Zumaia Flysch Trail mendi lasterketak 3.000 euroko diru ekarpena egin dio Aspanogiri (minbizia duten haurrei laguntzeko elkartea), ostegunean egindako ekitaldian. Zozketako sariak ere banatu dituzte.
Sariak:
1. Astebeteko itsasbidaia Mediterraneoan: Jose Olaizola
2. Asteburua Aizarnako Aranburu landetxean: Kepa Iribar.
3. Lau bazkari Zumaia Hotelean: Garbiñe Azpillaga.
Iaz Itxas Gain elkarteari egokitu zitzaion itsasbidaia, eta erabaki zuten saria Aspanogiri ematea. Detailea eskertzeko, aurten Aspanogiko ordezkariak oroigarri bat eman dio Itxas-Gaini.












