Zumaiako gazte bat hil da zuhaitz batetik erorita

2012-10-06 9:09

Jon Linazisoro 29 urteko zumaiar gaztea hil zen atzo Bernedon (Araba), zuhaitz batetik erorita, Ertzaintzak baieztatu digunez. Bernedoko udaleku irekietan arbolak kimatzera joan zen Jon, bere lan orduetatik kanpo -bere ekimenez hartutako lan boluntarioa zen, beraz, hasierako informazioa zuzendu behar dugu: ez da lan istripua-, eta lan horretan ari zela zuhaitz batetik erori eta kolpearen ondorioz zendu zen. Medikuek artatu zuten lekuan bertan baina ezin izan zuten ezer egin. Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, iluntze aldera gertatu zen istripua.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)