Laugarren adibidea: Getariako blokeak? (eta lau)

2009(e)ko Uztailak 29


/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;} Harraldetik Getaria aldera errepidetik jarraituta, aldapa hasten deneko hori Kaminero ingurua da, Kamineroetxea baitago hor. Ezker­‑eskuin, itsasaldera eta mendi aldera, altxor handi bat dago ezkutatuta eskalatzaileentzat: Getariako blokeak.Hauxe itsasotik begiratuta, ingurua:

getariako-blokeak.JPG

Eskaladan esaten zaio boulder edo blokea egitea haitz txikietan eskalatzeari, sokarik esta eskaladako beste trasterik gabe, ez bada katu-hankak eta magnesioa (eskuak ez izerditzeko hautsa), eta koltxoneta, badaezpada ere azpialdean jartzeko, eroritakoan minik ez hartzeko.

Duela 20 urte, bizikleta hartu eta askotan joaten ginen Getaria aldera, itsasaldeko haitzetara, Kamineroetara, horrelaxe ezagutzen baikenuen guk inguru hura. Hauek orduko argazki batzuk, gazte(ago)ak ginenekoak…

kaminoazpin-1.jpgkaminoazpin-2.jpgkaminoazpin-3.jpg

Gero jakin dugu Alikante baserriaren azpialdean eta Kamineroetxearen atzealdean, basoaren erdian, boulder egiteko leku eder bat dagoela. Itzalpean sartu orduko magia arnasten da han, gezurra dirudi horrelako paraje polita egotea zuhaitz artean, gordeta, ezkutatuta. Eskalatzeko ez bada ere merezi du ingurua ezagutzea, eta azkenekoan Izar alabak lagundu zidan:

maluzarreta1.JPGmaluzarreta2.JPGmaluzarreta3.JPG

Hor inguruan, eta batez ere goialderako haitzetan, maila handiko boulderra egiten da, eta hona hemen, erakusgarri, argazki batzuk, Internetik hartuak (eskerrik asko, aldez aurretik, Txapatuzakekoei):

txapatuzak1.jpgtxapatuzak2.jpgtxapatuzak4.jpg

Bideoak ere badaude sarean. Batzuk ikusi nahi badituzue, egin klik hemen, hemen, hemen, hemen

Honezkero konturatuko zineten ez dudala esan nola izena duen parajeak, eta nahita egin dut. Artikulutxo hauen bidez, leku-izenak gizarteratzeak zenbateko garrantzia daukan adibideak eman nahi nituen, eta hauxe da azkena: ez dakit seguru nola izena duen leku honek, nola deitu beharko geniokeen zuzen eta egoki, baina Getariako blokeak hori itsusi samarra da, ezta?

kartela.JPG

Gogoan daukat Gara egunkariko mendiko gehigarrian azaldu zela erreportaje bat inguru honi buruz, izen eta guzti, eta jaso, jaso nuen; hain ondo, ez dut aurkitzen.

Gure mapa toponimikoan, Kamineroetxearen eta Alikante baserriaren inguruko parajeari Maluzarreta izena eman genion, Getariako mapan horrelaxe azaltzen zelako. baina ez daukagu horren ahozko baieztapenik. Harraldeko parajeari, berriz, Kaminoazpiko haitzak deitzen entzun diot Jexux Gorostola Toreroari, eta polita da, berez, izena; Iruarriandieta izena ere jaso genuen hainbat iturritatik, hiru harri handi dauden harraldeko parajeari edo muturrari deitzeko eta mapan kokatu ere egin genuen.

Boulderlariek izena jartzen diete igotzen duten bideari eta haitzari, eta harraldean nahi adina haitz daude igotzeko. Baina ona litzateke -eta beharrezkoa- izen egoki batekin bataiatzea inguru hau. Proposamenik?


Urruti eta hurre

2009(e)ko Uztailak 20

Hauxe joan den igandean Hitza egunkariaren “Bostekoa” atalean argitaratua:



/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Taula normala”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;}

Gaurkoa azaltzeko bereziki Coco etorri zait gogora, Barrio Sesamoko pertsonaia iletsu hura. Ni koskortuta harrapatu ninduen programa hark, nire ume garaikoak gehiago izan ziren Valentina, Locomotoro eta Capitán Tan haiek, baina ondo gogoan daukat nolako ahalegina egiten zuen Coco hark azaltzeko zer zen lejos eta zer zen cerca, urruti eta hurre, alegia: pantailaren atzealdera joan eta “¡Lejos!” oihukatzen zuen, eta ondoren pantailaren aurre-aurrera etorrita “¡Cerca!” esan. Ondo baino hobeto azaltzen zuen, ulergarri, baina telebistan argi eta garbi zeudenak gero ez ditut hain ondo desberdintzen egunerokoan, eta arazoak ere baditut urruti eta hurre horiek bereizteko; izan ere, urruti-urrutikoa askotan bertan geratzen zaigu, hurre-hurre, eta bertan daukaguna urruti-urruti.

Askok eta askok abestiaren bidez izan genuen Guantanamoren berri, “Guantanamo tiene un son…”, eta handik ezagutu genituen Caimanera eta amerikarren basearena, Kuba urrunean. Gaur egun, ordea, seguru asko, “Guantanamo” hitza entzunez gero, abestia baino lehenago etorriko zaigu burura amerikarren kartzela, eta irudi berezi batzuk ere bai: buzo laranjaz jantzitako presoak, begiak eta belarriak estalita eta eskuburdinak esku-hanketan; txarrantxaz betetako burdinsareak; soldaduak presoen garraioan, batetik bestera, mantso-mantso… Zenbat aldiz ikusi ditugu Guantanamo urruneko irudi horiek telebistan edo prentsan, bertakoak bagina bezala, Kubatik 8.000 kilometrora egonagatik? Hain urrutira joan gabe, zoritxarrez badauzkagu kartzelak Espainia osoan, eta horietan sakabanatuta, denok dauzkagu ezagun, senide, lagun edo herrikideak, oso gertukoak. Noiz azalduko dira horien irudiak edo hitzak hedabideetan? Hobeto ezagutzen dugu Guantanamoko kartzela Topas, Albolote, Algeciras edo Curtisekoak baino. Pentsatzen jarrita, zer koloretako buzoa janzten dute euskal preso politikoek?

Elkartu naiz kalean lagun batekin, eta poz handia hartu dut aspaldiko partez hura ikustean. Gehiago edo gutxiago, etengabe daukat lagunaren berri eta badakit duela gutxi banandu egin dela. Orain basamortu luzea pasatzen ari da, derrigor iragan beharrekoa, lehengo bizimoduari atea itxi eta bide berriak urratu. Galdetu diot zer moduz eta “Ondo!” erantzun dit, umoretsu eta alai. Hitz egin dugu oporrez, eguraldiaz, hondartzaz, krisiaz, Zumaia Flysch Trailaz…, eta galdetu diot berriz ere. “Beno! Eta? Zer moduz?”, eta “Ondo!” erantzun dit. Hitzerdirik ez barruko penaz, tristeziaz, bakardadeaz… Elkarrekin egon gara kalean, elkarren ondoan eta hurbil, baina niregandik urruti sumatu dut laguna, aipatzen ez dena existituko ez balitz bezala.

Saloun izan berri gara duela astebete, oporraldian, bost egun pasatzen. Sei orduko bidaia, bostehun kilometro pasatxo, zer da, urruti edo hurre? Han egon naizen egunetan, ez neukan arazorik kioskora joan eta 08:30erako nire eguneroko egunkaria erosteko, Zumaian bezala, eta hoteleko telebistan ETB1 ere ikusten zen, etxean bezala! Larunbat gauean, afaldu ondoren, kalera irten ginen buelta bat ematera eta txistu eta danbolina entzun genituen hondartza inguruan, urrunean. Hurbildu eta euskal dantzen ikuskizun ederra izan genuen, Errenteriako Ereintza taldearen eskutik. Aitor dezadan: hemen txistuak ez dit zirrara berezirik sortzen, baina han, aurreskua dantzatzen ari zirenean, hanka zut altxatzen zutenean, behin baino gehiagotan jarri zitzaidan oilo-ipurdia. Herritik urruti nengoelako, akaso?

Pasatu dira urte batzuk Coco hura azkenekoz telebistan ikusi nuenetik. Baina ez dut itxaropena galdu, ez horixe: zorte pixka batekin, laster ETB1en “Sesamo auzoa” edo antzekoren bat jarriko dute, eta beti bezala atalak askotan errepikatuko dituzte; ea behingoagatik ikasten dudan urruti eta hurre bereizten.


Leku-izenak gizarteratzea (3): Izustarri eta Planeria

2009(e)ko Uztailak 18


 bi-surflari-Orroaga.JPG

Algorri inguruan eta Mariantonaitzen izan ginen, eta gaurkoan, ibaia pasata, Getariako harraldera joango gara, Izustarri eta Planeria ezagutzera. Bi leku horiek oso ezagun egin zaizkigu azkenaldian, baina berezko izenarekin baino gehiago surflariek emandakoekin: Roka Puta eta Playa Gris.

Hasieratik argi utzi izan nahi dut biak ere Getariakoak direla, nahiz eta Zumaiatik askoz ere gertuago egon, horrek zailtasun edo oztopo bat baino gehiago sortzen digulako zumaiarroi izenak zuzen gizarteratzeko orduan. Getariako muga ia ahoko zuloraino sartzen zaigu, Santiago hondartzan. Gure herria sortu eta segituan hasi ziren tirabirak auzokoekin, eta 1416an akordio garrantzitsua sinatu zuten Zumaiak eta Getariak; horren arabera, Santiago hondartzaren zati handiena Zumaiarena izango zen eta pozik ziren zumaiarrak, Urola ibaiaren  gaineko kontrola eman ziotelako. Ikusi nahi duenak, hor dauka mugarri polita hondartzan, Maia haitzaren goialdean.

maiako-mugarria.JPG

Hortik aurrera Getaria aldera, surflarientzako paradisua hasten da. Itsasoa handi denean, Santiagoko hondartzan ere aritzen dira olatuak hartzen, baina batez ere Arranaiztik aurrera, Orroagako errebuelta-pare guztian aritzen dira.

harraldea-izustarri-arranaitz-erta-erdiko-haitza.jpg

Surfak gorakada handia izan du azkenaldian, eta inor gutxi akordatzen da garai batean zer fama zeukan (pijoen kirola). Surflariek ere izena eman behar surfean aritzeko lekuari, eta norbait hasiko zen deitzen Roka Puta Orroagaren eskuinaldean, Getaria aldera, itsasaldean barneratzen den brankadari, berez Izustarri denari. Izena ahoz aho zabaldu egin zen, zirkulu txikietatik handiagoetara, eta hedabideetan tartea hartzen hasi zen. Ikusi, adibidez, hemen:

roka-puta.jpg

Hona hemen beste periodiko batean jasotakoa:

orrua.jpg

“Orrua” dago idatzita Gipuzkoan gehien irakurtzen den egunkarian, “periodikoan”, berezko Orroaga idatzi beharrean. Irudi ikusgarri batzuk ikusi nahibadituzue, egin klik hemen.

Ezbairik gabe, hedabideek ardura handia daukate leku-izenak zuzen zabaltzeko orduan, eta mesedea adinako kaltea egin dezakete. Izen zuzena eta egokia okerra bezain erraz eta azkar zabalduko balitz, beste kuku batek joko liguke! Horren adibide garbia badaukagu: Planeria.

harraldea-planeria-alikanteki.JPG

Planeria izena du Izustarritik Getaria alderako harraldeak, hango haitzak zapalak direlako. Getariako toponimia­‑mapan Aizpurupe deitzen diote inguruari, eta normala ere bada, han goian, Talaian, Askizu aldera, Aizpurua baserria zegoelako.

Kontua da hor surflariak hasi zirela hartzen olatu handiak, eta hedabide guztietan azaldu zela berria. Akordatzen? Youtuben badaude oso irudi politak (ikusi hemen). Nondik atera zuten izena? Haitzen koloreagatik, gris-kolorekoak direlako. Berez, hondartzarik ez dago han.

Beste batzuetan bezala, googlen bilaketak zenbaki adierazgarriak ematen ditu: Planeria 18.400 aldiz azaltzen da, baina gehienetan ez daukate zerikusirik toki-izenarekin;

/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;} Playa Gris, berriz, 35.400 aldiz, eta gehienetan Planeriari buruz ari denean.

Baleike.com-etik ere ahalegin handia egin zen okerra zuzentzeko, eta horren erakusgarri da gaur egun ere albisterik irakurriena horixe dela, “Istripua Planeixako olatuan“. Baina behin kaltea eginda, hain zaila da zuzentzea…

Leku­‑izenak zuzen eta egoki erabiltzen direla ziurtatzea eta zaintzea guztion ardura da, baina are gehiago erakundeena, eta batez ere tokian tokiko erakundeena, udalena. Tamalez, Izustarri eta Planeria Getariako lurretan daude, guri hurre bezain urruti geratzen zaizkio Getariako Udalari, eta ez dirudi izenak zuzen erabiltzeko ahalegin berezirik egiteko prest dagoenik. Eta hona hemen adibide bat

Getariako toponimia-mapan ondo adierazita daude, begira:

getariako-mapa.jpg

Baina begira nola dagoen Orroagan bertan, Surf Federazioak, Getariako Udalak lagunduta, jarritako panelean:

pekatuak.JPG

Zer ikusiko eta zer ikasiko du panela irakurtzen duen bisitariak? Garbi dago erantzuna, ezta?


Leku-izenak gizarteratzea (2): Marianton

2009(e)ko Uztailak 6

marianton.jpg“Hor konpon, Marianton!” esapidea ia denok ezagutuko dugu, baina gutxiagok jakingo dute Itzurunen eskuinaldeko haitzak, itsasoan barneratzen denak, Marianton duela izena.

Dudarik gabe, “Marianton” izen berezia da, ez baita oso arrunta lekuek pertsona-izena izatea, are ez ohikoagoa emakumezkoarena.

Izenaren jatorriari begiratzeko, Luis Martínez  Kleiserren La Villa de Villagrana de Zumaya (1923) liburura joko dugu, han ondorengoa jartzen baitu: “En el siglo XVI sólo una desgracia aparece inscrita; en cambio, entre las partidas mortuorias por azares de la pesca, merece ser mencionada por inconcebible y absurda la siguiente, del año 1651; dice así: ‘A 14 del Mayo del dicho año fué por lapas y murió  Mariantón de fosango, Viuda, a la cual alcanzó una baga de mar en q la llevó y fue ahogada’”. Gero, Oihana Artetxe eta Xabier Alberdi ikertzaileen lanari esker, jakin dugu Kleiserrek oker apuntatu zuela urtea, berez agiria zaharragoa baita, 1561ekoa. Kleiserrek ez du esaten lurmuturraren izenaren jatorria hori denik, baina pentsatzekoa da horrela dela, logikoena hori da, eta 1888ko mapa batean (nahi duenak Goiko tabernako horman ikus dezake) “Punta Marianton” azaltzen da.

Marianton lurmutur horretan bada altxor berezi bat, gutxik ezagutzen dutena: Talaimenditik behera, harraldera, datorren pareta, eskalada-eskola edo -horma.

mariantonaitz-talaimenditik.jpg

Zumaiatik kanpo ezagunagoa da pareta hori Zumaian baino, baina benetan harribitxia da; Euskal Herrian aukera gutxi daude adherentzia-eskalada egiteko eta hau da horietako bat. Pareta hareharrizkoa da, pitzadura horizontal eta bertikalek moztua, eta zenbat eta gorago, orduan eta bertikalagoa.

mariantonaitz.JPGmariantonaitz-eta-marianton.jpg

Geu hasi ginen hor eskalatzen, eta 1983ko apirilaren 23an zabaldu genuen lehen bia, “Kantauri” izenekoa. Haren atzetik, beste bia batzuk etorri ziren, eta garai hartan (1985-1990) harako joera handia hartu genuen, batez ere udan, primerako lekua zelako eskalatu eta arratsaldea pasatzeko, bainatzeko, jolasteko… Leku hari izena jarri behar eta “Yosemite” deitzen hasi ginen geure artean, Ameriketako parkeko pareta handien antz handia hartzen geniolako bere txikian; “Katuplaza” ere deitzen genion, bagenekielako bazela izen horretako paraje bat haitzetan, han inguruan.

bi-eskalatzaile.JPGinjurias-al-rey.JPG

Pixkanaka, jende gehiago hasi zen joaten hara, gero eta ezagunagoa egin zen, eta batzuek, beste belaunaldi batekoek, izena ere aldatu zioten: “Joxemite” deitzen hasi ziren, eta izen hori asko zabaldu da inguruko eskalatzaileen artean, batez ere badaukalako halako grazia: izenean ere, Yosemite handiaren antza dauka gure Joxemite txikiak.

mamua_2005.jpg

Toponimiako bekarekin lanean hasi ginenean, 2004an, nire “deskubrimendu”-etako bat izan zen hura ez zela Katuplaza, are gutxiago Yoxemite edo Joxemite, Marianton baizik, eta nire gurutzada partikularra hasi nuen, izena ezagutarazteko eta zuzen erabiltzeko, proposamen zehatz batekin: Mariantonaitz deitzea paretari.

Gurutzada horren adibide, Desnivel aldizkariarekin gertatutakoa ekarriko dut hona.  Desnivel aski ezaguna da eskalatzaileontzat, Espainiako mendi- eta eskalada-aldizkari nabarmenena. Aldizkariak badauka edizio digitala, eta han daude jasota Espainiako eskalada-eskola nagusiak (ikusi hemen). Nora joan nahi duzun, aukeratu lekua eta han inguruko eskalada-eskolak erakutsiko dizkizu. Han ikusi nuen Zumaiakoa ere: “Jexemite” izenarekin bataiatuta, eta “Itxurun” izeneko hondartzatik gertu. Oharra idatzi nien, e-maila bidali, mesedez hura zuzentzeko, eta oso ez ohikoa bada ere, berehala erantzun zidaten, eskerrak emateko eta zuzendu zutela esateko. Ikusi hemen.

Askotan ez da billeterik behar bidaia handiak egiteko: Yosemitetik Joxemitera, Joxemitetik Mariantonaitza. Eta Zumaian bertan daukagu altxor hau!