‘Bypass’ euskarazko komedia Aita Marin

2012-10-19 10:12

Gutxitan izaten da zine aretoetan euskarazko pelikulak ikusteko aukera. Horregatik, ezin galduko dugu asteburuan Bypass ikusteko aukera. Aitor Mazok eta Patxo Telleriak zuzenduriko “komedia urbanoa” da, eta orain arte ikusleen  oniritzia jaso du. Aita Mari aretoan bost saio emango dituzte, gaur iluntzean hasita (22:15), euskaraz gaztelerazko azpitituluekin. Hemen ikus dezakezue trailerra. Igandeko haurrentzako saioan (16:30) Jacobo lobo pelikula emango dute.Saioak Aita Marin: ostirala (22:15), larunbata (19:30, 22:15), igandea (19:30) eta astelehena (19:30).

Izenburua: Bypass
Urtea: 2012
Iraupena: 98 min.
Zuzendariak: Aitor Mazo, Patxo Telleria.
Gidoia: Patxo Telleria
Aktoreak: Gorka Otxoa, Barbara Goenaga, Sara Cozar, Mikel Losada, Itziar Atienza, Aitor Mazo, Unax Ugalde.
Generoa: Komedia

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak
  • Laugarren mangara pasatzeko lehian izango da gaur Alex Uranga
    Alexen txanda bertan behera geratu da. Hirugarren mangako zazpi txanda jokatu dira eta Alexena egin behar zenean hurrengo egunera pasatzea erabaki dute. Bihar lehen orduan jokatu du txanda, eta han lortzen duen emaitzak erabakiko du laugarren mangara pasatzen den ala ez. Hiru dira txanda honetan arituko direnak eta lehen biak pasako dira hurrengo mangara. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Gaurko mangan sentsazioak ez omen dira oso onak izan. Hala zintzilikatu du bere Facebookean. Bihar goizean (Txileko goizeko 7:00etan) jakingo du zein izango dituen aurkariak hurrengo mangan. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Alex bigarren izan da bere txandan, 13,25 punturekin. Lehena Yoan Florantin (Reunion irla), 15,86 punturekin; hirugarren Matias Dias (Txile), 11,75 punturekin, eta laugarren Alberto Colucci (Venezuela), 8,78 punturekin. […]
    Baleike

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)