Azken istorioa

Broadway Beheko plazan, Astinduren eskutik

2012-05-17 10:08
Broadway Beheko plazan, Astinduren eskutik

Maiatza dantzan jaialdia antolatu du Astindu dantza elkarteak datozen bi asteburuetarako, “maiatza nazioarteko dantzaren hilabetea delako”. Lau saio izango dira guztira, bihartik hasita. Ekitaldi nagusia, baina, Astinduko kideek beraiek eskainiko duten Broadway ikuskizuna izango da. Saioa larunbatean izango da, maiatzak 19, 22:30ean hasita, eta Cabaret edo Chicago bezalako musikal ezagunetako hiru koreografia prestatu dituzte. Amaia plazatik abiatuta, kalejira egingo dute Beheko plazara. Bidean, koreografia batzuk dantzatuko dituzte, eta behin plazan, ikuskizun osoa jarraitzeko aukera izango da. Sorpresak ere izango direla agintzen dute. Hemen daukazue egitarau osoa:

Argazki bilduma: Broadway prestatzeko entsaioak
Erreportaje zabala Baleike aldizkarian

Gehiago irakurri »

Zumaiako ikasleek biodibertsitatearen aldeko konpromisoa berretsi dute

Zumaiako ikastetxe guztiak Eskolako Agenda 21 heziketa-programan hartzen dute parte 2005etik. Ikasturte bakoitzean herriaren egoera aztertzen dute, gai zehatz baten diagnostikoa eginez. 2011-2012 ikasturtean, herriko biodibertsitatea landu dute, ikasgelan saio teorikoak eta ekosistema naturalak ezagutzeko irteerak eginez.

Gehiago irakurri »

Gipuzkoako Belaontzi Txapelketa jokatuko da asteburuan Zumaian

2012-05-17 10:42
Argazkia: Gorka Zabaleta

Maiatzaren 19an eta 20an, Gipuzkoako VII. Belaontzi Txapelketa ospatuko da Zumaiako uretan –Zumaiako Udala Saria–. Gipuzkoako, Bizkaiko eta Lapurdiko ontzi eta eskifaiak izango dira lehian.

Gehiago irakurri »

‘Birziklapena bai, atez atekorik ez’ plataforma aurkeztuko dute datorren astelehenean

Maiatzaren 21ean egingo dute Birziklapena bai, atez atekorik ez’ plataformaren aurkezpena, Alondegiko Oxford aretoan, 19:00etan. Sinadura bilketa izango da platafomaren ekimenetako bat. Horrela dio zabaldu duten prentsa oharrak:

Gehiago irakurri »

Zumaiako Herri Eskola Gipuzkoako Txapeldun

Zumaiako Herri Eskola Gipuzkoako Txapeldun

Zumaiako Herri Eskolako 5 gaztetxok irabazi dute taldekako Gipuzkoako Txapelketa, alebin mailan. Eskola-kirolak ekimenaren barruan jokatu ohi da taldekako erlojuren kontrako txapelketa, eta bigarren urtez jarraian Zumaiako Herri Eskola nagusitu da. Hernanin jokatutako txapelketan, Mattin Etxaniz, Julen Mujika, Xabat Gastañares, Ekain Saizabal eta Ioritz Manterola izan ziren Gipuzkoako onenak. Jesus Mari Osa eta Alberto Urangaren ardurapean dabiltzan infantil eta alebinentzat oso emaitza inportantea izan da hau.

Gehiago irakurri »

‘Kafe txinatarra’ antzezlanerako sarrerak ditugu

2012-05-16 10:48
‘Kafe txinatarra’ antzezlanerako sarrerak ditugu

Kafe txinatarra antzezlana taularatuko dute ostiral gauean (22:00) Asier Hormaza eta Kandido Uranga aktoreek Aita Marin. Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko hiru lagunentzako bina sarrera dauzkagu. Audioan entzun dezakezue Euskari Irratian Asier Hormazari eginiko elkarrizketa, antzezlanaren harira (elkarrizketa 3. minutuan hasten da).

Gehiago irakurri »

Arritokietara igoera, mendi bizikletarekin

Arritokietara igoera, mendi bizikletarekin

Aurreko urteetan Artadiko igoera jokatu izan da, Sanpedroen bueltan, baina aurten data eta lekua aldatzea erabaki dute antolatzaileek. “Eskola kirolarekin lotu ahal izateko, eta benjaminek ere parte hartzeko aukera izan dezaten”, azaldu digu Udaleko kirol teknikari Fran Aizpuruak. Aurten, beraz, maiatzaren 26an, Beheko Plazatik abiatuko dira txirrindulariak eta Andikara baserrirainoko bi kilometro eskaseko igoera osatu beharko dute. Gehiago irakurri »

Imanol Lopezek ‘Dania vs Miami Challenge’-a irabazi du binaka

Imanol Lopez, eskuinetik laugarrena.

Imanol Lopez zestalari Dania vs Miami Challenge entzutetsua irabazi du, Fernando Lejardi bolibartarrarekin bikotea osatuz. Zortzi bikotek hartu dute parte Challengean, lau Daniakoak eta beste lau Miamikoak. Duela astebete jokatu zan joaneko jardunaldia Danian, bai banaka eta baita binakako kinielak ere jokatuz. Orduan Erik mutrikuarra eta Gotzon Enbil gailendu ziren eta Lejardi eta Lopez bigarren geratu ziren. Hala ere, bueltako jardunaldian erabaki da titulua, hain zuzen ere, Miamiko frontoi historikoan.

Gehiago irakurri »

Hitzaldiak, tailerrak eta doako bisitak Geoparkearen II. Astean

2012-05-15 10:13

Maiatzaren 28tik ekainaren 3ra bitartean, hitzaldi, tailer eta doako bisita gidatu sorta antolatu ditu Geogarapen Elkarteak Geoparkearen II. Astea ospatzeko. Honako hau da Euskal Kostaldeko Geoparkeak prestatu duen egitaraua:

Gehiago irakurri »

(Bideoa) ‘Bi eta bat’ telesaileko saio bat grabatzen, Elena Iruretarekin

‘Bi eta bat’ telesaila ETB1era itzuliko da maiatzaren 23an, 21 urte eta gero. Joselontxo (Jose Ramon Soroiz), Jaione (Ane Gabarain), eta Idoia (Elena Irureta) dira oraingoan ere protagonistak. Egun hauetan lehen kapituloak grabatzen ari dira, eta Baleikek aukera izan du saioetako bat zuzenean jarraitzeko EITBk Miramonen dituen estudioetan –Elena Iruretaren pertsonaia 21 urte eta gero berragertzen den unea jaso dugu–. “Berriro etxean” grabatzeko aukera duelako “oso pozik” agertu da Irureta. “Hau izan zen gure lehen telesaila eta berriro elkarrekin lan egitea oso pozgarria da”. Asteazkenean, maiatzak 16, saio berezi bat emango dute ETB1n duela 21 urteko istorioa gogoratu eta aro berriari sarrera emateko.

Grabazioaren zuzeneko emanaldia Baleike.com-en

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak
  • ‘Birziklapena bai, atez atekorik ez’ plataforma aurkeztuko dute datorren astelehenean
    Eta zero zaborreko planteamentuaren aurka daudenak, zenbateko zaborraren alde daude, exaktamente?Ez ote da hau guztia jarrera egoista baten aitzaki zabarra?Pribazitatea kolokan ikusten dutenek, zer diote kotxeek matrikula bistan eramateari buruz? Eta bankuek gure datuak ogasunari pasatzeari buruz? Eta kalean NA soinean eramateko eta agintariei eraksuteko obl […]
    tarrat
  • ‘Birziklapena bai, atez atekorik ez’ plataforma aurkeztuko dute datorren astelehenean
    Zarautzko atez-atekoaren aurkako plataformak sinadurak aurkeztu zituenean, galdera bat sortu zitzaidan: Birziklapena bai, baina ze eredu jarraituz? Sinadura denak eredu berdinaren alde al daude? Itxuraz, Zumaiako plataforma honi ere galdera berbera luzatu dakioke: zein eredu proposatzen duzue? Niri, gauzen alde botua ematea gustatzen zait, ez kontra. […]
    zei-zen
  • ‘Birziklapena bai, atez atekorik ez’ plataforma aurkeztuko dute datorren astelehenean
    Birziklatzeko lehen baldintza hondakinak gaika edukitzea da. Gaikako bilketa horretan ez da atez-atekoaren emaitzetara hurbildu den beste sistemarik. Hilabete gutxitan sekulako emaitzak ematen ditu gaikako bilketari dagokionez. Beraz birziklatzea erraztu eta hobetzen du nabarmen.Horregatik kontraesankorra iruditu zait "Birziklapena bai, atez-atekoa ez […]
    trujas

Sare Sozialak

Azken zenbakia

209 (2012ko apirila)