Ospakizun eta xelebrekeriekin jarraituz…

2009(e)ko Azaroak 4

Gauza xelebre asko eta asko entzun eta ikusten dira hemen. Asko Ingelaterrako tradizionalismoarekin lotzen ditut nahi gabe, beste asko Estatu Batuetako tradizionalismoarekin… Hona hemen entzun edo parean aurkitu ditudan horietariko gutxi-gutxi batzuk:

· Melbourne Cup famatua atzo ospatu zen. Ingalaterrako Ascot hiriko zaldi lasterketaren imitazio bat. Funtsean kirol honen inguruko ospakizun bat behar zuen; baina gaur egun nazio-festa bilakatu da. Australia osoa erdi-gelditu egiten da karrerak irauten duen bitartean, eta askok aprobetxatzen dute egun bat edo bitan lanera ez joateko. Zertarako? Bakoitzak bere armairuko jantzi garesti eta eleganteenak jartzen ditu, emakume gehienek ahal bezain txapel berritzaile-apurtzaile-arraroak janzten dituzte, mozkortu egiten dira, festa… Eta apustuak. Gustura jakingo nuke atzokoan dantzan ibilitako dolar kopurua zenbaterainokoa izan zen. Gu Sydneyn geunden, eta hemen ez zegoen lasterketarik. Hala ere, denak dotore jantzi eta pub zein kaleetan kokatutako apustu-makinatan ibili ziren… Ezagun batek 100$ galdu zituen; besteak beste hainbeste… Jendeak jokorako adikzioa du (askoren kasuan arazo bat da), eta bertako gobernuak mugitutako diruaren %17a eskuratzen omen du… Aberastu ziren zalditxoen kontura!

· Australia Day. Urtarrilaren 26.ean ospatzen omen da “australiarra izateko ohorearen” eguna. Australiako lehenengo kolonia europarraren sorkuntza ospatzen dute; Arthur Phillip lehen gobernadorearen aginduetara hartutako Port Jacksongo (gaur egungo Sydneyko bailara) Sydney Coveko kolonia penala alegia. Hiri guztian zehar etengabeko ebentuak antolatzen omen dituzte, eta urteko australiar onenen sariak ematen omen dizkiete australiar jendartea hobetzen laguntzen duten biztanle eredugarriei. Eta nola ez; apustuak. Urte osoan zehar debekatuta egon ohi diren dado-jokuak legezkoak izan ohi dira egun honetan, eta jendeak egun osoa apustuak egiten pasatzen omen du. Eta berriz ere jantzita. Oraingo honetan, “Australian Flag” da gaia: aurpegia margotuta, pegatinak, bandera osatzen duten jantziak… 350 urte ere ez dituen herrialde bati buruz ari gara…

· ANZAC Day. Apririlaren 25. egunean ospatzen da Australia eta Zelanda Berrian bi herrialde hauetako gudarien omenez. Hauetako indar militarren lehen eskuhartzea gogorarazteko sortu zen egun hau. Lehen Mundu Gerran izan zen, Gallipolin. Bertan, ANZAC (Australia New Zealand Army Corps) deituak Britania Handiak deituta beste aliatu batzuekin kokatu ziren. Guda odoltsu bat izan zen, eta erretiratu egin behar izan zuten 1915ko abenduaren 20an. Hemengoen balantza: 8.141 soldadu hildako eta 180.000 zauritu. Emaitza penagarria izan zen; baina hemengoek nazio sorrera egunak bezala kontatzen dute. “Gure soldaduengatik izango ez balitz, zuek ere alemanieraz hitz egingo zenukete” esan zigun hemengo gazte batek berak ere etxean bandera harro igotzen duela artitzen zigun bitartean. Beraientzat harro egoteko moduko zerbait egin zuten: “Jatorri eta klase ezberdinetako gizonek borrokarako gaitasuna erakutsi zuten, presiopeko ohorea, beti lagunari eskua emanez“. Orain guzti horri “ANZAC spirit” deitzen diote: ausardia, sakrifizioa eta laguntasuna.

Pentsatzen jarrita, ez zuten beste munduko ezer egin. Baina bertan sekula halako beste ezer izan ez dutenez… Zer dira ba 8.000 hildako, Mundu Gerra batean? Ia ezer ez…

Orain Hyde Park-en dagoen monumentuaren inguruan Dawn Service (egunsenti zeremonia) delako ospakizun espiritual eta irmoarekin hasten da eguna. Turuta batek erretreta tokea jotzen du eta bi minutuko isilunea egiten dute diana batek amaiera ematen dion arte. Ondoren, herri guztietako beteranoen desfileak egoten dira eta hiriburuetakoak telebistan emititzen dituzte. Ibilgailu militarren erakusketak egiten dira…Ordungo soldaduen semeak, semeen semeak, etab. haien dominekin irteten omen da kalera, jendeak negar egiten omen du kaleetan zehar… Gogoetarako eta gerra ezberdinetako hutsalkeriak zein basakeriak gogoratzeko eguna omen da.

· Kristau katolikoen kanpainak. Judaismoa, budismoa, islamismoa, kristau anglikanoak, protestanteak, katolikoak… Hainbat eta hainbat erlijio jarraitzen dira Australian. Baina niri, kristau katolikoek burutzen dituzten ekintzak egin zaizkit deigarriak. Elizatan krisiari aurre egiteko kurtsoak, yoga, ingelesa eta antzekoak antolatzen dituzte, eta positiboa iruditzen zait; gutxienik komunitateari (ez derrigorrez sinesteduna) laguntzen baitzaio. Harrigarria propaganda da: telebistan spot “moderno” bat, autobusetan grafikak, kaleetan adin guztietako jendea panfletoak banatzen eta biblia mikroa eta bozgoragailuekin predikatzen… Eta zeruan hegazkin bat bira eta bira “Jesus is life” idazten!

Ea hurrengoan zertarako gai diren…

Urriak 31. HALLOWEEN

2009(e)ko Azaroak 2

(All Hallow’s Eve = “Santu guztien egunaren” bezpera)

Iragan astean lan dezente izan nuen “lorazain” moduan, orainarte astean behin edo bitan aritu izan banaiz, bapatean bost aldiz jardutea suertatu baitzait. Kontuak ateratzen jarrita bost bat astetako errenta ordaintzeko adina ematen du honek; gure poltsikoentzat oxigeno apur bat alegia. Ordainetan izerdia eta belarriak utzi behar izan ditut, baina beranduago deskribatuko dut arkitektura berdearen artea.

Pasa berri den larunbatean -hau da, urriaren 31.ean- xisko eginda nengoen gure etxeko patioan Maiarekin garagardo bat edaten ari nintzenean.

(Bezperan BBQ lasai bat izan genuen Wendy eta Gorkaren etxean. Gartxoten aurkezpena izan zen, berandutu egin zen… Azkenean hirurok eta ezagutzen ez genuen gitarra bat iritsi ginen etxera. Tontakeriatan hasi eta ordu gutxitxo egin nituen lo…jeje)

Saharako oasi batean aurkitutako sagardo kupel frexko bat bezala zen hura niretzat: bapatean oinutsik nengoen, eguzki izpiak ez zetozen laban moduan, eztarritik likido hotza jeisten zen… Saria! Dena ederra den une horietariko batean nengoen. Zeruan azeri hegalarien arratseko txangoa ikusten, nire azalak tenperatura gabeko haize fin bat bakarrik sentitzen zuen, garagardoa eskuan nuela ere ahaztua nuen, Maiarekin solasaldi polit bat…

Baina Halloween eguna zen, eta bapatean etorri ziren buruhausteak. Bi gonbidapen genituen; besterik ez. Ez mozorro, ez plan, ez juergarako gogo berezirik… Gainera, ez gara sekula anglosaxoiek hainbeste esportatutako kontu hauen inguruko filiarik sentitu dutenetarikoak izan. Baina, “behin Australian egonda eta bertakoen festa bat ezagutzeko aukera izanda, joan beharko, ezta?“. Orduantxe, entzun izan baligu bezala, Micaelak ots egin zigun (bera izan zen bere anaien gonbitea helarazi ziguna): “G`day! ¿Quétal? ¡Oye, que esta fiesta ya se está calentando! Podéis venir sin disfrazaros, os pintamos un poquito, y ya está. La casa está a quince minutos de la vuestra…“. Goazen ba!

Gu jantzi orduko Javi gure etxera etorri zen, 24 cage bat hartu genuen, 24 urtetako gidari indiar bakarti baten kotxean sartu… Eta han ginen, etxearen parean! Hura zen desmadrea… Hollywooden motz geratzen dira nonbait. Kalabaza ahohandi estandarrak, kalaberak, gona motzeko sorgin ugari, kupido metrailetarekin eta hildakoak. Sartzerako “Frida” bekainak, bibotea eta odola margotu zizkiguten, eta barrura!

Denetarik zegoen, baina gogoratzen dudana kontatzen hasita…

· Etxeko zelaia (kanpoaldea). Lehenengo garagardoa edan eta gauerdirarte alokatua zuen gaztelu “hintxablera” sartu ginen. Urteak neramatzan honelako batean saltoka eta mortalak egiten ibili gabe, eta egia esan ilusioa egiten zuen. Sorotan Bele taldearen kantuen falta somatu nuen ordea… Esan beharrik ez dago gaztelu barruan zegoen panorama nolakoa zen; erdi-arokoa. Handik irten eta “lorazaintzako katxarruak gordetzeko txabola” horietariko bat zegoen parean. Hori bai, barruan pin-pon mahai bat eta bikote bat zeuden.

Handik lorategiaren beste aldera abiatu ginen. Tartean mutil batzuk sofa batzuetan eserita zeuden, neska batzuk hauen gainean, beste asko dantzan, besteak edanean… Australia eta Txileko batzuk ezagutu, ingelera praktikan jarri eta azkenean iritsi ginen bazter batetara. Eta han izotz puska handi bat ikusi genuen mahai baten gainean. Bapatean koadrilatxo bat gerturatu zen, batek alde batetik sangria basokada pare bat hustu zituen, eta beste aldean makurtu ziren bi tipok trago batean amaitu behar zituzten “errekatxoak”. Noski. Guztia edaten zuena txapeldun! Gero ohartu ginen puska handi hartako ibaitxoen meandroek emakumeen gorpua marrazten zutela eta 300$ ordaindu zituztela harengatik…

· Etxearen barrualdea. Erdia baino gutxiago zabaldu zuten ofizialki: egongelatxo bat, sukaldea eta kumuna. Egongelan DJ bat zegoen musika elektronikoa “a tope” jarrita, ta jendea dantzan denak emanda… Parean kumuna zegoen, eta bakarra zenez, sekulako ilara zegoen bertara sartzeko. Eta amaitzeko, sukaldea. Jende andana zebilen bertan, han ere dantzan, beste batzuk futbolinean zebiltzan pilota jo ezinda… Halako batean han ibili ginen gu ere; ezin aukera hura galdu!

· Jendea. Alkola eta sexua ziren party haren ardatza. Gehienak oso ondo mozorroturik zeuden, baina hori bai; neskak herizain, sorgin edo edozertaz jantzita ere gerrikoak baino apur bat zabalagoak ziren gonekin. Mozkorrak ere grabatzeko modukoak ziren (izotz-puskak zerikusia izan zuen hortan). Eta ondorioa… Neskak mutilengana sartzen ziren; mutilak neskengana… Baina ez bakarrarengana! Mutil bat baino gehiago ikusi genuen neska ezberdinekin musukatzen (“…bai, baina niri gustatzen zaidana hura da!” eta gero harekin ere ikusi genuen bat). Edonork edonori eusten zion… Pff! Ez dago gehiago esan beharrik! Guk Jendearekin berriketan, barrez, dantzan eta futbolinarekin ederki pasa genuen. Nahikoa.

Kontuak kontu, orduak aurrera joan ziren, eta geroz eta jende gutxiago zegoen han. Hortaz, taxi bat hartu, Oxford Streeteko Colonbian Hotelen espuela egin Micaela, Javi eta Iñakirekin, eta etxera joan ginen…

Urriak 31. HALLOWEEN

2009(e)ko Azaroak 1