Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJ-PNVrena izan da zerrendarik bozkatuena Zumaian (1.887 boto), EHBilduren aurretik (1.816 boto). Emaitza hauekin azken bi hauteskundeetan –udal hauteskundeak eta Espainiako Gorteetakoak– galdutako nagusigoa berreskuratu du alderdi jeltzaleak. Zumaiako alkate ohi Maria Eugenia Arrizabalaga (EAJ) legebiltzarkide izango da beste lau urtez. Hemen ikus dezakezue emaitzen taula:
Maria Eugenia Arrizabalaga: “Pozik gaude Gipuzkoan Bildurekiko aldea txikitu dugulako”
Eusko Legebiltzarra 2012
|
2009
|
2005
|
2001
|
|
|
EAJ 1.887 (%38,69)
|
EAJ 1.704 (%42,42)
|
EAJ/EA 2.318 (%47,56)
|
EAJ/EA 3.063 (%55,83)
|
|
EHBildu 1.816 (%37,24)
|
PSE 982 (%24,45)
|
EHAK 882 (%18,1)
|
EH 820 (%14,95)
|
|
PSE 694 (%14,23)
|
ARALAR 509 (%12,67)
|
PSE 809 (%16,6)
|
PSE 808 (%14,73)
|
|
PP 173 (%3,55)
|
EA 445 (%11,08)
|
PP 347 (%7,12)
|
PP 559 (%10,19)
|
|
UPyD 29 (%0,59)
|
PP 189 (%4,71)
|
ARALAR 269 (%5,52)
|
EB 224 (%4,08)
|
|
-
|
EB 132 (%3,29)
|
EB 220 (%4,51)
|
-
|
|
-
|
Besteak 56 (%1)
|
Besteak 29 (%0,59)
|
Besteak 12 (%0,22)
|
|
Abst. 2.428 (%32,84)
|
Abstentzioa 2.524 (%34,77)
|
Abstentzioa 2.130 (%30,24)
|
Abstentzioa 1.337 (%19,48)
|












Zumaian PNV garaile: http://t.co/fE3P9FPz @baleike bidez.
Lehenik Zorionak PNV-ri Legebiltzarrean herriaren babesa lortu duelako.
Eta Zumaian …ba baita ere!Irakurketa asko egin daitezke hauteskunde hauek DESBERDINAK izan direlako arrazoi desberdinenegatik(ilegalizaziorik gabe,krisia bete betean,ETA rik gabe)baina garbi dagoena ATEZ ATEKOAK KALTE HANDIA egin diola BILDUri ZUMAIAn.Eta BILDUK zumaian oraindik zaborraren gaiarekin badu autokritika egiteko.Mugitu! ze PNVgainean dago eta ez du goxokia gastatuko ematen dien etekinekin.Zergaitik ez hasi ya! hezitzaileak kalera ateratzen 5.kontenedorea bultzatuz?HERRIAk pausoak eskatzen ari zaizkio udaletxeari zaborraren gaian.Eta HERRIAk jartzen ditu politikoak bere lekuan.Oso desberdina da batzurentzat behintzat udaletxera bozkatu edo LEHENDAKAritzarako bozkatu.Kontuan hartzeko beste faktorea,eta ez edonolakoa!
Niri ez zaizkitemaitza harrigarriak iruditzen. Harrigarriak niretzat Udal hauteskundetakoak izan ziren.Nire ustez EAJk badauka hauteslegoaren zati bat ez dakit zergaitik Udalerako bozkatzen ez diona. Ez dakit aurkeztu zuen hautagaiatik ote zen, udalean egin duen gestioagatik edo zer baina argi dagoena da Bilduk atera zituen 2053 bozkak ez zirela “bereak”nolabait esateko, re gutxiago Aralarren 300 bozkak Aralarrenak. Hor badago EAJ ko hautesleriaren zati bat, IUko hautesleriaren beste bat eta EAko hautesleriaren zati bat bozka Iñakiri ematen diona, baina gerobeste hauteskundeetan argi ikusten da bzoka horiek ez direa Bildurenak.IUk, EB eta EQUOk ateratako bozka kopurua ere interesgarria izan daiteke, Zumaian Udalerako Aralarri bozkatzen dion jende askok beraiei emango baitie nire ustez beste hauteskundeetan bozka. Ez beraz Aralarri alderdi bezala, jada Amaiurren sartu zenean Aralarren 300 bozkak ez baitziren Amaiurrera joan.Bestalde argi dago EAko jende askok Iñakiri bozka emanagatiklehendakari Urkullu nahiago duela, benetan ez dagoelako EH Bilduk defendatzen duen “ezkerreko aldaketa” horren alde.Motzean: Zumaian EAJk irabazi beharko lukeela Udalean ere, baina bere hauteslegoaren zati handi batek ez diola bozkatzen arrazoiren batengatik (batek daki). Atez atekoak ere zerikusia izango du, baina nik uste neuanren aldean ez da hainbeste jaitsi EH Bildu. Kontua da erreferentzia moduan Udal hauteskundeak hartzea ez dela egokia nire ustez, Bilduk eta Aralarrek atera zituzten bozka asko ez direlako eurenak, goian aipatu dudan legez. Eta Amaiurrek ateratakoemaitzetatik 100 bozka jaitsi ditu ezker abertzaleak, atez-atekoarekin herrian dagoen bronka guztiarekin…ezda gai determinantea izan nire ustez.EAJk bere hauteslegoa berreskuratu du, eta horregatik atera ditu oso emaitza onak, berez udalerako hauteskundeetan ere atera beharko lituzkeenak alegia.
Ez dut uste PNV suziriak botatzeko moduan dagoenik, ez behintzat zumaian eta gipuzkoan lortutako emaitzengatik. Faktore asko daude emaitzak ulertzera eraman gaitzaketenak, hona hemen pare bat.Alde batetik atez atekoa, edo hobe esanda, atez atekoaren mamua. PNVk desgasterako erabili du atez atekoaren kontua, ez dago zalantzarik hori dela gehien birziklatzeko sistemarik egokiena, emaitzek hala diote, baina PNVk erreferenduma nahi du, to, super-portua, zumaiko kirol portua, AHT…. Usain txarra izango omen da nagusi, egungo kontenedoreen paretik pasa ea usaina ona den, kiratsa “24h al dia 7 dias a la semana”. Baina bueno enaiz komodidadearen edota balizko kiratsaren inguruko eztabaida “intelektualetan” sartuko. Esan nahi dudana eta hauteskundeekin lotuz, PNVk boterea berreskuratzeko erabili duela atez atekoaren mamua jendea ezjakintasunetik aurkakotasunera bultzatuz. Baina bada gipuzkoako emaitzetan datu interesgarri bat, atez-atekoaren mamua edota eztabaida kalean den herrietan PNVk gorakada izan du, baina benetan ATEZ-ATEKOA JARRITA DAGOEN HERRIETAN EHB IZAN DA GORAKADA IZAN DUENA. Norberak ateratzea bere ondorioak, baina hain txarra bada “inposaketa” hori logikoena atez-atekoa dagoen herrietan oposizioa erabat gailentzea izango zen. Beraz hain hain hain txarra PNVkoek dioten bezala ez da izango. (PNV diot, plataforma egonda ere denok dakigulako zein dagoen atzean, herria “HBroek” bezala pegataz eta kartelez nork betetzen duen ikusi besterik ez, jeje)Bestalde, ezkerreko bozka sakabanatu egin dela esango nuke, aurreko iruzkinean aipatzen den bezala, EB-IU-equo….. bezalako alderdiek bozka dexente jaso dituzten. Zihurrenik EHBk kanpaina independentziaren aldarrian gehiago zentratu duelako bere programako edukiak ezkertiarrengana iristean baino. Independentziaren aldarria lau haizeetara entzun da eta eztalita geratu da ezkerreko eskaintza EHB-ren programak barnebiltzen duen arren.Orain harrotuta daude PNVkoak, ikusi besterik ez beraien blog “klandestinoa”. Baina jendea ez dadila aztoratu, denborarekin atez-atekoa martxan jarritakoan ohartuko gara ez dela hainbesterako, eta guztiontzat hobea dela. Eta jakin dezagun bildu egiten ari den gestioa baloratzen, fiskalitatea herritarren mesedetara jartzen, parte-hartze politikak egiten, garraio publikoetan inbertitzen eta aldaketarik ikusten ez baduzue konparatu, PNVk gobernatzean izan diren iruzur kasuak hainbat izan dira (Bravoren kasua, esaterako) ea Bilduk iruzurrik egin duen. Begiratu PNVko eledunen soldatak eta Bildukoena. Politika ulertzeko bi modu ikusiko dituzue.Ez nator Bilduren apologia egitera PNV kritikatzera baizik, Bilduk gauza gehiago eta askoz hobeto egin zitzakeen, baina kontuak kontu engainatu eta lapurtu behintzat ez gaitu egiten.