Irailak 26. As a gardener

2009(e)ko Urriak 6

Inguru hauetako nire lehen lanorduak. Gure Txoko euskal etxean ezagutu genuen Javi madrildarrak eman zidan bizitzako nire lehen dolarrak irabazteko aukera (orainarte beti euroak izan direlako diot). Peter Fudge Gardens enpresarentzat jardinen mantenu lanetan dihardu, eta lan asko duenean laguntzaile bat kontratatzeko ohitura omen du. “Madrildar bat euskal etxean?“. Nik ere berdina, agian berbera pentsatu nuen hasieran. Egia esan, Txoko pekuliarra da ezagutu dugun hau, baina honen inguruan ere sakon hitz egiteko aukera izango dugu.

Goazen harira. “Imanol, ¿quiéres currar el finde que viene?“, “¡Jode! DPM, todo lo que sea currar me viene pal pelo…“. Larunbateko 7.00 a.m. elkartu nintzen nire manager-arekin. Zerua berriz ere dust storm erara jantzia zegoen; nahiz eta oraingo honetan ez zuen albistegietarako balio. Autoan Fox Studios ingurutik pasa -’Misión Imposible’ II nagusiki hemen grabatu omen zen- eta Radwick auzoaren inguruan sartu ginen; Sydney hegoaldean. Bapatean txalet artean ere bereizteko moduko etxe baten aurrean geratu eta “esta es la casa“. Hiru pisuko etxe victorianoa, aurretik begiratu eta zinefiloek begiak itxita marraztuko luketen erakoa.

Etxearen aurrekaldean oinezkoen sarrera eta goraka irekitzen den ate horietakoa zuen garajea (lastima ez zuela saskibaloirako arorik). Sarrera parean zirriborro bat zirudien zelaitxo txiki bat zegoen; itxurarik ez hartzeko moduan. Eta atzekaldean? Ziur asmatu duzuela. Jardin bat (hau ere egoera tamalgarrian). Eta jardinean? Ba, zuhaitz batzuk, landaretxo batzuk… Salto egiteko “kamaelastika”, zuhaitz artean ezkutatutako txabolatxo horietakoa, etab.

Bapatean, egin beharreko lana aztertzen ari ginela, Bill atera zen gu agurtzera. Geure buruak aurkeztu eta egin beharrekoak azaldu zizkion Javik. “OK!” etxeko gizonak etxera itzuli aurretik. “¿Qué te parece si fumamos un cigarrito antes de empezar y de mientras te explico unos asuntos?“. Labur-laburrean egin beharko genuen lana astuna izango zela azaldu eta Australiaren ezaugarri batzuen inguruan hitz egin zidan.

· “¿Quiéres crema?” Eguzkia non zebilen antzematea ere zaila zen, baina hasteko honengandik babesteko krema eskeini zidan. Ez nekien edo ez nintzen gogoratzen, baina Ozono geruzaren zuloa Australiaren gainean omen dago. Dentsitate aldetik hain baxua izanda, azalera kontuan hartuta “gutxien” kutsatzen duen herrialde garatuenetarikoa izango da. Oso ohikoa omen da hemen azaleko minbizia duen jendea ezagutzea. “Yo he conocido a bastante gente que ha tenido cáncer de piel. La mayoría se ha curau; pero otros… Tengo un conocido al que le quitaron una parte chunga de la boca; un trozo de labio…“.

· Armiarmak. Ez dira mundu mailan kanguroak bezain ezagunak, baina armiarma eta suge arriskutsu dexente omen dago australian. Lehenengoak sarri ikusten omen ditu gainera lanean ari den bitartean. “Si ves una araña con una raya roja, ni te acerques“. Ez omen dira hain ohikoak Sydney hegoaldean; baina bai iparraldean. New South Walesen jardin askotan omen daude. Alargun Beltza (Latrodectus) armiarmari buruz ari zela uste dut. Interneten begiratu eta hauetako 31 espezie existitzen direla ikusi dut. Izena ugalketa ondoren gehienetan arra jaten duelako irabazi omendu; nahiz eta hauek batzuetan ihes egitea lortzen duten. Australiako kasuan, Red Back deitzen zaio (bizkar gorria). Lurra da hauen habitata, eta babesean eta ilun dauden guneetan bizi dira. Lotsatiak, bakartiak, sedentarioak, kanibalak eta gautarrak, ekintza sozial bakarra ugaltzerakoan antzematen zaie. Emeen pozoiak nerbio sistema zentrala gelditu eta giharretako min handiak eragiten ditu. Beste efektu bat gizonen nahigabeko erekzio luzeak omen dira.

Aipatutako bigarren armiarma bat: Atrax Robustus (Hadronyche). Jatorri australiarrekoa, Sydney eta honen inguruko 200 kilometroko erradio baten barnean bakarrik ageri omen da (Sydney´s Funnel Web Spider deitzen diete ondorioz; hau da, inburu armiarma-sarea). Urdin-beltz edo urdin disdiratsu kolorekoa eta ile leunduna. Emeak 7 zentimetrotakoak izan daitezke eta arrak txikiago eta argalagoak izan ohi dira. Bigarren hauek, erasokorragoak dira, eta bero egiten duen hilabeteetan ugaldu nahian ibiltzen dira eme bila. Igerileku eta garajeetara azaldu ohi dira honelakoetan. Hauen pozoinak toxi
na ezberdin ugari ditu, eta hozkadak mingarriak izaten dira benenoaren azidoaren eta azalean sartzen diren haginen neurriaren ondorioz. Aho inguruko inurridurak, aurpegiko giharren nahigabeko uzkurtzeak, goragaleak, okadak (txala botatzeak), gehiegizko izerditzeak eta arnasteko zailtasunak eragiten ditu. 1981.urtean Melbournen asmatu zen antidotoa, eta eskerrak! Heriotza zor dezakete-eta.

Aipatutako bi animaliatxo mota hauek bost armiarma arriskutsuenen rankinean ageri dira, baina ez dut “zorterik” izan.

· Sugeak. Munduko 10 suge arriskutsuenetatik 8 omen daude hemen. Eta lehenengoa… Taipan! Pozoiaren indarraren ondorioz, hozkada bakar batekin 100 pertsona heldu hil omen ditzake eta tanta batek 12 (minutu gutxitan garaiz tratatuak ez badira). Gutxi gora-behera 1,5 metroko luzera du. Tasmanian ezik Australia osoan zehar omen daude. Buruko mina, botagurea eta sabeleko mina berehala antzematen omen dira. Beranduago datoz giharren ehunak desegitea, gernu odoldua, hemorragia…

Trrrrrrrrrrrrrrrrrrrrr… Eta hurrengoak… Tigre Sugea eta Suge marroia! Hauek ere eriotza eragin omen dezakete, eta beraz, honelakoak gertu ikusitakoan hoberena joan arte geldi geratzea omen da. Beranduegi bada, kolorea gogoratu sugea medikuari deskribatzeko.

Eta nahikoa da, ezta?

Harira zetozela-eta, lanean hasi bezain laster hurrengoan kontatuko ditudan marrazo, krokodilo eta marmoken inguruko istorio batzuk kontatu zizkidan. Egia esan makurtu eta eskuak sastraka artean nituela erne ibili nintzen, eta ez nion behar bezala atenditu. Lanerako nahikoa nuen aurrez esandakoarekin… Argi geratu zitzaidan Australia aipatu eta gehienek koala eta kanguroak aipatzen dituzten arren hurrunetik -nahiz gertutik- ikusten ez ditugun animalia ugari dagoela. Turismoari begira australiarrek kanpo harremanetan lan bikaina egin dutenaren seinale!

Bueno tú, que ya son las cinco. Ya ha oscurecido, y volveremos mañana“. Konturatzerako eguna joana zen. Jardina altxa, belar berria landatu, zuhaitz batzuk landatu… Baina oraindik lan dexente utzi dugu egiteke. Bondi Beach aldera eraman nau, inguru hura erakutsi eta zerbeza baten aparrarekin australian nagoela gogoraraztera… Hori bai momentua!

Irailak 26. As a gardener

2009(e)ko Urriak 6

Inguru hauetako nire lehen lanorduak. Gure Txoko euskal etxean ezagutu genuen Javi madrildarrak eman zidan bizitzako nire lehen dolarrak irabazteko aukera (orainarte beti euroak izan direlako diot). Peter Fudge Gardens enpresarentzat jardinen mantenu lanetan dihardu, eta lan asko duenean laguntzaile bat kontratatzeko ohitura omen du. “Madrildar bat euskal etxean?“. Nik ere berdina, agian berbera pentsatu nuen hasieran. Egia esan, Txoko pekuliarra da ezagutu dugun hau, baina honen inguruan ere sakon hitz egiteko aukera izango dugu.

Goazen harira. “Imanol, ¿quiéres currar el finde que viene?“, “¡Jode! DPM, todo lo que sea currar me viene pal pelo…“. Larunbateko 7.00 a.m. elkartu nintzen nire manager-arekin. Zerua berriz ere dust storm erara jantzia zegoen; nahiz eta oraingo honetan ez zuen albistegietarako balio. Autoan Fox Studios ingurutik pasa -’Misión Imposible’ II nagusiki hemen grabatu omen zen- eta Radwick auzoaren inguruan sartu ginen; Sydney hegoaldean. Bapatean txalet artean ere bereizteko moduko etxe baten aurrean geratu eta “esta es la casa“. Hiru pisuko etxe victorianoa, aurretik begiratu eta zinefiloek begiak itxita marraztuko luketen erakoa.

Etxearen aurrekaldean oinezkoen sarrera eta goraka irekitzen den ate horietakoa zuen garajea (lastima ez zuela saskibaloirako arorik). Sarrera parean zirriborro bat zirudien zelaitxo txiki bat zegoen; itxurarik ez hartzeko moduan. Eta atzekaldean? Ziur asmatu duzuela. Jardin bat (hau ere egoera tamalgarrian). Eta jardinean? Ba, zuhaitz batzuk, landaretxo batzuk… Salto egiteko “kamaelastika”, zuhaitz artean ezkutatutako txabolatxo horietakoa, etab.

Bapatean, egin beharreko lana aztertzen ari ginela, Bill atera zen gu agurtzera. Geure buruak aurkeztu eta egin beharrekoak azaldu zizkion Javik. “OK!” etxeko gizonak etxera itzuli aurretik. “¿Qué te parece si fumamos un cigarrito antes de empezar y de mientras te explico unos asuntos?“. Labur-laburrean egin beharko genuen lana astuna izango zela azaldu eta Australiaren ezaugarri batzuen inguruan hitz egin zidan.

· “¿Quiéres crema?” Eguzkia non zebilen antzematea ere zaila zen, baina hasteko honengandik babesteko krema eskeini zidan. Ez nekien edo ez nintzen gogoratzen, baina Ozono geruzaren zuloa Australiaren gainean omen dago. Dentsitate aldetik hain baxua izanda, azalera kontuan hartuta “gutxien” kutsatzen duen herrialde garatuenetarikoa izango da. Oso ohikoa omen da hemen azaleko minbizia duen jendea ezagutzea. “Yo he conocido a bastante gente que ha tenido cáncer de piel. La mayoría se ha curau; pero otros… Tengo un conocido al que le quitaron una parte chunga de la boca; un trozo de labio…“.

· Armiarmak. Ez dira mundu mailan kanguroak bezain ezagunak, baina armiarma eta suge arriskutsu dexente omen dago australian. Lehenengoak sarri ikusten omen ditu gainera lanean ari den bitartean. “Si ves una araña con una raya roja, ni te acerques“. Ez omen dira hain ohikoak Sydney hegoaldean; baina bai iparraldean. New South Walesen jardin askotan omen daude. Alargun Beltza (Latrodectus) armiarmari buruz ari zela uste dut. Interneten begiratu eta hauetako 31 espezie existitzen direla ikusi dut. Izena ugalketa ondoren gehienetan arra jaten duelako irabazi omendu; nahiz eta hauek batzuetan ihes egitea lortzen duten. Australiako kasuan, Red Back deitzen zaio (bizkar gorria). Lurra da hauen habitata, eta babesean eta ilun dauden guneetan bizi dira. Lotsatiak, bakartiak, sedentarioak, kanibalak eta gautarrak, ekintza sozial bakarra ugaltzerakoan antzematen zaie. Emeen pozoiak nerbio sistema zentrala gelditu eta giharretako min handiak eragiten ditu. Beste efektu bat gizonen nahigabeko erekzio luzeak omen dira.

Aipatutako bigarren armiarma bat: Atrax Robustus (Hadronyche). Jatorri australiarrekoa, Sydney eta honen inguruko 200 kilometroko erradio baten barnean bakarrik ageri omen da (Sydney´s Funnel Web Spider deitzen diete ondorioz; hau da, inburu armiarma-sarea). Urdin-beltz edo urdin disdiratsu kolorekoa eta ile leunduna. Emeak 7 zentimetrotakoak izan daitezke eta arrak txikiago eta argalagoak izan ohi dira. Bigarren hauek, erasokorragoak dira, eta bero egiten duen hilabeteetan ugaldu nahian ibiltzen dira eme bila. Igerileku eta garajeetara azaldu ohi dira honelakoetan. Hauen pozoinak toxina ezberdin ugari ditu, eta hozkadak mingarriak izaten dira benenoaren azidoaren eta azalean sartzen diren haginen neurriaren ondorioz. Aho inguruko inurridurak, aurpegiko giharren nahigabeko uzkurtzeak, goragaleak, okadak (txala botatzeak), gehiegizko izerditzeak eta arnasteko zailtasunak eragiten ditu. 1981.urtean Melbournen asmatu zen antidotoa, eta eskerrak! Heriotza zor dezakete-eta.

Aipatutako bi animaliatxo mota hauek bost armiarma arriskutsuenen rankinean ageri dira, baina ez dut “zorterik” izan.

· Sugeak. Munduko 10 suge arriskutsuenetatik 8 omen daude hemen. Eta lehenengoa… Taipan! Pozoiaren indarraren ondorioz, hozkada bakar batekin 100 pertsona heldu hil omen ditzake eta tanta batek 12 (minutu gutxitan garaiz tratatuak ez badira). Gutxi gora-behera 1,5 metroko luzera du. Tasmanian ezik Australia osoan zehar omen daude. Buruko mina, botagurea eta sabeleko mina berehala antzematen omen dira. Beranduago datoz giharren ehunak desegitea, gernu odoldua, hemorragia…

Trrrrrrrrrrrrrrrrrrrrr… Eta hurrengoak… Tigre Sugea eta Suge marroia! Hauek ere eriotza eragin omen dezakete, eta beraz, honelakoak gertu ikusitakoan hoberena joan arte geldi geratzea omen da. Beranduegi bada, kolorea gogoratu sugea medikuari deskribatzeko.

Eta nahikoa da, ezta?

Harira zetozela-eta, lanean hasi bezain laster hurrengoan kontatuko ditudan marrazo, krokodilo eta marmoken inguruko istorio batzuk kontatu zizkidan. Egia esan makurtu eta eskuak sastraka artean nituela erne ibili nintzen, eta ez nion behar bezala atenditu. Lanerako nahikoa nuen aurrez esandakoarekin… Argi geratu zitzaidan Australia aipatu eta gehienek koala eta kanguroak aipatzen dituzten arren hurrunetik -nahiz gertutik- ikusten ez ditugun animalia ugari dagoela. Turismoari begira australiarrek kanpo harremanetan lan bikaina egin dutenaren seinale!

Bueno tú, que ya son las cinco. Ya ha oscurecido, y volveremos mañana“. Konturatzerako eguna joana zen. Jardina altxa, belar berria landatu, zuhaitz batzuk landatu… Baina oraindik lan dexente utzi dugu egiteke. Bondi Beach aldera eraman nau, inguru hura erakutsi eta zerbeza baten aparrarekin australian nagoela gogoraraztera… Hori bai momentua!

Irailak 25. Zumaiar bat parean

2009(e)ko Urriak 5

Harrigarria. 5.000.000 pertsona hemendik bueltaka, 1 687 kilometro urbanizatuko hiria… Eta zumaiar bat gure parean!

Sydney iparraldean, Manlyn dagoen Shally Beach ingurura abiatu ginen. Olatu eta surfero giro gabeko hondartxa txiki lasai bat da hau, baina honi buruz hitz egingo dugu beranduago. Bapatean, Oxford Street erdialdean gindoazela, mutil bat gelditu zitzaigun, bizikleta gurutzatu eta “aupa!“. Iban Iriondo zen. Bagenekien Australiara etorria zela, baina nondik zebilen arrastorik ez genuen. Gu baino denbora gehiago zeraman hirian, eta kurtso batean ingelera hobetzen ziharduen bitartean lan egiten omen zuen kamarero gisa. Parean topatu genuenean, kurrikulumak banatzen ari omen zen.

Kasualitatea bidean gurutzatu eta elkar ikustea! Etxean gosaltzen minutu bat gehiago egon bagina ez ginateke ikusiko. Eta irten eta toalla ahaztu genuela ohartuz gero? Bidean erakusleiho bat ikusten geratuko bagina? Argazki eder bat ateratzeko parada izango banu? Semaforo batek denbora luzean helduko baligu edo bost metro lehenago kalearen bestaldera pasatzea erabakiko bagenu? Eta gurutzatu arren bera ondoan zituen kotxeekin arduratuta eta gu elkarri begira egongo bagina? Eta…? Eta…? Baina ez. Horrelakoak dira kasualitatea eta kausalitatea. Hiri erraldoi batean gurutzatu, elkar ikusi eta hitz egiten egon gara.

Berarekin 10 minututan zehar jardun genuen elkarri intentzioak eta esperientziak kontatzen. Pentsatzen jarri, eta sekula ez nuen hainbeste hitz egin berarekin. Urruti joan behar bertakoekin hitz egiteko! Horrelakoak gara nonbait…

Irailak 23. Dust storm

2009(e)ko Urriak 1

Irailak 23 asteazkena. 4.00 a.m. New South Walesen. “Sesma, Sesma! Zer da hau?“. “Eh??“. “Behitu leihotik! Hau ezta normala!. “Eh??”. Azkenean ohetik jeikitzea lortu nuen, eta Maialenek arrazoi zuen. Zerua gorri-gorri. “Hemengo ekaitzen bat izango da ez? Edo argitasun berezi batek joko ditu lainoak…“. Minutu erdi bat pasatu genuen zeruari begira, gure gelako goxotasunetik. Kanpoan euri tantarik ez; haizea besterik ez. Leihoa zerbait esan nahian ari balitz bezala jotzen zuen aire erdi-solidoa zirudien.

Auskalo!“, eta ohearen deiadarrei erantzunez ohera sartu ginen berriz. Artean ongi esnatu gabe geunden, eta zuzenean REM fasera birsartu ginela uste dut.

9.00 a.m. Azkenean benetan esnatu ginen, begiak eta burua irekita. Lehiotik begiratu, eta asiar pare bat ikusi genituen gripe A famatuaren antzerako supermaskarak jantzita. Zeruak ez zuen bost ordu lehenagoko gorritasun hura, baina kanpoko guztia betaurreko zikin batzuk jantzita bagenitu bezala ikusten nuen. Hiria filtro marroi baten atzean ezkutatuta zegoela zirudien. “Jo, ba zeoze pasa da hemen…“. Orduan konturatu ginen zerbaiten aurrean geundela. Gure ustetan, Australia hego-ekialdean ohikoa izan zitekeen zerbait.

Oso desatsegina izan zen kalera irtendakoan topatu genuena. Lehenengo begiradan, hipermetropia-edo nuela sentitu nuen; ez bainitzen egunero gure kalearen punto de fuga inguruan ikusten ditugun dorreak ikusteko gai. Nonbait desertutik etorritako hondar eta hauts tona batzuk ziren tartean. Estreinekoz arnasterakoan ere galdategi (fundizio planta) batean bezala sentitu nintzen. Airea sudurretik hartzean kilika somatzen nuen; eta ahotik hartzen saiatzerakoan, ez zen batere ederra hondarra gingilari itsatsita banu bezala sentitzea.

Hartu beharreko neurriak hartu, eta goiz-pasa egin genuen kaleetan zehar. Jendea ohituta egon balitz bezala ikusten genuen, eta horrelakoak normalak zirela suposatu genuen. Hala ere, jendea leihoetan arropa astintzen zebilen, jendea nonbaiten eseri zela eta propaganda ipurdian zeramala, lurreko bazter guztiak zerri-zerri zeuden, semaforotako kotxe garbitzaile bat sekulako negozioa egiten… “Horrelakoek ezin dute oso gauza normala izan!“.

Etxera itzulitakoan informatzea erabaki genuen. DUST STORM deitzen zaie honelako fenomenoei eta guk ezagututakoa aspaldiko indartsuenetarikoa omen zen. Haizete gogor batek desertu aldetik jo eta tarteko guztia laino marroi dentso batek estaltzen omen du ekaitz baten laguntza aprobetxatuz. Bideo batzuetan herritxo batzuk irensten ikusi, Sydneyko argazki ikusgarri batzuk mirestu, berriak entzun, Euskal Herriko jendea gutaz oroitu zela sentitu… Ezohiko kontua zirudien. Baina guri ez zaigu hainbesterainokoa iruditu. Egia esan, hemengo medioak anglosaxoi peto-petoak dira. Sentsazionalistak. Baina beno, guk ere ez dugu bete-betean ezagutu pasatu dena…

Hala ere polita da honek sor dezakena. Haurrek arazo gutxiago izango dituzte beren margolanetan zerua eta itsasoa bereizteko. Zergatik marraztu ohi da itsasoa beti urdinez? Eta zeru eguzkitsu bat? Agian zerua gorriz eta itsasoa gris-turkesaz margotuko duen belaunaldi bat sortuko da hemen…

Kontuak kontu, polita izan da honek azpian harrapatzea. Tutatixek lagun gaitzala…jaja

Flinders Street 58

2009(e)ko Urriak 1

Flinders Street 58, Darlinghurst. Sydney 2000 (gure posta kutxa da zenbakia). Gure lehenengo helbide egonkorra antipodatan. Behingoz buzoi bat ireki eta bankukoa izan arren, karta bat guretzat izan daitekela sentituko dugun lekua. Kanpotik begiratuta, England, Wales, Eire… Ez nuke jakingo esaten nongoa den, baina guretzat nahikoa da. Egia esan, hiri honetan oso zaila da lehenengo etxean dianaren puntu gorri preziatua jotzea. Batzuetan 200$ inguru eskatzen dituzte asteko. 800$ (500€ inguru) hilero! Bestetan Asia inguruko jendeak beren herrialdeetako jendea bakarrik onartzen du. Edo “Only for Girls!!!” eta honelako kartel asko ikusten dira.

Zortea izan dugu. Etxe bat elkarbanatuko genuelakoan iritsi ginen hona, eta 9 gela independente (bakoitza bere giltzarekin) dituen eraikin bat konpartituko dugu. Egia esan, sukaldea, komunak, wireless sarea eta patioko egonaldiak dira elkar-erabiliko ditugun gauza bakarra. Eta etxekideak? 16 omen gara, eta denetarik dugu. Brasil, Peru, Frantzia, Tailandia, Italia, India… eta bilbotar bat!

Hemen denbora gutxi egiten da etxean, eta tantaka ezagutzen dugu jendea. Lehenik eta behin, Toscana eta Erromatik etorritako hiru italiar. Ez dira Dolcce Gabanna, gomina eta harrokeriaz jantzitako jendea. Metal musika, margolanak, bizioa eta sukaldaritza gustatzen zaizkie. Zorte ona izan dugu Gianluca, Nicola eta Nikorekin! Pena hauetariko bakarra dela ingeleraz betiko “My name is … How old are you… What do you like…” jardunetik hurrunago joateko gai. Ikasten badute, lagun handiak egingo gara. Bestela, saiatuko gara.

Sukalde ondoan, hor ikusi dugu mutil argal beltzaran bat ordenagailuak irentsia balego bezala. Julio da. Brasildarra bera. Berehala luzatu digu eskua hortz horidunen gisako irriparre zabal batekin, eta interneten nabigatzeko beharrezko dugun pasahitza eman digu. Horretan ginela, bikote bat pasa da gure atzetik komunera bidean. Toalla banarekin estalita eta erdi-saltaka zihoazela “Hi!” luze bat luzatu digute. Brasildarra omen da bat, eta frantziarra bestea. Lotsatuta ziruditen, baina bai zera! Orduerdi pasa egin dute dutxako ur txorrotaren azpian jolasean…

Etxeko patio-egongelan estreinekoz kafetxo bat hartu eta zigarro batekin behingoz erabat eroso sentitzea erabaki dugu. Maletak bolada eder baterako hustuta, leku intimo batean, etxeko arroparekin, oinutsik, kafe bero baten usaina tabako ikututxoarekin, gure musika jarrita… Etxez-etxe kabi bila ibiltzea deserosoa izaten da. Patxi zahar batek ziur ez duela gogoko uso artean lo egitea. Ezta arrano artean ere. Baina bakoitzetik bakan bat dagoenean, moldatu baietz! Hauek baino errezago ibiliko garela uste dut.

Bapatean bi asiar gure ondotik pasa eta beren gelara joan dira. “Kasurik egin gabe lehor hauek!“. Juliori galdetu, eta Tailandiarrak omen dira, kasurik ez omen dute egiten, eta beti gela lubaki gisa erabiltzen omen dute. Beraientzat okerrago, baina pena bat da hauen kulturaren inguruan gehiago janzteko aukerarik ez izatea… Ea zer gertatzen den.

Horrelakoa dirudi gure etxeak. Herrialde desberdinetatik inportutako piezekin eraikitako bizikleta bat. Piezak aldatu ahala hobeto edo okerrago joan daiteke aurrera, baina gutxienez irteera-postu ona du. Flinders Street Oxford Streetekin gurutzatzen den horietako bat da. Taylor Squaren gainera. Oxford, hiriaren erdiguneko aorta dela esan genezake. Jende mordoa kaletik, komertzio xumearen bizitasuna, ibilgailuen joan-etorriak… Oinez joan gaitezke hiriguneko puntu garrantzitsuenetara. Oinez, erosketak egitera. Oinez, autobus publikoen gastuak ekidinez (2€ inguru aurrezten ditugu bidaia bakoitzean).

Egia esan, bizi garen inguru hau gay mugimenduaren epizentrua da. Mundu mailan gainera. Hauentzat San Francisco hiria baldin bada aukera gehien dituena instalakuntza aldetik, Sydney omen da ligatzeko aukera gehien eskeintzen dizkiena. Sekulako homosexual kopurua konzentratzen da bertan; pentsa, mutil bakoitzeko lau neska omen daude! Famatua da bertako Gay & Lesbian´s Mardi Gras desfilea. Otsailean inauterien barruan omen da, eta leihotik ikusteko aukera izango dugu. Kontu honen inguruan hitz egingo dugu, ziur.

Ta olaxe ba! Bi oinak jarri ditugu hiri erraldoi honetan. Hemendik aurrera ikusi ahal izango dituzue etxeko, kaleko eta orokorrean mun
duaren bestaldeko kontuak… australiadak!

Ta olaxe ba! Bi oinak jarri ditugu hiri erraldoi honetan. Hemendik aurrera ikusi ahal izango dituzue etxeko, kaleko eta orokorrean munduaren bestaldeko kontuak… australiadak!