Azken istorioa

Wert Legearen inguruko mahaingurua egingo da gaur, Alondegian

2013-05-22 8:27
Wert Legearen inguruko mahaingurua egingo da gaur, Alondegian

Jose Ignacio Wert ministroak bultzatzen ari den hezkuntza lege berriaren proiektua (LOMCE) hizpide izango da maiatzaren 22an, asteazkena, 19:00etan, Alondegia Kultur Etxean alderdi politikoen ordezkariekin burutuko den mahai-inguruan. Ekitaldia Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeak antolatu du ARGIA eta BALEIKE aldizkarien laguntzarekin. Gehiago irakurri »

Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen

2013-05-22 7:45
alex

Txileko Arica Challenge, IBA World Tourreko hirugarren proba, pasa den ostiraletik da abian, trialekin. 24 onenak, baina, gaur hasiko dira lanean, eta horien artean izango da Alex Uranga zumaiarra. Gehiago irakurri »

Urola ibaiaren dragatze lanak hasiak dira

2013-05-22 9:03
draga

Astelehenean hasi ziren Zumaiako itsasadarraren dragatze lanak. Gaur egun arranpla parean ari dira lanean, baina Portuen Zuzendaritzako arduradunen esanetan, itsasadar osoa garbituko dute. Gehiago irakurri »

Udaberriko argazki rallya antolatu du Distira taldeak

2013-05-22 8:49
argazkiak

Distira argazki taldeak antolatuta, Udaberriko argazki rallya egingo da Zumaian, ekainaren 1ean, Urola ibaiaren inguruan. Gehiago irakurri »

Zumaiak zilarrezko eta brontzezko domina bana eskuratu ditu Gipuzkoako trainerilla txapelketan

2013-05-22 8:38

Gipuzkoako trainerilla txapelketak jokatu ziren pasa den larunbatean Mutrikun. Zumaiako ontziek ez zuten txapelketarik irabazi, baina domina banakin itzuli ziren herrira. Gehiago irakurri »

Patxi Batzarrika: “Elkarlana areagotu egin beharko dugu baliabideei etekin handiagoak ateratzeko”

2013-05-21 19:42
Patxi Batzarrika: “Elkarlana areagotu egin beharko dugu baliabideei etekin handiagoak ateratzeko”

2005etik 2009ra bezalako gogotsu eta grinatsu heldu dio aro berriari Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuorde lanetan. Euskararen egoera, Jaurlaritzaren lehentasunak, dirulaguntzak eta Tokikom bezalako elkarguneak ditu hizketa gai Goienak egin eta Tokikomeko kide garen hedabideotan zabaldutako elkarrizketa honetan. Gehiago irakurri »

Harrera familiei buruzko dokumentala emango da, gaur, Alondegian

2013-05-21 9:01

‘Gu ere harrera familia gara’ izeneko film dokumentala emango da, gaur, 18:30etik, aurrera Oxford aretoan. Gehiago irakurri »

Udaleku musikaletan izena emateko epea zabalik dago

2013-05-21 8:52
zumaia-udalekumusikalak

Udal Patronatuak eta Xabier Lizaso musikariaren Piano Studio etxeak antolatuta, Udaleku musikalak egingo dira Zumaian, uztailaren 15etik 26ra bitartean. Izenak emateko epea zabalik dago dagoeneko. Gehiago irakurri »

Naia Urbieta Gipuzkoako txapeldun eta Eider Manzisidor txapeldunorde

Naia Urbieta Gipuzkoako txapeldun eta Eider Manzisidor txapeldunorde

Neguko eguraldi gordin gordinarekin jokatu ziren joan den larunbatean Korta industrigunean alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txirrindularitza txapelketak. Zumaiako Txirrindulari elkartearentzat nesketan izan ziren emaitzarik onenak, alebin mailan Naia Urbietak irabazi zuen eta ondorioz bera da Gipuzkoako txapelduna. Infantil mailan Eider Manzisidor bigarren izan zen, zilarrezko dominarekin pozik. Gehiago irakurri »

Gune elkarteak gizarte eta espiritualtasunari buruzko III. jardunaldiak antolatu ditu Donostian

2013-05-21 8:19

Maiatzaren 23 eta 24an Gune elkartearen III. Jardunaldiak izango dira Donostian. Aurreko urteetan ‘Zientzia eta Espiritualtasuna” eta ‘Artea eta Espiritualtasuna’ gaiak jorratu genituen. Aurtengo gaia ‘Osasuna eta espiritualtasuna’ izango da. Gehiago irakurri »

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)