ZUMBen Udazkeneko Kontzertua

2012-10-04 16:34

udazkeneko-kontzertua-zumb Zumaiako Udal Musika Bandak, larunbatean urriak 6, MUSIKA UMORE ONEAN ikuskizunera gonbidatzen zaituzte.Bertan, musika eta umorea uztartuko ditugu, dibertigarria eta umoretsua izango den kontzertu honetan.Bandakideek parte hartuko dute baina oraingo honetan ez dute musika soilik eskeiniko: zenbait puntu umoretsuak prestatu dituzte. Yackety sax, 76 trombones, In the mood eta beste hainbat obra ezagun entzuteko aukera izango da bertan. Hau guztia, Mikel Emezabalek zuzendua.

Gainera, beste berrikuntza bat izango dugu: eszenatoki berriak bilatu nahian jarraitzen dugu eta ahalegin horretan, plaza berri batetara abiatuko gara. Hain zuzen, Ardantzabidean izango da, San Telmo kaleko sarreran. Oso leku atsegina eta musikarako aproposa izango delakoan gaude. Hala ere, euria egingo balu, Komentuan izango da.

Kontzertua arratsaldeko 7etan hasiko da.

Denok zaudete gonbidatuta gure ikuskizun honetara, ondo pasako duzue!

 

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)