Hiru zumaiar izango dira Espainiako bodyboard txapelketan

2012-10-10 8:56

Alex Odriozola, Xabier Urrestilla eta Unai Granados zumaiarrak Espainiako bodyboard txapelketarako sailkatu dira. Txapelketa hau ostegun honetan hasi eta igandera bitartean jokatuko da Ferrolen (Galizian), Doniños hondartzan.

Sailkatze probak Luarcan (Asturias) eta Las Palmasen (Kanariar Uharteak) jokatu ziren eta han lortutako emaitzak medio izango dira zumaiarrak txapelketan.

Beste hiru zumaiar txapelketaren atarian geratu ziren: Unai Elustondo, Mikel Gaztañaga eta Odei Garcia. Maila ona erakutsi arren, ez zuten lortu txapelketara sailkatzea.

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)