Isaak Agirrezabalagak eta Alex Odriozolak irabazi dituzte, hurrenez hurren, Zumaiako surf eta bodyboard txapelketak. Larunbateko eguraldi eskasaren ondorioz, txapelketa osoa igandean jokatzea erabaki zuten antolatzaileek, eta bete-betean asmatu zuten, goiz-goizetik Itzurunera gerturatu ziren zaleek ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izan baitzuten. Bodyboardean, maila handiko maniobrak ikusi ziren, Zumaian kirol honek duen indarraren adierazle. Dena artetik, duela gutxi Europako junior txapelketa irabazi duen Alex Odriozola nabarmendu zen. Surfean, duela bi urte lortutako txapela berreskuratu zuen Isaak Agirrezabalagak, Josu Alcantara eta Roberto Fuentesen aurretik. Urriaren 28ko asteburuan hitzordu garrantzitsua dute surf eta bodyboardzale guztiek, Zumaian jokatuko baita Europako Bodyboard Txapelketa.












