/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;}

Batzuetan gertaera ustez txiki batek eguna alaitzen digu eta bete egiten gaitu.
Askotan joana naiz Algorritik Deba alderako harraldean aurrera, eta Baratzazarrak aldera (Elorriagako atsedenlekuaren azpialdera) ailegatutakoan, beti begiratzen duen Palankamugarri non ikusiko, hau da, Deba eta Zumaia arteko muga adierazten duen burdinazko palanka. Orain dakidanez, okerreko lekuan bilatzen nuen; izan ere, atzo ikusi nuen lehen aldiz, tente, zutik, esanez bezala “Hemen nago ni!”.
1889ko irailaren 24ko udal-agiri batean, Zumaia eta Debako udaletako ordezkariek bi udalerrietako muga-lerroa ikuskatu behar zutela eta, hauxe dio: “se colocó una barra de hierro que marcara la divisoria de ambos pueblos en la orilla del mar y punto conocido por ‘Galarreta-erreca’”. 1935eko azaroaren 13an, bi udaletako ordezkariak Galarretaerrekan bildurik, mugarriak ikuskatu zituzten, eta lehen mugarritzat hauxe jo zuten: “La reconoció como tal una barra de hierro empotrada en una roca a la orilla del mar Cantábrico, de forma cilíndrica, cuyas dimensiones son: cincuenta milímetros de diámetro y cincuenta centímetros de altura. Se halla situada en el paraje denominado ‘Galarreta-Erreca’”. Hainbeste urteren ondoren, hainbeste marea gora eta marea beheraren ondoren, hainbeste olatu eta ekaitz pasa eta gero, harrigarria -eta pozgarria!- da hor jarraitzen duela ikustea, bere horretan.
Norbaitek ikusi nahi izanez gero, ea balio dioten bi argazki hauek, non dagoen kokatzeko:
Posted by iteki 



