Hicham El Amrami marokoarrak irabazi du aurtengo Zakila Bira, eta minutu batean ondo du aurreko marka –1:03:14 da errekor berria–. Emakumezkoetan Cristina Loedak irabazi du (1:22:28). Zumaiarren artean, Andoni Agirre eta Leire Atxutegi izan dira azkarrenak. Korrikalarien aurretik patinatzaileen lasterketa jokatu da. Oikiara arte (17. kilometroa) erakustaldia egin dute, eta handik aurrera hasi da lasterketa. Helmugara lehena iristen Nicolas Alonso izan da, 51:07ko denborarekin. Hemen dauzkazue probako sailkapenak eta Mikel Castellano, Arnaitz Rubio Aprea eta Gorka Zabaletak osatutako argazki bilduma.
Sailkapen osoa
Argazki bilduma (240 argazki)
Aurretik aritu diren patinatzaileek inspiratuta edo, Hicham El Amrami marokoarrak sekulako marka egin du gaur Zakila Biran: 1:03:14. Antolatzaileak ere ezustean harrapatu ditu eta helmugara iritsi denean irabazlearen zinta jartzeko zegoen artean. Lasterketa erdialdera arte hiruko taldetxo bat izan da buruan, baina El Amramik aurrera egin du eta inor ez da haren erritmoari eusteko gai izan. Mostapha Chaikhaoui izan da bigarren (1:04:18), eta Asier Cuevas hirugarren (1:04:23). Lehen zumaiarra Andoni Agirre izan da (1:10:48), sailkapen orokorreko 12. postuan.
Emakumezkoetan Cristina Loeda eibartarra erraz nagusitu da (1:22:28). Nerea Azpiazu azpeitiarra izan da bigarren, ia lau minutura (1:26:20), eta Susana Martin oriotarra hirugarren (1:27:02). Laugarren eta bosgarren postuetan bi zumaiar sailkatu dira: Leire Atxutegi(1:27:16), eta Sonia Albarez.













Patinak jantzita etorri da Hicham El Amrami (Zakila Bira) vía @baleike Argazki bilduma eta sailkapen osoa: http://t.co/moWKJVo9
Baleike: Patinak jantzita etorri da Hicham El Amrami http://t.co/Foa2ORWy