Ez oso ezaguna, baina zokormazoak, sanbartolomeak, Pollos Oiquina eta 1930eko Zarauzko bandera irabazi zuen tripulazioa eman zuen auzoak/herriak poeta bat ere ekarri zuen mundura: Antonio Arruti. Gehiago irakurri »
Ez oso ezaguna, baina zokormazoak, sanbartolomeak, Pollos Oiquina eta 1930eko Zarauzko bandera irabazi zuen tripulazioa eman zuen auzoak/herriak poeta bat ere ekarri zuen mundura: Antonio Arruti. Gehiago irakurri »
Larunbatean, maiatzaren 25ean Algorriko harraldea ezagutzeko doako irteera antolatuko du Algorri interpretazio zentroal. Ekintza herritar guztiei zuzendua dago eta aurrez izena ematea beharrezkoa da. Gehiago irakurri »
EAJ-PNVko udal taldeak bere iritzia eman du asteartean aurkeztu zen akordioaren inguruan. Ohar baten bitartez, Udaletxean bozeramaile jeltzalea den Montse Aranak positibotzat jo du akordioa eta Atez atekoaren aurka eta birziklapenaren aldeko plataformak “kontzientziazio lanean” izan duen “gizalegezko jokaera” azpimarratu du.
Gaur, Korta industrigunean, infantil eta alebin mailetako Gipuzkoako txirrindulari txapelketak jokatuko dira. 16.00etan hasiko dira. Gehiago irakurri »
Datorren larunbatean, hilaren 25ean, Arritokietarako bigarren txirrindularitza igoera egingo da. Kirol patronatoak, Zumaiako Txirrindulari Elkarteak eta Sastrakas mendiko bizikleta taldeak antolatzen dute proba hau, eta izen-emate epea dagoeneko zabalik dago. Gehiago irakurri »
Sanpedrotako irteerako izenematea jada irekita dago ekainaren 4ra arte. Aurten 28an, ostiralean, atera, eta 30ean, igandean, bueltatuko dira. Baqueirako Himalaia hotelean (pentsio erdian) egingo dute ostatu eta bi irteera egingo ditugu: bat larunbatean eta bestea igandean. Gehiago irakurri »
Heldu eta haurrentzako antzezlan bana izango da asteburu honetan Aita Mari zinean. Gaur ‘Bejondaigula!’ komedia izango da, 22:00etan, eta igandean, 12:00etan, ‘Maddi pirata’. Gehiago irakurri »
Zumaiakoren kadeteak sekulako denboraldia ari dira burutzen eta dagoeneko eskuratu dute Ohorezko mailarako igoera. Asteburu honetan, baina, beste txapelketa bat jokatuko dute: Zubietan jokatuko den Coca Cola Kopa. Gehiago irakurri »
Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeak antolaturik LOMCE legeari buruz alderdi politikoetako ordezkariekin mahai-ingurua izango da. Gehiago irakurri »