Auzolanean sortutako baratzeak bultzatu nahi ditu Udalak, “ekonomia feminista eta solidarioaren” baloreetatik abiatuta

2012-10-18 17:22

Krisi garaian emakumeak dira gehien sufritzen duten kolektiboetako bat. Alternatiba modura, “espazio ekonomiko alterbatiboak” sortzeko proiektua du Zumaiako Udalak: auzolanean sortutako baratzeak. “Betiere, politika feministetatik abiatuta, aukera berdintasuna bezalako baloreak indartzeko”. Proiektua oraindik zehazten ari dira, baina datorren asteazkenean, hilak 24, egingo da lehen urratsa, Yolanda Jubeto ekonomilari eta feministak emango duen hitzaldiarekin (Brankan, 19:00etan).

Auzolanean sortutako baratze horien proiektua datozen hilabeteotan jarriko da abian herrian, eta herritar orori izango dira zabalik. Hala ere, Zumaiako Udaleko Berdintasun Sailetik, bereziki dei egiten zaie emakumeei proiektu honetan parte hartzeko. Politika feministaren oinarriak ezagutu eta Euskal Herrian abian diren hainbat ekimenak ezagutzeko, Malen etxearekin elkarlanean Yolanda Jubetoren hitzaldia antolatu dute Zumaiako Udalaren Berdintasun Sailak eta Berdintasun foroak. Hitzaldia, datorren asteazkenean, urriak 24, 19:00etan Brankan izango da.

Yolanda Jubeto ekonomian eta feminismoan aditua da. Besteak beste, EHUko irakaslea da, gaur egun Euskal Herrian abian diren horrelako esperientzien berri ere emango du. Hala, Zumaiako Udalak hitzaldira joateko gonbita die herritar orori, beste esperientzien berri izan eta herrikoan parte hartzera animatzeko.

 

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)