Ur depositua edo labea?


/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;}

Eraikin bitxiekin hasi ginenez, ezin aipatu gabe utzi beste hau.

 

iruerreketa-032.jpg

Hau ere Getariako lurretan dago, Karakas baserritik hurre, baina Zumaiaren eta zumaiarren mesederakoa izango zen, seguru asko. Iruerreketa parajetik goialdera, Karakasko teileriako labe ezagunetik gertu dago.

Landaretzaz inguratuta dago, oso disimulatuta, eta ez da erraza lehen begi-kolpean ikustea.

 iruerreketa-037.jpg

Forma, berez, ur-deposituarena dauka, inguru horretako beste askoren antzekoa da, baina badauka berezitasun oso nabarmen bat: goialdeko tximinia.

 iruerreketan-016.jpgiruerreketan-019.jpg

Leiho bakarretik begiratuta, barrualdeak hauxe erakusten du:

iruerreketa033.jpg iruerreketa-034.jpg

Badirudi ura biltzeko zela, paretak oso lisoak dauzka eta. Baina orduan, zertarako dauka tximinia?

Karakas baserrien inguru horretan, XIX. mendearen amaieran, industri jarduera handia izan zen, badirudi harrobi edo harrigintzari lotua, eta hor dauzkagu horren lekuko Karakasko teileriko labea, Iruerreketako errotaren hondarrak, Fabrikazarra parajea, harrobia izandakoaren hondarrak…

iruerreketan-012.jpg

 

3 Responses to Ur depositua edo labea?

  1. xabiroi(e)k dio:

    Uraren kalitatea mantzentzeko haizebidea? gainezkabidea? ur-biltegiaren barruan sortu daitezkeen gasen irtenbidea?

  2. ateki(e)k dio:

    Tximiniaz gain, leihoa ere badauka, egurrezko markoarekin (ikusi argazkia), eta hortik atera nuen barrualdeko argazkia (ikusi). Leihoa altueran beherago geratzen da tximinia baino.
    Bestalde, tximiniko barrualdean ez dago kearen belzturarik, nahikoa garbia da; eta tximinia nahikoa handia da tamaina aldetik, eraikinarekin alderatuta

  3. daniel(e)k dio:

    Nere ustetan, ur biltegia da. Delako tximinia, ur biltegiaren sarrera babesteko, belarretatik, piztiengatik eta pertsonengatik, hau da, goiko zuloa (mantenua egitekoa alegia) behar bezala babesteko eta adierazteko, paisaian. Garai haietan, burdinezko tapak ez ziren ohizkoak izango eta egurrezko edo burdin parrilla izango zuelakoan, gainean jarrita.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>