Abenduak 19. Warehouse party

2009(e)ko Abenduak 27

Bidaiosteko betebeharrak amaituak genituen jada. Arropatako erabili-usainak leungarriariarenari utzi zion hariartean aspaldian okupatua zuen lekua, Paddy´s azoka eroko eskeintzek uxatuak zituzten azkenaldiko hozkailuko durundi-hots isilak, eta gelak, ospitaleko egongela itxura zuri(egi)a galdu zuen. Dena (gu barne) bere (ez)berezko lekura itzuli zen.

Gure patiora bueltan bi segunduz malenkonia kutsua izan zuen kafe sarigarri hura amaitu orduko jaso genuen Micaelaren esamesa: “Hey! Qtal en NZ? Hoy hay una fiesta en un warehouse y creo que puede estar muy bien. Os apuntaís?“. ‘Housepartyak’, ‘Gure Txokoko igandeak’, ‘ostadar koloreko pubetako giroa’, ‘Halloween’… Gure zerrendan ez zen ‘Warehouse Party’ terminoa ageri; eta zergatik ez ba?

Newtowngo Court Housen elkartu ginen larunbateko 9.00pm aldera. Beranduenez askari garaian terrazako mahai baten gainean VB, Cooper´s, Tooheys edo beste garagardo batez betetako jarra bat jarri ezean oso zaila da inon eseri ahal izatea, eta ez genuen zorterik izan.

Maialen eta biok izan ginen iristen lehenak, baina lehenengo burbuilen bizitasuna eztarrian sentitu orduko han ageri zen gure lagun australiarra bere ohiko irriparreaz.

Bapatean, bere atzeko ilunpetik gizonezko batek egin zuen jauzi hango farolak argitzen zuen eremura. Gure lagunarekin etorri arren, ez genuen ezagutzen; ez genuen hari buruz sekula ezer entzun… Baina gugana heldu eta beren edari bila abiatu orduko aurkeztu zigun: “Este es Javi ‘el Chamán‘, de México. Que quieres beber, Javi?“. “Ahorita no quiero beber mucho. Es que durante estos cuatro días he hecho mucho ejerzizio tanto con la mente tanto con el cuerpo…“. Capoeira egiten ibili omen zen brasildik etorritako ‘maestro’ horietako batekin, eta egun hauei buruz hitz egiten ari zitzaigun bitartean bere itxura fisikoak esandakoari egin nion men: koleta beltzaren korapiloan luma pare bat, ezkerreko belarritakoan beste bat, begi erne-erneak… “Hau da hau pieza ekarri diguna!” pentsatu nuen.

Oso azkarrak izan ziren ondorengo 30 minutuak. Garagardoa edaten genuen bitartean gure lagun berria ezagutu genuen, (betiko) Javi madrildarra iritsi zen eta Micaelak partyko helbidea jaso zuen SMS bidez…

Los DJs montan toda la fiesta, y hasta el último momento nadie sabe el almacén donde se celebrará; para que no se entere la poli…“. “Bueno camaradas, son las 9.30pm, les propongo que vayamos al bottleshop, compremos unas cervezas y a la party!“.

Bidean bi italiar jaso eta bi taxitan Rosebery auzoko industrigune batean agertu ginen. Berehala ohartu nintzen alkohola, droga eta adar kontuez bestelako errebeldia mota bat ere existitzen dela Australian. Lehenengo aldiz, desobedientzia zibil ikutu bat antzeman nion herrialde honi.

Industrigune abandonatu gris ilun hartan oinez gindoazela punk eta hippy itxurako hainbat gazte gurutzatu genuen. Lepoa moztutako Santa Claus batzuk jarria zituzten lurrean. Bapatean, burua jaso eta bapatean gazte andana ikusi nuen baranda baten bestaldean… Eta han sartu ginen.

Adreilu, sare, txarrantxa eta sprayez hornitutako festa bat zen; malabarista eta DJak protagonistak. Porlanezko enparantza hartan koadrila bakoitza bere erara eta denak guztien erara zebiltzan; norbera bere edariekin. Han ez zegoen ‘segurata’, barman eta agintaririk. Imaginatu Zumaiako Torreaga hustu zenean festa bat antolatu eta denak dantzan…

Enparantza haren lau izkinatan pabiloi bana zegoen; mundu bana bakoitzean. Nahi gabe murgildu ginen neumatiko artean ezkutatuta zeuden foku koloretsuen, graffitien eta musika technoaren planeta ilun haietako batean… (bai, gustukoen dugun musika izan ez arren)

Bapatean hango harmonia desmadratua apurtu zuen argitxo zuri bat somatu nuen; besteak baino intentsitate baxuagokoa. Donald ahatearen moduko txapela zeraman polizia bat zen ‘osti txarreko’ aurpegiarekin. Hau eta bere atzetik sartu ziren beste alkondara urdindunak zuzenean hango DJarengana joan ziren. “Es que ésto suele ser obra de ellos. Lo organizan todo, lo decoran, meten todos los aparatos, avisan a la gente del lugar donde se celebrará la party, pinchan la música y cuando viene la polizia se comen el marrón“, argitu zigun Chamanak. “Gurean ez dizkiat honelako DJ asko ezagutu…” pentsatu nuen.

Han ordea, ez zen ke-hodeirik ere mugitu. Pistola ordez erakutsi zituzten linternek ez zuten irudi agresiboa ematen nonbait! Jendeak oihu egiten zien guztien aurrean antolatzaileekin hitz egiten ziharduten bitartean, eta hauek ezin zuten lotsa aurpegia ezkutatu. “Éstos vienen a buenas, hablan y se van. Luego llegarán otros, más serios. Y ya al final…“. Eta hala izan zen. Hamar minutuan polizia gaixoak desagertuak ziren, eta noski, progresiboki musikaren bolumena igotzen joan zen…

Handik ordu pare batera; 2.00am baino beranduago jada, jendeari ezegonkortasuna antzematen hasi ginen. Bizioak gordetzen hasi ziren batzuk; hezkutatzen besteak… Eromen haren erdian gure gelatik atera ginen gertatzen zenaz jabetu ahal izateko. Handik sarbidera begiratu eta inaurri erraldoi ilara bat ikusi genuen; gure Ertzaintza “sinpatikoen” hantza handiagoko patruila batzuk zuzen festaren erdira. “Si tienen mucho dinero de sobra para pagar multas y no les importa rezibir unos porrazos, quedense. Pero yo que ustedes saldría conmigo…” zioen Chamanak.

Gu eta beste ehundaka gazte beraien ondotik irten ginen handik. Ez zuten istilurik nahi; “segurtasuna” eta “ongizate orokorraren izenean” hura hutsik geratzea besterik ez.

Azkenean gehienok kanpoan geunden poliziari txistuka, DJak poliziarekin hitz egiten, gutxi batzuk oraindik saltoka, bat ala beste galduta… Handik urruntzen ginen heinean gaua itzalduz joan zen. Poliziaren hirugarren fasea iritsi berria zen bestelako txakur eta guzti, eta guk taxi bat hartu eta asteburu hartan bere azken taupadak ematen zituen pub “alternatibo” baterako bidea hartu genuen…

Kia Ora (ondo izan)!

2009(e)ko Abenduak 21

 Hementxe gara berriz Sydneyn, Aotearoatik (Zelanda Berria) bueltan. Gezurra dirudi, baina munduaren bestaldean ‘etxera’ itzuli garela esan beharra… Maoriek ‘laino zuri handiaren lurraldea‘ izena jarri zioten herriko bi irla nagusienetan 5000km inguru egin ditugu campervan pare baten barnean, eta egia esan kontu gehiegi dakartzagu hitzez adierazi ahal izateko. Biblia, Korana eta antzekoekin nahikoa dugula eta, irudiak ekarriko dizkizuegu, txintxeta bezala pare bat hitz jarriko dizkiegu… Eta zuek zeuongan bidaia bana sortu dezazuen bultzatzen saiatuko gara.

Hasi aurretik kontu bat. Baliteke eginiko kilometro kopurua bat baino gehiagori astakeria bat iruditzea, baina pentsa egunero 7.00ak aldera martxan jarrita 10.00etarako 200km eginak izan ohi genituela… Lasai ibili ginen. Bigarren kontu bat: tarte askotan argazkirik ez badago, bideoz grabatu genuelako izan daiteke. Etorkizunean agian tarteren bat izango dute…

0.eguna: Sydney > Christchurch

1.eguna: Christchurch > Lake Tekapo > Lake Pukaki > Tasman Glacier > Mount Cook (390 km)

Sekulako behelainoa eta euri txepelaz ekin genion gure ibilbideari. Nahikoa ez, eta ezkerretik gidatu behar izan nuen lehenengoz (bai, lehenengo rotondan…). Goizean goizo abiatuta eguerdirako Tekapo inguruan geunden. Harrigarria da bertako uraren kolore urdin-argia (hondoko eta harrien azido batzuen ondorioa omen da). Pukaki ere antzekoa zen, eta geldialdi laburragoa egin genuen bertan. Handik furgoneta dardarka jarri eta asfaltatu gabeko bide bat igarota Tasman glaziarraren ingurura joan ginen. Ia guztiz urtutako urez betetako zulo galantari begira egon ginen Mount Cook herriskara joan bitartean. Herriska ñimiño hau izen bera duen Aotearoako mendi garaienaren magalean dago (3.750m). Hodeiek ez ziguten tarterik utzi, eta ezin tontorrik ikusi!

Lake Tekapo eta inguruak

2.eguna: Mount Cook > Oamaru > Dunedin > Otago penintsula > Invercargill > Bluff > Oreti Beach > Riverton (760 km)

Goizean goiz eguraldiak hobera egingo zuela zirudien arren okerrera egiten hasi zen, eta Mount Cook inguruari “ez dakigu noiz arte” esatea erabaki genuen Hego Ozeano Pazifikoko kostara iritsi eta hegoalderaka abiatzeko. Eremu gazietara gerturatu ahala eguraldia hobea zen (arratsaldean oraindik eta hobeagoa) eta inguruneaz oraindik ere gehiago gozatu ahal izan genuen. Oamara ingurura gerturatu ginen kafe bat hartu asmoz, eta bertako portuan aske zebiltzan lehenengo pinguinoak ikusi genituen.

Oamaruko portua eta pinguino txiki koadrila eder bat

Handik kostan behera jarraitu genuen Dunedin hiria zeharkatu eta Otago penintsularaino. Bertan Euskal Herriaren antzeko paraje batzuek ikusi ahal izan genituen: mendiak, hondartzak, behiak…

Behi ‘sinpatiko’ eta guzti Urdaibai ematen du, ezta?

Sekulako kilometrada egitera gindoazela bagenekien arren, handik Hegoaldeko uhartearen behekalderaino joatea erabaki genuen, eta kostaldeko errepide lasai eta politetan murgilduta eman genituen ondorengo orduak Invercargill hirira iritsi ginen arte. Bide batez, goiz edo berandu pasa beharreko Te Anau ingurura gerturatu eta denbora irabaziko genuen honela… Bertan Bluff muturrera joan ginen; Hego Polotik 4.800 kilometrotara, jajja Ez geunden hain gertu beraz, baina hango mendi muinoan hezurretaraino iristen zen haize hotz-hezea somatu ahal izan genuen lotarako leku eroso baten bila abiatu ginen bitartean. Hortan genbintzala, galdu eta bapatean Oreti Beachen agertu ginen. Hainbat eta hainba
t ibilgailu zebiltzan bertan Rivertonera bideko autopista izango balitz bezala, baina ederra zen hango panorama. Gure ibilgailuaren adina ikusita ordea (eta ‘
bond‘ alu hura ezin genuen galdu) errepidez abiatu ginen. Kilometroko 15 biztanle bizi diren inguru haietan lasaitasun itzelaz egin genuen lo olatuen zipriztinek furgonetatxoa laztantzen zuten bitartean… Esan behar da baita, sekula ez genituela hainbeste izar eta gisa hartako ilargia batera ikusi.

3.eguna: Riverton > Manapouri > Te Anau > Milford Sound > Te Anau > Mosburn (450 km)

Goizean goiz abiatu eta Te Anau zeharkatu ostean Milford Sound fiordora abiatu ginen. Esan beharra dago, 120km baino gehiago dituen tarte hau bi aldiz egin beharra dagoela; bide bakarra baita. Ondorioz, seinale batek dioen bezala, abiatu aurretik gasolina tankea ondo bete behar! Eguraldia ia hango paisaiak bezain zoragarria zen: eguzki izpiei tarterik uzte ez zizkieten basoak, gutxi batzuk zapaldutako mendiak, ispiluak ziruditen lakuak, ur freskodun ibaiak, urjauziak nonnahi… Ohartzerako bertan geunden! 1954.urtean zabaldu zuten Homer Tunnel historikoa ia 1000 metrotara ilunpean igaro eta han ginen, itsasoari mendi ederren artetik heltzen zitzaion fiordoan! Ur-mailara jeitsi eta itsasontzi batetik mirestu genituen hango bazterrak. Bitartean Leylin ezagutzeko parada izan genuen. Sydneytik gora 800km egin eta kostan dagoen Byron Bay-en lursail handiak dituen “nekazaria” da nonbait 70 urte inguruko gizon hau. Euskal Herrikoak ginela esan genionean “What?” galdetu ordez “From the Spanish or from the French part?” erantzunarekin gure eskema guztiak apurtu zituen. Ordutik aurrera hitz batzuk egin, eta berehala gonbidatu gintuen bere “baserrira”. Bizikletak eta surfeko tablak prest izango zituela, ingurune ederrak zirela haiek, euskal gatazkaren inguruan ikasi nahi zuela… Zorte ederra gurea!

Bidean topatutako kea (hango loroa) lotsagabe bat

Milford Sound (Fiordland) fiordo ikusgarria

Homer Tunnel “poroa” eta inguruak

Inguruko ibai eta urjauzietako bana

Munduan oraindik jende ona ere bada ba!” elkarri esaten genion bitartean itzuli ginen Te Anaura. Egia esan eguraldiarekin sekulako adua izan genuen ordurarte, nahiz eta bidean kristalaren kontra bi euri-tanta bi mila zatitan txikitu bitartean ez ginen ohartu. Gure etapa hartako helmugara iristean, lakuaren ondoan leku eder bat topatu genuen lotarako; zoragarria egia esan. Hala ere, ezin da edozein lekutan lo egin (arau hau betearazteko jende ugari dago) eta ametsetako leku hartan oheratu arren beste nonbait lokartu behar izan genuen 500 dolarretako isuna ekidin ahal izateko. Beraz, Queenstown bidean egin genuen lo.

 Oheratu ginen tokia, Te Anaun

Hauxe da bada gure lehen egunetako laburpenaren laburpena. Egia esan aspaldian ez dut idatzi eta ez dakit hainbeste eduki nola metatu. Hemendik aurrerako etapak ez dakit bideo edo argazkien bitartez helaraziko dizkizuedan… Hurrengo baterako utziko ditut.

PD. Zer moduz Santotomasetako biharamuna? (Besteak beste) honelakoek sortzen dute herrimina…

Kia Ora (ondo izan)!

2009(e)ko Abenduak 21
Hementxe gara berriz Sydneyn, Aotearoatik (Zelanda Berria) bueltan. Gezurra dirudi, baina munduaren bestaldean ‘etxera’ itzuli garela esan beharra… Maoriek ‘laino zuri handiaren lurraldea‘ izena jarri zioten herriko bi irla nagusienetan 5000km inguru egin ditugu campervan pare baten barnean, eta egia esan kontu gehiegi dakartzagu hitzez adierazi ahal izateko. Biblia, Korana eta antzekoekin nahikoa dugula eta, irudiak ekarriko dizkizuegu, txintxeta bezala pare bat hitz jarriko dizkiegu… Eta zuek zeuongan bidaia bana sortu dezazuen bultzatzen saiatuko gara.

Hasi aurretik kontu bat. Baliteke eginiko kilometro kopurua bat baino gehiagori astakeria bat iruditzea, baina pentsa egunero 7.00ak aldera martxan jarrita 10.00etarako 200km eginak izan ohi genituela… Lasai ibili ginen. Bigarren kontu bat: tarte askotan argazkirik ez badago, bideoz grabatu genuelako izan daiteke. Etorkizunean agian tarteren bat izango dute…

0.eguna: Sydney > Christchurch

1.eguna: Christchurch > Lake Tekapo > Lake Pukaki > Tasman Glacier > Mount Cook (390 km)
Sekulako behelainoa eta euri txepelaz ekin genion gure ibilbideari. Nahikoa ez, eta ezkerretik gidatu behar izan nuen lehenengoz (bai, lehenengo rotondan…). Goizean goizo abiatuta eguerdirako Tekapo inguruan geunden. Harrigarria da bertako uraren kolore urdin-argia (hondoko eta harrien azido batzuen ondorioa omen da). Pukaki ere antzekoa zen, eta geldialdi laburragoa egin genuen bertan. Handik furgoneta dardarka jarri eta asfaltatu gabeko bide bat igarota Tasman glaziarraren ingurura joan ginen. Ia guztiz urtutako urez betetako zulo galantari begira egon ginen Mount Cook herriskara joan bitartean. Herriska ñimiño hau izen bera duen Aotearoako mendi garaienaren magalean dago (3.750m). Hodeiek ez ziguten tarterik utzi, eta ezin tontorrik ikusi!

Lake Tekapo eta inguruak
2.eguna: Mount Cook > Oamaru > Dunedin > Otago penintsula > Invercargill > Bluff > Oreti Beach > Riverton (760 km)
Goizean goiz eguraldiak hobera egingo zuela zirudien arren okerrera egiten hasi zen, eta Mount Cook inguruari “ez dakigu noiz arte” esatea erabaki genuen Hego Ozeano Pazifikoko kostara iritsi eta hegoalderaka abiatzeko. Eremu gazietara gerturatu ahala eguraldia hobea zen (arratsaldean oraindik eta hobeagoa) eta inguruneaz oraindik ere gehiago gozatu ahal izan genuen. Oamara ingurura gerturatu ginen kafe bat hartu asmoz, eta bertako portuan aske zebiltzan lehenengo pinguinoak ikusi genituen.

Oamaruko portua eta pinguino txiki koadrila eder bat
Handik kostan behera jarraitu genuen Dunedin hiria zeharkatu eta Otago penintsularaino. Bertan Euskal Herriaren antzeko paraje batzuek ikusi ahal izan genituen: mendiak, hondartzak, behiak…

Behi ‘sinpatiko’ eta guzti Urdaibai ematen du, ezta?

Sekulako kilometrada egitera gindoazela bagenekien arren, handik Hegoaldeko uhartearen behekalderaino joatea erabaki genuen, eta kostaldeko errepide lasai eta politetan murgilduta eman genituen ondorengo orduak Invercargill hirira iritsi ginen arte. Bide batez, goiz edo berandu pasa beharreko Te Anau ingurura gerturatu eta denbora irabaziko genuen honela… Bertan Bluff muturrera joan ginen; Hego Polotik 4.800 kilometrotara, jajja Ez geunden hain gertu beraz, baina hango mendi muinoan hezurretaraino iristen zen haize hotz-hezea
somatu ahal izan genuen lotarako leku eroso baten bila abiatu ginen bitartean. Hortan genbintzala, galdu eta bapatean Oreti Beachen agertu ginen. Hainbat eta hainbat ibilgailu zebiltzan bertan Rivertonera bideko autopista izango balitz bezala, baina ederra zen hango panorama. Gure ibilgailuaren adina ikusita ordea (eta ‘
bond‘ alu hura ezin genuen galdu) errepidez abiatu ginen. Kilometroko 15 biztanle bizi diren inguru haietan lasaitasun itzelaz egin genuen lo olatuen zipriztinek furgonetatxoa laztantzen zuten bitartean… Esan behar da baita, sekula ez genituela hainbeste izar eta gisa hartako ilargia batera ikusi.

3.eguna: Riverton > Manapouri > Te Anau > Milford Sound > Te Anau > Mosburn (450 km)
Goizean goiz abiatu eta Te Anau zeharkatu ostean Milford Sound fiordora abiatu ginen. Esan beharra dago, 120km baino gehiago dituen tarte hau bi aldiz egin beharra dagoela; bide bakarra baita. Ondorioz, seinale batek dioen bezala, abiatu aurretik gasolina tankea ondo bete behar! Eguraldia ia hango paisaiak bezain zoragarria zen: eguzki izpiei tarterik uzte ez zizkieten basoak, gutxi batzuk zapaldutako mendiak, ispiluak ziruditen lakuak, ur freskodun ibaiak, urjauziak nonnahi… Ohartzerako bertan geunden! 1954.urtean zabaldu zuten Homer Tunnel historikoa ia 1000 metrotara ilunpean igaro eta han ginen, itsasoari mendi ederren artetik heltzen zitzaion fiordoan! Ur-mailara jeitsi eta itsasontzi batetik mirestu genituen hango bazterrak. Bitartean Leylin ezagutzeko parada izan genuen. Sydneytik gora 800km egin eta kostan dagoen Byron Bay-en lursail handiak dituen “nekazaria” da nonbait 70 urte inguruko gizon hau. Euskal Herrikoak ginela esan genionean “What?” galdetu ordez “From the Spanish or from the French part?” erantzunarekin gure eskema guztiak apurtu zituen. Ordutik aurrera hitz batzuk egin, eta berehala gonbidatu gintuen bere “baserrira”. Bizikletak eta surfeko tablak prest izango zituela, ingurune ederrak zirela haiek, euskal gatazkaren inguruan ikasi nahi zuela… Zorte ederra gurea!
Bidean topatutako kea (hango loroa) lotsagabe bat

Milford Sound (Fiordland) fiordo ikusgarria

Homer Tunnel “poroa” eta inguruak

Inguruko ibai eta urjauzietako bana
Munduan oraindik jende ona ere bada ba!” elkarri esaten genion bitartean itzuli ginen Te Anaura. Egia esan eguraldiarekin sekulako adua izan genuen ordurarte, nahiz eta bidean kristalaren kontra bi euri-tanta bi mila zatitan txikitu bitartean ez ginen ohartu. Gure etapa hartako helmugara iristean, lakuaren ondoan leku eder bat topatu genuen lotarako; zoragarria egia esan. Hala ere, ezin da edozein lekutan lo egin (arau hau betearazteko jende ugari dago) eta ametsetako leku hartan oheratu arren beste nonbait lokartu behar izan genuen 500 dolarretako isuna ekidin ahal izateko. Beraz, Queenstown bidean egin genuen lo.

Oheratu ginen tokia, Te Anaun

Hauxe da bada gure lehen egunetako laburpenaren laburpena. Egia esan aspaldian ez dut idatzi eta ez dakit hainbeste eduki nola metatu. Hemendik aurrerako etapak ez dakit bideo edo argazkien bitartez helaraziko dizkizuedan… Hurrengo baterako utziko ditut.

PD. Zer moduz Santotomasetako biharamuna? (Besteak beste) honelakoek sortzen dute herrimina…

Abenduak 1. Badatoz udako oporraldiak

2009(e)ko Azaroak 29

Abenduaren lehenengoan eta ez 21.enean, Australiako uda ofiziala hasten da. Bai, gure aurtengo bigarren uda. Eta batenbatek “hau da hau parea” esango du, baina uda hau benetako oporraldiekin hasiko dugu Zelanda Berri aldean. Eta bai, benetako oporraldiak izango dira: ez ingeles ikastarorik, ez lanik, ez logela egonkorrik…

Bihartik hasi eta hilaren 18. egunerarte, mugimendua eta askatasuna bermatuko dizkigun campervan bat izango da gure ibilgailua eta gure logela. Hegoaldeko irlako Christchurch (‘kristoren eliza?’) hirian hasiko dugu gure bidaia, uharte berean egun batzuk igaroko ditugu oraindik norabiderik ez duen bide bat eginaz, ferry batean iparraldeko irlara pasatuko gara eta bertan dagoen Auckland hiriburuan amaituko da gure munduaren beste bazterreko lehen sarraldia… (oraingoan bai; zuengandik gugana 12 ordutako desberdintasuna egongo da. Ezin da gehiago).

Bertan egon izan diren askorekin hitz egin dugu leku hari buruz, eta bat berak ere ez digu esan “erdipurdikoa” edo “ps“, “bah! Sin más” edo antzeko zerbait denik. Guztiek basatia dela esan digute, lasaia, gozatu egingo dugula, denbora gehiago xahutzea (zentzu hoberenean) gustatuko litzaigukela… Ea ba!

Irudiak, bideoak, kontakizunak… Zuei ahal bezala helarazten saiatuko gara, nahiz eta badakizuen azaleko oilo-ipurdi egoerak eta usainak bezalako sentsazioak hitz-joko hutsez transmititzea zein zaila den…

Hemen informazio praktiko apur bat doakizue; hara joateko kontuan hartu beharreko kontu batzuk:

· Hegaldia. Euskal Herri aldetik bazoazte ez dizue ezer askorako balio izango, baina Australia aldetik doazenentzat, jetstar konpainia interesgarria izan daiteke zerbait merkea nahi izanez gero. Inguru hauetan zerbitzu zabal bat eskeintzen dute.

· Bisa. Europar Batasunaz haratago mugituz gero beharrezkoa izaten da hau; nahiz eta herrialdetik herrialdera baldintzak aldatu egiten diren. Zelanda Berriko kasuan, Espainiar Pasaportea eramatera derrigortuak gaudenok zein beste 53 herrialdetako bidaiariok ez dugu bisarik behar 3 hilabete baino gutxiagorako joanez gero. Hori bai, betebeharreko baldintza batzuk daude: sarrera eta irteerako hegaldien erreserbak erakutsi behar dira, pasaportea baliogarria izan behar du handik irten bitartean, eta ‘solbentzia ekonomiko’ bat erakutsi beharra dago (lana ilegalki egin beharrik izango ez duzula erakusteko-edo).

· Gidabaimena. Ibilgailuak gidatzea bururatuz gero. Batere gabe bidaiatu izan dutenik ere ezagutu dugu, baina berez, zure herrialdeko gidabaimena eta ingelerara eginiko itzulpen ofizial bat eraman behar dituzu zurekin. Norberak bere herrialdean egin dezake (‘trafico’ ofizinatan uste dut). Nik ahaztu egin nuen ‘nazioarteko gidabaimena’ lortzeko itzulpena eskatzea, eta hemen 70$ inguru orrdaindu behar izan nituen.

·’Relocations’. Ibilgailu enpresa batzuek hiri jakin batean dituzten furgoneta eta auto batzuk beste batzuetara mugitu behar izaten dituzte berriz ere zerbitzu jakin bat eskeini ahal izateko. Beraz, bidaiariei interesatuz gero, dolar sinboliko baten truke egun jakin batzuk ematen dizkiete tarte jakin bat betetzeko. Guk adibidez, Christchurchetik Aucklandera eramango dugu ‘campervan’ bat. 5NZD (2,5€) eta erragaia ordaindu eta bost egunetan zehar gozatuko dugu ibilgailu hau. Gainera, irlatik irlara igarotzeko ferryko autoa eta gidariaren tiketak eurek ordainduko dizkigute. Adibide bat jartzearren…

Eta orain ez zait besterik bururatzen… Gomendioen artean interesgarriak izan daitezken link batzuk jarriko ditut. Eta aurrerantzean izango duzue gure berri…

Lau mila metro bost minutuan

2009(e)ko Azaroak 26

Azalpen labur batzuk entzun ondoren Wooloogong (NSW) hiriko aerodromo txiki batean geunden Gorka, Wendy, Javi, Belinda (Wendyren txiki-txikitako lagun australiarra), bi mutil indiar, gure monitoreak eta ni gure pospolo kaja hegalaria iritsi zain. Ez zen hura hegazkin erraldoientzat prestatutako lekua, baina handia zen guretzat egitera gindoazena. “Ya está, jajjaa, que ya estamos aquííí… No hay vuelta atrás y vamos a saltar del cielooo…” zioen urduri gutariko batek azkazalei errepaso ederra ematen zien bitartean. “Duela bi egun nire emazteak txakur bat nahi zuela esan zidan…” begirale batek. Bigarren batentzat 16 002. jauzia omen zen hura. Ziur bizi osoan ez dela hainbestetan joan komunera… (Eta nire galdera: zer sentitzen dute hauek hegazkinetik salto egiten duten bakoitzean?)

Halako batean iritsi zen gure patxizahar urdina eta bakoitza gure jauzikidearekin batera sartu ginen. Bertan ahal bezala arraunlarien moduan eseri ginen: bi lerrotan eta bat bestearen atzean (begiraleak gure itzal moduan). Gu konturatzerako, plastiko gardenezko ate fina irekita abiatuak ginen lurrean eserita zegoen indiarraren harridurarako. Lasaitu ederra hartu zuen aireratu aurretik itxi zutenean.

Ordutik aurrera zarata desatsegin artean garaiera egokia harrapatzen joan ginen. Nahiko lasai nengoen nire harridurarako, eta erorketan nire inguruan izango nituen sentsazioak imaginatu ere ezin nituelako izango zela pentsatu nuen. Sekula ez nuen horrelakorik bizi izan; eta ezezagunak ez duela beti beldurra ematen konturatu nintzen. Bapatean, 4 000 metrotako garaierara iritsi ginela-eta, betaurrekoak jantzi eta prestatzeko esan zigun pilotuak. Atetxoa ireki zenean amildegi ertzean eseri zen jauzi egiten lehenengoa zen indiarra; eta hura “zzzzxxxffffff” zarata batekin batera desagertu zenean estutu zitzaidan lehenengoz sabel ingurua…

Haren atzetik bigarren indiarra eta Wendy joan ziren erreskadan, eta konturatzerako “orain gu eseriko gara” ezan zidan nirekin zihoanak. Lehenengoa bota zenetik nire txanda iritsi bitartean dena segundu erdian gertatu balitz bezala zen…. “Ready? Let´s go!!!“. Eta bapatean ziztu bizian bueltaka nengoen zeruan.

Ez nuen distantzia eta abiaduraren pertzepziorik, ez zen ez neurri ezta magnituderik somatzen; ezin nuen ezer egin, ez heldu… Askatasun ero bat zen hura! Handik apur batera oihuka hasi nintzen (egin beharra dago, ezta?) ahoa lehortu eta ixtea hobeto zela konturatu nintzen arte. Hutsune hartan apur bat kokatu nintzenean, gorputza guztiz luzatu eta minutu bateko erorketa hura erabat gozatu nuen: Inguruko paisaiak begiratu, abiadura azalean sentitu… Gozamena!

(ondorengo hau Javiren erorketa da)

Bapatean era bertikalago batean jarri ginen, eta sekulako tirakada sentitu nuen, goruntz joan bagina bezala. Paraxuta ir

ekia zen nonbait, eta mantsoagoa zen gure erorketa. Orduan ohartu nintzen nire bizkarrari lotua beste gazte bat nuela… Gidatzeko sokak eman zizkidan erorketa motelago hura nik gida nezan, eta eskubiko soka behera bultza nuen kiribil bizi batzuk eraginez, ezkerrera buelta batzuk gehiago… Gozamena. Bapatean “nahikoa, orain nire txanda da” esan zidan. Orduan itsasoaren gainean kokatu gintuen, apurka hondartzara gerturatu… Eta bapatean zelai batean eseritan geunden… Erorketa hari amaiera gozoa eman zion lurreratzea izan zen hura. Ipurdia jarri eta ohean eseritzea bezala…

Segundu gutxitako oroitzapen-bilduma bat bezala banu bezala sentitu nintzen orduan. Ondoriotariko bat: erne egon beharra dago inguruan gertatzen dena eta bizitzen ari zarena barneratu eta asimilatzeko. Jausgailuen kontu hau bizitza osora aplika daiteke agian, ezta?

Gutako bat adibidez, lurrera iritsi orduko iada ez zen ezertaz ohartzen… Beretzat hegazkinetik lurrera bitartean ez zen ezer gertatu. Esperientzia hura ez zen ezer berezia izan… Eskerrak bideoa erosia zuen! Niretzat garestiegia zen, jauziaz gain bideoa ere ordaintzea, baina berea ikusi eta nirea gogorarazteko nahikoa dela iruditzen zait…

Nahi baduzue, beraienen link bat bidali dezaket… Edo kontaketarekin nahikoa?

Lau mila metro bost minutuan

2009(e)ko Azaroak 25

Azaroak 21. Sesma zerutik erori zen eguna

2009(e)ko Azaroak 21

Hemen jartzen duenaren arabera, hala dirudi behintzat. Nik jauzi egin, eta ‘Sesma’ abizena erori zen diplomatik… Azalpenak, hurrengoan.

Eguneroko ogia

2009(e)ko Azaroak 18

Denbora aurrera doa, eta dagoeneko bi hilabete baino gehiago daramatzagu Sydneyn. Ordundik hiria eta inguruetan zehar hainbat kilometro egin ditugu, munduko bazter guztietako lagun ugari, elkarri lagunduaz ingelerazko saio asko eta asko… Lana, ikasi, lantxoak, surfa, parranda, irakurri, ezagutu, begiratu eta galdetu. Apurka, hiriaren udaberriko martxaren parte bilakatu gara; rutina batean sartzera iritsi gabe, erritmo baten elementu ttipi.

Maialen ekialde hurruneko ikaslez jositako hiru gelatako ukitu exotikoa bilakatu da. Korea, Japon, Taiwan eta Tailandiarrez betea dago klasea, eta bera izan ohi da “Europako” ilehori bakarra. Egunean eskola ordu asko eta janari mota ugari elkarbanatzen dituzte; hainbat irriparre. Ingeleran oinarritutako aurkezpen deserosoaren fasea igaro zutenetik ohitu dira elkarrekin zubi hori erabiltzera eta gustura dabiltzala esango nuke.

Imanolen martxa ez da hain erregularra. Ahal duen bakoitzean lorazain lanak egiten ditu baina zoritxarrez larunbat eta igandetara mugatu ohi dira bere lanegunak. Ingelera bere erara hobetzen saiatzen da, surfean ibiltzeko hiruzpalau saio egin ditu, webgunetxoa, bloga eta pare bat azal egiten saiatu da, bere gustuko irakurketa eta margolantxoentzat ere denbora apur bat izan du…

Hala ere, orokorrean ez dakigu hurrengo egunean zer gertatuko den; amaiera ezezaguneko oreka desorekatu batean gabiltza.

Kaosaren erdian etxea izaten omen da lau horma, zorua eta bertako kideak mantentzen dituena. Kaletik etxera sartu, eta sakonki ezagunak direnen artean zer gertatuko den jakin ohi da; nork zer eta nola egin duen espero da. Egoera guztiak kontrolpean izan ohi dira, batek kanpoan jasan ditzaken aldaketa guztiei amaiera jarriz… Baina gurean ez da horrela, eta gogoko dugu.

Flinders Street 58 etxe-backpacker moduko bat dela esango nuke. Norberak bere gelan edo elkarbanatzen duen gelan izan dezaken intimitatean datza etxe batekiko antzekotasuna. Hortik aurrera mila kontu eta aldaketa jasotzen ditugu gure etxearen atzealdeko patioa eta sukaldean… Bi leku horiek izan ohi dira gure elkargunea eta benetan aberatsa da. Egun batean hiru brasildarrekin hartu dezakezu kafea, hurrengoan italiarrekin garagardo bat eta hurrengoan zeuk bakarrik liburu bat irakurri saguzaharren eguneroko erromesaldia ikusten duzun bitartean.

Hauxe da gure etxeko taldea:

· 1 zenbakiarekin ate ondoko postontzia gepardo baten bizitasunaz zainduuuuuuz… Alexis perutik mundura! 21 urte dituen gay gazte hau Estatu Batuetan 10 hilabete pasa ondoren etorri zen Australiara, eta urtebete baino gehiago darama hemen. Hospitality ikasten ari da, eta zerbitzari bezala egiten du lan. Jendearekin harremantzen trebezia aparta du, komeni zaionean bereziki; eta hizkuntza guztiak gustatzen zaizkio. Gaur egun netherlandera ikasten ari da.

· 2 eta 3 zenbakiekin, hegaletik ihes egineeeez… Gokhan eta Alhem turkiarrak. Hirira ingeniaritza ikasketak amaitzera etorri omen dira, baina parrandan ederki ikasi dutela dakigu. Kosta zaigu ezagutzea (duela lau egun hasi ziren gelatik irteten), baino metal-zale jatorrak dirudite. Bigarrenak bazuen Euskal Herriaren berri; harrigarria.

· 4a 5a eta 6a, atzekaldea era sutsu batean zainduuuuuz… Nicola, Nicolo eta Gianluca italiako azzurrak! Kaixo, zer moduz?“, “Gay jendea ez zait gustatzen” da hauen ongietorria. Metal eta arte zale sutsuak, oso jende jatorra dira. Parrandazale eta sukaldariak, etxeari gatz apur bat ematen diote. Vatikano Hiriko ikutuengatik jaso dituzte gay munduaren antinaturaltasunaren inguruko pintzeladak, baina hortik aurrera besterik ez. Batek margolan bat baino gehiago egin ditu, eta beste bat diska bat grabatzen ari da. Bateria, gitarra, baxua, letrak, ahotsa eta portada bereak izango dira.

· 7a… Ez dakit nor jarri, eta SesMaia Euskal Herritik.

· 8a eta 9aaaaa… Marcos eta Bernardo joga bonito aurrelari brasildarrak! Etxe honetan beteranoak dira biak ala biak. Egunero eskua eman, bi musu, zer moduz, dena ondo… Oso jatorrak eta alaiak dira hauek, eta edozertara gonbidatzen gaituzte. IELDS azterketa egin dute eta urduri dabiltza azken egunotan, baina gaindituz gero “residence” delakoa lortuko dute, eta bi urte gehiago egongo dira bertan. Hori bai, bat bi hilabetetarako Brasil eta Patagonia aldera doa. Ez da plan txarra.

· 10arekiiiiiin… ez dut uste inork merezi duenik. Goazen hurrengora.

· 11aaaaaa… Paristik datorren artista: Albo! Gazteleraz zein ingeleraz mintzatu ohi gara 24 urteko frantziar honekin. Mutil argia dela antzematen zaio; denetik egitea gustatzen zaion horietariko bat. Ariketa fisikoa egin, egunkaria irakurri, marraztu… Gaur egun filosofiaren inguruko eleberri bat idazten ari omen da. Laster ordea hegoamerika aldera doa bidaiatzera. Familia omen du Kolonbia eta Argentina aldean, eta aprobetxatzeko.

· Entrenatzailea: Julio Java. Etxeko teknikoa dugu hau. Eguna etxeko puntu garrantzitsuenean dagoen bere gelan ematen du, ordenagailuaren aurrean. Webmasterra omen da, eta etxetik egiteko moduko lan onak errez topatzen ditu. Mutil alaia, beti dago prest solasaldi entretenigarri batzuetarako. Bertan erresidentzia du, eta 2 urte pasa daramatza hirian, eta ez du itzultzeko asmorik. Laster pasaporte germano-brasildar-australiarra izango du barre kutsakorra (zentzu onean) duen honek.

· Delegatua: Jules; bilboko beteranoa. 34 urteko gazte hau hiri honetako bigarren etapan dago. 13 urte lehenago ibili omen zen hemen urte batzutan zehar, gay mundua borborka zegoenean. Ordundik mundu osoan bizi izan da duela bi urte hona iritsi arte. Dagoeneko Sydney ez omen da berdina. Orain tourism ikasten du lana egin ahal izateko, eta jatetxe berri batean ari da beharrean. Bere esperientzia dela-eta, ordundik goruntz doa, eta gaur egun jantokiko arduraduna da. Bere lantoki xelebrearen erdian pin-pon mahai bat dago, zerbitzariak jolasean… Berak ere ez du sinesten hango giro surrealista.

· Aulkian: Nino, Kerem eta beste indiar bat. Hauek kriketa nahiago dute, baina taldean ditugu. Ingeniaritza eta finantzak ikasten dabiltza Quatar aldean batxillergoa amaitu zutenetik (ez dira edozein familiatakoak izango). Beren bikotekidea aukeratzeko “modu bereziaz” hitz egin izan digute: oraindik Indiako kastek eta gurasoek mugatzen diete hontan… Nadia atlantikoan galdutako irla frantziar batean bizi omen da. Gaur egun Europa aldera joana da. Bernardoren bikotekidea hemengo boladan, beti irriparrea zeraman aurretik. Tsarisa tailandiarra eta bere bikotekide japoniarra. Etxean arratoiak sartzen diren bezala sartzen ziren, kasu egin gabe. Noizean behin burua altsa eta “Hi!” esaten zuten; eta beraz, ez dugu hauek ezagutzeko paradarik izan. Orain beste nonbait joanak dira. Beren lekua Vincent eta beste bi neska frantziarrek hartu dute, baina atzo iritsi ziren, eta ez ditugu ezagutzen.

· Armailetan bisitak: Mila taiwandarra (Alboren neska), bizilagun indiarrak, gurea lagunak, besteenak… Ikustekoa da gure aterpea… Gonbidatuta zaudete.

PD. Hurrengoan jarriko ditut argazkiak, ea asmatzen duzuen nor den nor.