Gidariak eta oinezkoak

2010(e)ko Uztailak 28

Hauxe joan den igandean, Hitzan, “Bostekoa” atalean argitaratutakoa:


st1\:*{behavior:url(#ieooui) }

/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Taula normala”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;}

Gidariak eta oinezkoak

Gaur bukatuko zaigu Frantziako Tourra, eta beste askok bezala, aste honetan ordu batzuk pasatu ditut telebistaren aurrean, Pirinioetako etapetan ikusten txirrindulariek nola egiten duten aldapan gora bihurrika eta jaitsi, berriz, abailan. Ederra gozatua! Baina urtea joan eta urtea etorri, bereziki atentzioa ematen dit nola ez den gertatzen aparteko istripurik mendiko etapa horietan, hainbeste jende errepide bazterretan txirrindularien gain-gainean, eta errepidean, pasillo estuan, autoak eta motorrak bata bestearen atzetik gora. Txirrindularien izerdiari begira etxeko silloia goxatzen, lehengoan gertatu zitzaidana etorri zait gogora.

Goraka hazteari aspaldi utzi genion eta orain alboka baino ez gara hazten, gerri bueltan, eta gerrikoa harri jasotzaileen faja ez bihurtzeko, tarteka saltaka egitera joaten naiz, gehien-gehienetan Getaria aldera, Kostako errepidean. Bereziki gozagarria da inguru hori bista itsasoan galdu eta barne pentsamenduetan murgiltzeko; gorputza nekatu egiten da, bai, baina gehienetan burua zeharo biziberritzen da, egunekoez eta egitekoez hausnartzeko balio duelako kirol saioak. Hala nentorren, saltaka neure pentsamenduetan, duela egun batzuk, goizeko zortziak aldera, eta Getaria goialdean buelta emanda Elkano jatetxearen ondotik behera, Gaztetape hondartzaren albotik, bide bazterretik petrilari pega-pega eginda, sumatu nuen atzealdean ibilgailu handi bat frenatzen, indartsu eta lehor; hura entzunda, are gehiago baztertu nintzen, eta gure eskualdeko enpresa bateko autobusa parean jarri zitzaidanean, kristoren bozina hotsa jo zidan txofer aluak! Salto egin nuen sustoarekin, eta gidariari begiratuta, han ikusi nuen oihuka, eskuak altxata, kexaka, martxa mantsotu egin behar izan zuelako niregatik. Aitortu behar dut: neuk ere goxo eta xamur erantzun nion, baita erdiko hatza zeinen luzea daukadan erakutsi ere, eta Zumaiarako buelta guztian marmarrean eta pentsatzen etorri nintzen, amorrarazita; lehenengo, pentsatu nuen gidari baimena ateratzeko makina bat ordu sartu behar direla autoeskolan, teoria ikasten eta praktikak egiten, baina txofer ona izateko ez dela nahikoa seinale guztiak ezagutzea, edo erreflexu onak izatea, edo abiadura ondo neurtzea, edo bihurguneetara nola sartu behar den ondo kalkulatzen jakitea…, horiek bezain garrantzitsua da besteekiko gizatasunez jokatzen jakitea, eta are gehiago beste horrek ez baldin badauka autobusek, kamioiek eta autoek dauzkaten paratxokerik edo babesik. Gustura geratuko zen gizona, errepideko nagusi, tramankulutzar hura gidatzen jakin bai, baina errespetuaz ezer ere ez dakien gizagaixoa. Gero, pentsatu nuen igual ez dela inoiz ere jaitsiko autobusetik, eserlekuan pegatuta biziko dela, agian ez dela inoiz izango oinezko, eta ez dela inoiz joango bide bazterretik ni bezala, edo ez duela zeharkatuko zebrabiderik.

Ezagutzen dut Zumaian emakume bat inoiz ez dudana ikusi autorik gabe, inoiz ez dudana ikusi oinez bere autotik 15 metro baino urrunago, eta horrelaxe imajinatzen nuen autobuseko txoferra ere… Oraintxe-oraintxe arte. Izan ere, telebista pantailan, txirrindulariak aldapan gora Tourmaleten, iruditu zait nire ditxosozko txoferra ikustea saltaka, ikurrina astintzen eskuan, errepide erdira irtenda txirrindulari baten aldamenean. Begiak igurtzi ditut, ea egia den ziurtatzeko, eta orduantxe atzetik zetorkion autokoak bozina jo dio, ozen eta zaratatsu. Marmarrean eta amorrarazita sumatu dut, autoko gidari alu horrek beldurtu eta ia-ia harrapatu egin duelako.


Muga-lerroan

2010(e)ko Uztailak 25


v\:* {behavior:url(#default#VML);} o\:* {behavior:url(#default#VML);} w\:* {behavior:url(#default#VML);} .shape {behavior:url(#default#VML);} Duela egun batzuk, igandean, Elorriaga aldera joan ginen, goiz-buelta ematera. Bidean, geldialdia egin genuen Andikarako mugarrian, argazki batzuk ateratzeko.1_andikarakoa.jpgAuskalo zenbat jende pasatzen den ondotik eta inor gutxi konturatzen da hor dagoela eta hor amaitzen dela Zumaia, hor hasten dela Deba (edo Itziar).Pikote ondotik Ollaostagañera aldera hartuta, gainaldean dagoen beste mugarriaren ondotik pasatu ginen.2_pikotekoa.jpg

Urrutian, Andikara aldera begiratuta, ezagutzen ez nuen beste mugarri bat ikusi nuen, belardian. Hemen daukazue zirkulu morearen barruan, eta berdez Andikarakoa.

3_tartekoa_markatuta.JPG

Argazkia aterata, neure buruari agindu nion bueltatu beharra neukala, eta uztailaren 23ko arratsaldean itzuli nintzen.

Andikaratik Pikoterako bidea hartuta, txarrantxa-hesiaren ondotik behera jaitsita, berehala aurkitu nuen.

4_tartekoa_bertatik_1.jpg5_tartekoa_bertatik_2.jpg

Hareharrizkoa da, polita oso.

Pentsatu nuen muga-lerroari jarraitzea Deba aldera, eta Pikote aldera hartu nuen.

Bi lagun parapentean zebiltzan, itsas haize ederra aprobetxatuta.

6_pikote.jpg

Pikote ondoko mugarritik Oristoerrekan behera sartu nintzen, gurdi-bidetik barrena, toponimia-mapa eskuan, beste mugarriren baten bila, baina ez nuen aurkitu mugarrien arrastorik. Erreka-zuloa pasa eta goialdera irtenda, Palankamugarri aldera egin nuen. Galarretaerreka aldera egin nuen ertzetik, eta harralde aldera begiratu. Auzolandegikoek prest dauzkate zakuak.

7_harraldea.jpg8_galarretaerreka.jpg

Galarretaerrekatik zaila da harraldera jaistea, labarretik, eta berriz ere atzera egin dut, etorritako bidetik. Muga lerroa izan daitekeen horretan erpin geodesiko bat aurkitu dut, labarraren ertzean.

9_geodesikoa.jpg

Oristoerreka itsasoratzen den horretan bada tramankulu bat aspaldian atentzioa ematen didana eta bertatik bertara ikusteko gogoa neukanez, haraxe joan nintzen.

10_kableak.jpg

Entzuna daukat baserritarrek egina dela, egurra karreatzeko harraldetik gora. Baina ez dakit ez noiz egina den, ez nork, ez zertarako… Norbaitek argibiderik izanez gero, eskertuko nioke.

11_kableak.jpg12_kableak.jpg13_hondakinak.jpg

Hortik, Pikotera igo nintzen, eta hango txakurrek ongi etorria eman zidaten. Neure buruari agindu nion hurrena makila hartu behar nuela eskuan, dedio!

Pikotegañatik Andikaraerreka aldera egin nuen, labarraren ertzetik.

14_harraldea.jpg

Eta oraindik ere buru gainean neuzkan parapentekoak.

15_parapentekoa.jpg

Andikaraerreka pasa eta Algorri bidean, urrutitik argazkia atera nien Algorriko muturrean zeudenei.

16_jendea_algorrin.jpg

Arratsaldeko zortziak ziren. Ordu ederra tabernan kaña eder eta hotz bat (edo bi) hartzeko, horrelako ibilaldiaren ondoren!

Oharra:

Muga-lerroa nondik nora doan ikusteko, Diputazioko gipuzkoa.net-en material ugari dago.


Zumaiatik Debarako harraldean

2010(e)ko Uztailak 14

 1_sarrera_carballo_algorriko-puntatik-zumaia-060508-002.jpg

Pyrenaicaren azken zenbakian (239.a), artikulua argitaratu dugu Xabier anaiak eta biok, “Zumaiatik Debarako harraldean” izena duena. Zumaiatik Debara harraldetik, haitzen gainetik, oinez joateko proposamena da, eta beste zenbait kontu ere azaltzen ditugu: olagarro-arrantza, Algorri eta babes-izendapenak, flyscha eta bestelako izenak, “Algorri, harri gorrizko liburu” bertsoak…

Eskerrik asko Javier Carballori argazkiengatik

86-89-flysch-2.pdf