Gure ondarea galtzea eta babestea


/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Taula normala”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;} Paraje gutxi egongo dira Zumaian Karakas baserrien ingurua bezain polit eta ezezagunak, historia eta istorio ezkutuak gorderik dituztenak.Laia etxearen ondoko bidea hartuta, bide bazterretan eta mendi­‑magaletan sorpresa atseginak, ustekabekoak aurki daitezke, ondo begiratuz gero: duela ez hainbeste Zumaia urez hornitzen zuten ur-deposituak,

ur-biltegia.JPG

harrobien aztarnak,

harrobia.jpg

erroten hondarrak,

iruerreketa.jpg

mugarri eder askoak,

zumentzuko-mugarria.jpg

teilendia izandakoaren labeak,

karakasko-teilendia.jpg

eraikin bitxiak…

pontea.JPG

Eta lehen hementxe ikusitakoren bat, besteak best.

Carmelo Urdagarinen liburu bateko pasartea, hauxe (barkatuko didazue, baina ez daukat erreferentzia eskura):

“Hay constancia de que en 1892 estaban en activo una fábrica de aserrar piedra litográfica del barrio de Artadi, también en Zumaya, propiedad de Pedro Dussin Claverie empresario minero domiciliado en Bilbao y de Nicolás Gurruchaga y Esteban Aranguren, empresarios dedicados a la obtención del cemento natural vecinos de Zumaya.

Un año más tarde [1893] se mencionan las ‘canteras de piedra caliza’ situadas junto a los caseríos Caracas, Basacarte [sic] y Arteaga, en el mismo barrio de Artadi, en un terreno formado por calizas margosas, añadiéndose que su propietario Carlos Mazarredo las alquilaba al citado Pedro Dussin Claverie, quien ‘al objeto de aprovechar la piedra que se vaya extrayendo, ha construido de nueva planta una fábrica para serrar piedra’, en una heredad del caserío Caracas [sic], y junto a las mencionadas canteras. La instalación consistía en ‘dos bastidores o sierras grandes, una sierra pequeña para debitar, una pulimentadora horizontal, otra circular, una sierra circular para madera y como motor una máquina de vapor sistema Briston con cinco caballos de fuerza’.

(…) Efectuada una búsqueda por la zona descrita, no se ha encontrado ningún resto material de lo que pudo ser la citada fábrica, ni los originarios de los caseríos cercanos recuerdan mención alguna de su existencia”.

(Testua osorik ikusi nahi baduzue, kanteraren-testua-1.jpg eta kanteraren-testua-2.jpg)

Karakasko erriberaren erdi-erdian badago Fabrikazarra izeneko paraje bat. Ingurukoei galdetuta, inork ez du gogoan hor inguruan fabrikarik, baina horrelaxe ezagutzen dute gaur egun ere. Horrelaxe adierazi zidan, behintzat, Jexux Iruretagoiena Baxakartek, inguru hartan propio egindako ibilaldian.

Paraje horretan, begira nolako horma zegoen, erdi-erdian, alderik alde, 2008ko apirilean:

fabrikazarra.jpg

“zegoen” idatzi dut, eta ez “dagoen”. Izan ere, horma hori desagertu egin da duela gutxi. Konparatu bi argazki hauek:

fabrikazarra_2008ko_apirila.JPGfabrikazarra_2009ko_uztaila.jpg

Ezkerrekoa 2008ko apirilekoa da; eskuinekoa, berriz, 2009ko uztailekoa. Zerbait falta da, ezta?

Ez dut esango horma hori Urdangarinek adierazitako fabrikarena zenik, ez dakit eta seguru. Baina hori kendu duenak edo hori kentzea baimendu duenak esan al dezake ez zela fabrika harena?

Lehendik ere idatzi dut gaiaz baleike.com-en(Gure ondarea), baina ez naiz aspertuko behin eta berriz errepikatzen, oso garrantzitsua iruditzen zait eta: pixkanaka baina etengabe gure iragana eta ondarea galtzen ari gara, eta erremedioren bat jarri ezean, umezurtz geratuko gara, iragana akordaraziko digun ezer gabe. Galera horri aurre egiteko, ezinbestekoa da gure ondare historiko-sentimentala zerrendatzea eta katalogatzea, eta horrekin batera nola babestuko dugun pentsatzea. Lan garrantzitsua da, presazkoa, eta hori Udalaren ardura da.

Hauxe nire eskaera zehatza, oraindik garaiz gaudelakoan: beka bat ateratzea, diru-kopuru jakin batekin, eta norbaitek gure ondare hori guztia zerrendatzea, guztiok ezagutzeko eta kontzientziatzeko nolako eta zenbat altxor txiki dauzkagun.

3 Responses to Gure ondarea galtzea eta babestea

  1. wein(e)k dio:

    Erabat adoz! Ondareakin erakusten dugun sentsibilidade falta bizitzare kalidadearen kontra dijoa. Gero eta herri despersonalizatua eta arrunta izango dugu. Eta ez badakigu zer dagoen eta zer balore daukan ezin dugu babestu era egoki batean.

  2. daniel(e)k dio:

    bai horixe!
    Aspalditik dabil herritar hainbat herri inguruko ondarearen eta ohituren babes eta errespetua eskatuz. besteak beste bi aipatzezkotan, Rafael Del Pilar, Ismael Manterola. Azken honek hainbat kezka helarazi dizkigu herrian sortzen ziren egitasmo desberdini kexu egiteko.
    Ez legoke gaizki zuamaiako ondarearen katalogoa egitea. Beste hainbat egitasmoren antzera, udal ordenantza bilakatu daitekeena.

  3. Iteki(e)k dio:

    Paperetan begira ari nintzela, beste zerbait aurkitu dut, Fabrika Zaharra dela eta.
    Asentxio Elustondok, “Zumaiaren mila urteko bilakaera” lanean, 152. orrialdean, hauxe idatzi zuen:
    Berriz ere herritarren zerrendarekin gara. Azkenengoa ikusi genuenetik (1887koa) zerrenda honetara, hogeita hamairu urte joan dira: /…/
    -Baserriak: hogeita hamalau izendatzen dira: Narrondo, Fabrika Zaharra, Narrondo Txiki, Mamerto, Errota, Narrondo, Paola, Karmengoa, Ametzmendi, Torre-Narrondo, Bitarte, Azkoin Zaharra, Azkoin Berri, Kantera, Otalora, Azkoinmendi, Agerre Goikoa, Agerre Azpikoa, Andika Zaharra, Santa Klara, Pikote, Andika Berri, Iparragirre, Txikierdi, Torre-Narrondo, Aduana Pasalekua, Aranberri Benta; Saskarate; San Martin, Endañeta Berri, Endañeta Zaharra, Endañeta, Sarrondo Goikoa, Sarrondo Behekoa. Denak ez ziren baserri izango baina honela azaltzen dira. Denak ez ziren Zumaiakoak udaletxez, baina bai elizaz.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>