Non bizi da zumaiar gehiago?

Garai batean, Zubitxikia zen Zumaiaren herrigunearen muga: Fielatotik hasten zen herrigunea, eta hor bizi ziren zumaiar gehien-gehienak. Orduan, duela ez hainbeste (30 urte!), ez zegoen ez Basadi, ez Aita Mari poligonoa, ez Alai, ez Puntanoeta…

Elkarteko bazkalondoan, kafearen beroan, eztabaida piztu da, non bizi den zumaiar gehiago, zubiaz herrigune aldera edo Poligono aldera; batek (Ak) dio Poligonoan-eta askoz ere jende gehiago bizi dela; besteak (Xk), berriz, ezetz, hori iruditzen zaigula etxe berri gehiago daudelako, baina aldea ez dela hainbestekoa, zubiaz haraldera ez dela bizi zumaiarren % 60. Batek baietz, hamarretik sei zumaiar Zubitxikitik hegoaldera bizi dela; besteak, berriz, ezetz, igual erdiak baino gehiago bai, baina hainbeste ezetz. Bero-beroan, egin dute biek apustua, bazkaria jokoan.

Zuei zer iruditzen? Nork dauka arrazoi, Ak edo Xk? Zuek zeinen alde egiten duzue?

3 Responses to Non bizi da zumaiar gehiago?

  1. Pintxopo(e)k dio:

    Hasiera batean artikulua irakurtzean, poligonoan askoz gehiago bizi direla pentsatu dut, baina google mapsean begiratu dut eta esango nuke etxebizitza gehiago daudela alde zaharrean, ala ere, batek daki, eta ni ez naiz hori!

  2. gontxalo(e)k dio:

    Axular ibiltokiko etxe berriak, Kantauri plazakoak eta Etxezarreta kalea eta Jadarre Auzoa alde honetan sartu ezkero; zubitik barrualdera, zalantzik gabe.

  3. gontxalo(e)k dio:

    Bestela, nahiko parekatuak daudela uste dut.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>