigarririk gabe, zumaiarren benetako borondatea zein den ezagutu ahal izango da.

Guzti horregatik, gutun hau bidaltzen dizuegu formalki eskatzeko datorren urriaren 21ean zumaiarrei atez atekoaren inguruan galdetzea, eta haiek demokratikoki azaldutako jarrera errespetatzea.

Adeitasunez,

“Birziklapena Bai – Atez Atekorik Ez” plataforma-kideak.

 

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak
  • Laugarren mangara pasatzeko lehian izango da gaur Alex Uranga
    Alexen txanda bertan behera geratu da. Hirugarren mangako zazpi txanda jokatu dira eta Alexena egin behar zenean hurrengo egunera pasatzea erabaki dute. Bihar lehen orduan jokatu du txanda, eta han lortzen duen emaitzak erabakiko du laugarren mangara pasatzen den ala ez. Hiru dira txanda honetan arituko direnak eta lehen biak pasako dira hurrengo mangara. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Gaurko mangan sentsazioak ez omen dira oso onak izan. Hala zintzilikatu du bere Facebookean. Bihar goizean (Txileko goizeko 7:00etan) jakingo du zein izango dituen aurkariak hurrengo mangan. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Alex bigarren izan da bere txandan, 13,25 punturekin. Lehena Yoan Florantin (Reunion irla), 15,86 punturekin; hirugarren Matias Dias (Txile), 11,75 punturekin, eta laugarren Alberto Colucci (Venezuela), 8,78 punturekin. […]
    Baleike

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)