Zenbat euskara erabiltzen dugu Zumaiako kaleetan?

2012-10-26 14:19

Zumaiako Udalak eta Soziolinguistika Klusterrak elkarlanean, bost urtean behin euskararen kale erabilerako neurketak egiten dituzte. Azken neurketaren ondorioak aterata dituzte, eta jasotako datuen aurkezpena urriaren 29an egingo da, 18:00etan, Alondegian.

Bost urtetik behin egiten dira neurketak herriz herri, azkena 2011ko udazkenean egin da eta aurrekoa berriz, 2006an. Neurketa egiteko sistema behaketa izaten da eta kaleko elkarrizketak zein hizkuntzatan izaten diren jasotzen da. Datuen aurkezpena Belen Uranga Soziolinguistika klusterreko teknikariak egingo du. Zumaiarra denez, gainera, inplikazio bikoitza dauka kasu honetan, profesionala eta pertsonala ere bai neurri batean.

Zumaiako kaleetan duela 10 urte baino gehiago edo gutxiago hitz egiten da euskaraz? Herriko zein aldetan hitz egiten da gehien euskaraz? Eta gutxien? Eta adinari erreparatuta, nork hitz egiten du euskaraz gehien kalean? Gazteek? Helduek?…

Horien eta beste galdera askoren erantzunak emateaz gainera bilakararen ondorioak atera eta norantz goazen zertzelada batzuk ematen ere saiatuko da Uranga asteleheneko saioan.

 

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak
  • Laugarren mangara pasatzeko lehian izango da gaur Alex Uranga
    Alexen txanda bertan behera geratu da. Hirugarren mangako zazpi txanda jokatu dira eta Alexena egin behar zenean hurrengo egunera pasatzea erabaki dute. Bihar lehen orduan jokatu du txanda, eta han lortzen duen emaitzak erabakiko du laugarren mangara pasatzen den ala ez. Hiru dira txanda honetan arituko direnak eta lehen biak pasako dira hurrengo mangara. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Gaurko mangan sentsazioak ez omen dira oso onak izan. Hala zintzilikatu du bere Facebookean. Bihar goizean (Txileko goizeko 7:00etan) jakingo du zein izango dituen aurkariak hurrengo mangan. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Alex bigarren izan da bere txandan, 13,25 punturekin. Lehena Yoan Florantin (Reunion irla), 15,86 punturekin; hirugarren Matias Dias (Txile), 11,75 punturekin, eta laugarren Alberto Colucci (Venezuela), 8,78 punturekin. […]
    Baleike

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)