Asteburuan ospatuko dira Samielak Artadin

2012-09-25 11:03

Ostiraleko bertso afariarekin (txartelak turismo bulegoan) emango zaie hasiera aurtengo jaiei. Hemen daukazue jaietako egitaraua:Irailak 28, ostirala

21:00etan, bertso afaria Iker Zubeldia eta Jesus Mari Irazurekin. Txartelak turismo bulegoan daude salgai (25 euro)

Irailak 29, larunbata

11:00etan, meza.
12:00etan, binakako pilota partida: Iribarria-Apezetxea / Altuna-Olaetxea
13:00etan, txakolin dastatzea. Ondoren, bertsolariak eta erromeria Izer eta Alabier txikitilariekin.
16:30ean, zezenak eta pottokak.
18:00etan, txinga lehiaketaren XI. edizioa. 18 urte azpiko txinga lehiaketaren I. Edizioa. Lokotx biltzea.
Ondoren, sagardo dastatzea. Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin.

Irailak 20, igandea

11:00etan, meza.
12:00etan, herri kirolak: Hodei Iruretagoiena Izeta IV, Jesus Mari Iruretagoiena Izeta III, Jose Mari Telletxea eta Jose Felix Zubizarreta.
Ondoren, erromeria Ion Ostolaza eta Unai Andonegi trikitilariekin.
14:00etan, bazkaria bailarako zahar eta Artadi K.L.E.ko ohorezko bazkideekin.
16:30ean, zezenak eta pottokak.
18:00etan, Artadiko XIV. Trikitilari txapelketa: Itsaso Elizagoien-Irune Elizagoien / Xabi Urtasun-Eider Pikabea / Beñat Ganboa-Julene Otegi / Josune Arakistain-Alaitz Eskudero.
Ondoren, erromeria Ion Ostolaza eta Unai Andonegi trikitilariekin.

 

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)