Bihar, osteguna, hilak 11, izango den Ikasle Grebaren harira, Zumaiako Ikasle Mugimenduak mobilizazioak antolatu ditu. Modu horretan, espainiar estatuko nazio zapaldu ezberdinetan ikasle antolakunde ezberdinek egindako deialdiarekin bat egingo da.
10:00etan bizi-pitada abiatuko da Institututik. Jarraian, eskuorri banaketa. Ondoren, hezkuntzaren inguruko eztabaida izango da. Kalejira aldarrikatzailearen ostean, bazkaria eta jolasak izango dira Gaztetxean.











