Geroarte!

2009(e)ko Irailak 16

Australiadak. Izen aproposa helburu garbirik ez baina helmuga ugari maletan hartuta joandako gazte baten bidaia biltzeko. Ikasketa ofizialak amaitu berri, orain jakinminak sortutako egarria asetze aldera noala uste dut. Arrazoi sentimentalak tarteko, bihotzak hara joan eta kontinente berri batean askatzeko eskatu dit; klima berri batek barruan ditudan haziak (ez, ez naiz txuriez ari) haidean ernalduko direlakoan. Sustrairik gabe hazi behar ordea. Hauek argia ikusi aurreko bidea egin nueneko lekuan jarraituko dute beti, nahiz eta…Bai. begiko bazter batean ditut oraindik etxeko irudiak. Atera orduko hondartzara gerturatu eta olatuzaleak goian eserita. “Gaur etziok ezer ta aspertu iteik plaiak, baina bueno, biharko maretoia emandie hegohaize puntuakin, ta bua, altan planazua ziok“. Plaiko Aldapa (alias Itzurun Zuhaitzbidea) beheraka abiatu eta Metro tabernakoek jarritako jan-edan makinaren zarata. Itzurun kafetegiko 10 oso heldu eta beste hainbat ez-hain-helduen begiradak. Amaiako plazako umeak, arranpla inguruko bizikletak, kotxeak gaur egun zentzua aldatu/galdutako bideetatik okindegietako kotilleoak giriak marinako menuari begira Joxemari bere izozkiak gustura saldu eta Kontxan oriok zer eginduen kontatzen… Azkenean, gure ingurukoekin hartu (beharreko) derrigorrezko kafetxoa.Momentu hauetako zapore, usain, kolore eta berotasunak betiletan zintzilik baleude bezala ikusten ditut oraindik. Gogoratu bai, baina ez dut faltan botako; ez baitut falta. Hor zaudete, orokorrean betirako. Partxiseko dadoaren zarata grazia banatzen duen bitartean, futboleko makinako oihuak (erdi orgasmoak), tabernaren bazterretako solasaldiak, errealak 89.minutuan jasotako gola, Zumaiakori arbitroak egindako putadak, gure Ares maitearen beste debeku bat, trago bat eskatu eta basoak barnean duen hutsunea, bezperako mozkorra, tabernara batenbat arraroa sartzea, beste arraro bat joatea…Badakizue non nagoen. Badakit non zaudeten. Geroarte!


Geroarte!

2009(e)ko Irailak 16


Australiadak.
Izen aproposa helburu garbirik ez baina helmuga ugari maletan hartuta joandako gazte baten bidaia biltzeko. Ikasketa ofizialak amaitu berri, orain jakinminak sortutako egarria asetze aldera noala uste dut. Arrazoi sentimentalak tarteko, bihotzak hara joan eta kontinente berri batean askatzeko eskatu dit; klima berri batek barruan ditudan haziak (ez, ez naiz txuriez ari) haidean ernalduko direlakoan. Sustrairik gabe hazi behar ordea. Hauek argia ikusi aurreko bidea egin nueneko lekuan jarraituko dute beti, nahiz eta…

Bai. begiko bazter batean ditut oraindik etxeko irudiak. Atera orduko hondartzara gerturatu eta olatuzaleak goian eserita. “Gaur etziok ezer ta aspertu iteik plaiak, baina bueno, biharko maretoia emandie hegohaize puntuakin, ta bua, altan planazua ziok“. Plaiko Aldapa (alias Itzurun Zuhaitzbidea) beheraka abiatu eta Metro tabernakoek jarritako jan-edan makinaren zarata. Itzurun kafetegiko 10 oso heldu eta beste hainbat ez-hain-helduen begiradak. Amaiako plazako umeak, arranpla inguruko bizikletak, kotxeak gaur egun zentzua aldatu/galdutako bideetatik okindegietako kotilleoak giriak marinako menuari begira Joxemari bere izozkiak gustura saldu eta Kontxan oriok zer eginduen kontatzen… Azkenean, gure ingurukoekin hartu (beharreko) derrigorrezko kafetxoa.

Momentu hauetako zapore, usain, kolore eta berotasunak betiletan zintzilik baleude bezala ikusten ditut oraindik. Gogoratu bai, baina ez dut faltan botako; ez baitut falta. Hor zaudete, orokorrean betirako. Partxiseko dadoaren zarata grazia banatzen duen bitartean, futboleko makinako oihuak (erdi orgasmoak), tabernaren bazterretako solasaldiak, errealak 89.minutuan jasotako gola, Zumaiakori arbitroak egindako putadak, gure Ares maitearen beste debeku bat, trago bat eskatu eta basoak barnean duen hutsunea, bezperako mozkorra, tabernara batenbat arraroa sartzea, beste arraro bat joatea…

Badakizue non nagoen. Badakit non zaudeten. Geroarte!