Algorri inguruan eta Mariantonaitzen izan ginen, eta gaurkoan, ibaia pasata, Getariako harraldera joango gara, Izustarri eta Planeria ezagutzera. Bi leku horiek oso ezagun egin zaizkigu azkenaldian, baina berezko izenarekin baino gehiago surflariek emandakoekin: Roka Puta eta Playa Gris.
Hasieratik argi utzi izan nahi dut biak ere Getariakoak direla, nahiz eta Zumaiatik askoz ere gertuago egon, horrek zailtasun edo oztopo bat baino gehiago sortzen digulako zumaiarroi izenak zuzen gizarteratzeko orduan. Getariako muga ia ahoko zuloraino sartzen zaigu, Santiago hondartzan. Gure herria sortu eta segituan hasi ziren tirabirak auzokoekin, eta 1416an akordio garrantzitsua sinatu zuten Zumaiak eta Getariak; horren arabera, Santiago hondartzaren zati handiena Zumaiarena izango zen eta pozik ziren zumaiarrak, Urola ibaiaren gaineko kontrola eman ziotelako. Ikusi nahi duenak, hor dauka mugarri polita hondartzan, Maia haitzaren goialdean.
Hortik aurrera Getaria aldera, surflarientzako paradisua hasten da. Itsasoa handi denean, Santiagoko hondartzan ere aritzen dira olatuak hartzen, baina batez ere Arranaiztik aurrera, Orroagako errebuelta-pare guztian aritzen dira.
Surfak gorakada handia izan du azkenaldian, eta inor gutxi akordatzen da garai batean zer fama zeukan (pijoen kirola). Surflariek ere izena eman behar surfean aritzeko lekuari, eta norbait hasiko zen deitzen Roka Puta Orroagaren eskuinaldean, Getaria aldera, itsasaldean barneratzen den brankadari, berez Izustarri denari. Izena ahoz aho zabaldu egin zen, zirkulu txikietatik handiagoetara, eta hedabideetan tartea hartzen hasi zen. Ikusi, adibidez, hemen:
Hona hemen beste periodiko batean jasotakoa:
“Orrua” dago idatzita Gipuzkoan gehien irakurtzen den egunkarian, “periodikoan”, berezko Orroaga idatzi beharrean. Irudi ikusgarri batzuk ikusi nahibadituzue, egin klik hemen.
Ezbairik gabe, hedabideek ardura handia daukate leku-izenak zuzen zabaltzeko orduan, eta mesedea adinako kaltea egin dezakete. Izen zuzena eta egokia okerra bezain erraz eta azkar zabalduko balitz, beste kuku batek joko liguke! Horren adibide garbia badaukagu: Planeria.
Planeria izena du Izustarritik Getaria alderako harraldeak, hango haitzak zapalak direlako. Getariako toponimia‑mapan Aizpurupe deitzen diote inguruari, eta normala ere bada, han goian, Talaian, Askizu aldera, Aizpurua baserria zegoelako.
Kontua da hor surflariak hasi zirela hartzen olatu handiak, eta hedabide guztietan azaldu zela berria. Akordatzen? Youtuben badaude oso irudi politak (ikusi hemen). Nondik atera zuten izena? Haitzen koloreagatik, gris-kolorekoak direlako. Berez, hondartzarik ez dago han.
Beste batzuetan bezala, googlen bilaketak zenbaki adierazgarriak ematen ditu: Planeria 18.400 aldiz azaltzen da, baina gehienetan ez daukate zerikusirik toki-izenarekin;
/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;} Playa Gris, berriz, 35.400 aldiz, eta gehienetan Planeriari buruz ari denean.
Baleike.com-etik ere ahalegin handia egin zen okerra zuzentzeko, eta horren erakusgarri da gaur egun ere albisterik irakurriena horixe dela, “Istripua Planeixako olatuan“. Baina behin kaltea eginda, hain zaila da zuzentzea…
Leku‑izenak zuzen eta egoki erabiltzen direla ziurtatzea eta zaintzea guztion ardura da, baina are gehiago erakundeena, eta batez ere tokian tokiko erakundeena, udalena. Tamalez, Izustarri eta Planeria Getariako lurretan daude, guri hurre bezain urruti geratzen zaizkio Getariako Udalari, eta ez dirudi izenak zuzen erabiltzeko ahalegin berezirik egiteko prest dagoenik. Eta hona hemen adibide bat
Getariako toponimia-mapan ondo adierazita daude, begira:
Baina begira nola dagoen Orroagan bertan, Surf Federazioak, Getariako Udalak lagunduta, jarritako panelean:
Zer ikusiko eta zer ikasiko du panela irakurtzen duen bisitariak? Garbi dago erantzuna, ezta?




noski donosti eta zarautzekoei bost axola…baita getarikoei ere…artikulo interesgarria
froga egin eta el peine del vientori, el peine de los vientos deitu eta eskandalua. ta pelillos del cono deitzen badiogu? azken finean kontxa azpian dago eta argentinarrez badakizue, duda sortzen da…
Hau da, El Diario Vasco ren atal bat, surf talde baten blog antzakoan azltzen da behin eta berriz, playa gris eta roka puta. Nere kontura kexua egin nuen, izenen bentazko balioa aldarrikatuz. Dakidanez “kasu putik” ez (barkatu gaizki esanak, kontajiatu egiten gaituzte).
Gauza da, El diario vasco ko uzendariek eta donostiako herritarrak, bere “el peine del viento” rekin oso fiñak direla eta “el peine de los vientos” esatea ez da zuzena. gauzak horrela, eta Chillida ren eskulturen irregulartasuna ikusita, “el pelillos del coño” deitzen badiogu? Graziarik batez?
Noski Argentinarrek aluari Concha deitu eskero eta hauek kontxa hondartzaren bukaeran egonda…
Bakoitzari berea eta besteena errespetatu mesedez!
Ona, Dani!
ORRUA…
ORRUA…
ORRUA…
tei, tei hondarrubiraino, tei tei tei!