Urola itsasadarraren plan berezia gauzatzeko herritarren parte hartzea nahi du Zumaiako Udalak, eta horretarako hiru bilera deitu ditu urrirako. Hemen daukazue zehaztuta bilera bakoitzean zer gai jorratuko diren:
Urriak 9 (19:00etan, Algorri Interpretazio Zentroan): Santiago ingurua. Inguru hartan garatzen diren erabilera eta ekintzak berraztertu eta proposamen berriak egiteko aukera izango da.
-Erabilerak: motordun nabigazioa, arrauna, piragua, surfa, bainua, oinez ibiltzea, mendi txangoak, amarreak, itsasontzi ola, korrika egitea, arrantza, eta abar.
-Paisaiaren eta ingurumenaren ondareak babesteko eta hobetzeko proposamenak egin. Hondartzarako bideak, Santiago poligono ondoko lur saila, saneamendua, eta abar.
Urriak 10 (19:00etan, Algorri Interpretazio Zentroan): Bedua eta artadia. Leku horietan garatzen diren ekintzak eta erabilerak berraztertu, erabilera horiek ingurumenarekin bateragarri egiteko.
-Erabilerak: motordun nabigazioa; arrauna, piragua, oinez ibiltzea, mendi ibiliak, amarreak. Arrantza, ehiza, baratzeak, basoen erabilera, eta abar.
-Paisaiaren eta ingurumenaren ondareak babesteko eta hobetzeko proposamenak egin.
-Gorostiagako betegarriaren inguruko tokia, Artadiko ontziaratzeko tokia, kanalaren erabileraren arautzea, ibilbideak, Beduako auzoaren erabilerei aukerak proposatzea.
Urriak 16 (19:00etan, Oikiako elkartean): baratzeak. Korta Poligonorako sarreran dagoen zubitik gorako ibarretan dauden baratzeetan garatzen diren ekintzak eta erabilerak berraztertu, erabilera horiek ingurmenarekin bateragarri egiteko.
-Erabilerak: nagusiki, nekazal eta baso erabilera.
-Paisaiaren eta ingurumenaren ondareak babesteko eta hobetzeko proposamenak egin.
-Itsasadarraren bazterretan dagoen landaretza, landaretza inbasorea, Mantzisidor zentraleko kanala…












Zein ordutan izango dira bilerak?
Osatu dugu informazioa. Eskerrik asko oharragatik, Putzu.