Asturias

2011(e)ko Abuztuak 29

/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;}  niembro.jpg

Oporrak luzatze eta herritik irtete aldera, joan den astean Asturias aldean ibili ginen, Llanestik mendebalderago (5 kilometrora) dagoen Celorion. Berez, hondartzatik irten ere egin gabe egoteko asmoa geneukan, eguzkipean edo sonbrillapean, baina eguraldiak agintzen du eta euria egin zuenez, alternatibak bilatu behar izan genituen. Hondartzak ikusi eta gozatu genituen, bai, baina goitik begiratuta, kostaldearen ondotik doazen bide zoragarrietatik.

Oso deigarria da zer berde dagoen dena, nahikoa euri eginda, eta bereziki eman digute atentzioa han-hemenka, etxe eta lorategi partikularretan, dauden zuhaitz exotiko edo bereziek.

zuhaitza1.jpgzuhaitza2.jpg

Festak ziren Barro auzoan, baina barraketako ijitoek ez zuten negozio handirik egingo, euriarekin. Arratsaldean, zaldiak zeuden, zinta-jokoan. Eskuan egurrezko ezpatatxoa hartuta, zaldikoak trosta azkarrean abiatzen ziren, eta ezpata uztaian sartuta zinta atera behar. Gogoan dut horrelako zerbait ikusi izana Zumaian ere, baina bizikletekin.

zintak1.jpgzintak2.jpg

Bereziki polita iruditu zitzaigun Niembroko eliza, errioaren gainean, kanposantua ibai aldera daukala, eta hor handixkiren baten (akaso indioanoren baten?) hilobi handia, dorre eta guztikoa.

niembroko-eliza.jpg

Nonahi daude etxe bereziak, indianoenak, eta ikusten da zertan gastatu zuten Ameriketatik ekarritako dirua.

indianoarena1.jpgindianoarena2.jpg

Jendea hondartza-gose zegoen. Eguzki-printza bat nahikoa zen jendea hondarrera joateko.

hondartzan.jpg

Kaseta hauek Celorion daude, hondartzaren ondoan. Han izan garen 4 egunetan ez dugu inor ere ikusi erabiltzen.

kasetak2.jpg

Asturiasko sagardoa ere probatu genuen, eta taberna askotan ateratzeko makina bereziak dauzkate: botila sartu, basoa jarri, botoia sakatu eta txurrut!

sagardoa-ateratzekoa.jpg

Kostaldearen paralelo, bide ona doa oinez paseatzeko, ondo markatuta, eta han ibili gara, egun batean Llanes aldera, bestean mendebaldera. Parajeak zoragarriak dira, nonahi daude hondartzak eta senaiak, hondar zuri eta garbia, ur urdin eta gardena; argazkia handituz gero, haitzetan lanpernak ere ikusten dira!

kostaldea.jpg

Niembron, bereziki polita iruditu zitzaigun Torimbia hondartza.

torimbia.jpg

Hondartza horretako Gurutze Gorriko neska-mutilak, ordea, kokoteraino daude batzuek uzten dizkieten erregaloekin.

gurutze-gorrian1.jpggurutze-gorrian-2.jpg

Villahormeseraino iritsita, bertan bazkaldu eta buelta trenez egin genuen. Goiz osoa joaten eta hamar minutu bueltatzen.

trena.jpg

Etxera itzultzeko, abentura txikia geneukan zain: autoko linpiaparabrisak ez zuen funtzionatzen, eta euria goian-behean. Eskerrak Zumaiara hurbildu ahala eguraldia gero eta hobea zen…


Andaluzia: beroa eta fedea

2011(e)ko Uztailak 17

/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;} Duela bi aste Andaluzia aldean ibili ginen, egun batzuk pasatzen. Zoritxarrez, oraindik ere Puerto de Santa Mariara joan beharra dago lagunak bisitatzera, eta bidaia aprobetxatuta, Espainia hegoalde hartako leku eder batzuk ezagutu ditugu.

Orduko argazkiei begira eta oroitzapenak bueltaka, “beroa” eta “fedea” hitzak etorri zaizkit burura.

BEROA

Arratsaldean kanpotar despistatuak baino ez genbiltzan kalean Sevillan.

1_andaluzia_2011_07_01_04-006.jpg

Lan egin behar zutenek ere ura edan behar, ez urtzeko.

2_andaluzia_2011_07_01_04-008.jpg

Nik ez dakit zer edango duen Rafa Nadalek, baina hona etorriz gero, zerbeza, seguru! Arratsaldeko zortziak ziren…

3_andaluzia_2011_07_01_04-027.jpg

Bederatziak jota, orduan hasi zen jendea kalera irteten. Taberna askotan langargailuak dauzkate terrazetan.

4_andaluzia_2011_07_01_04-033.jpg

Puerto de Santa Mariatik Cadiza joateko, itsasontzia da aukera onena. Bertako emakumeek ederki bilatu zuten itzala, eta haizemailea beti eskuan.

5_andaluzia_2011_07_01_04-038.jpg6_andaluzia_2011_07_01_04-037.jpg

FEDEA

Harrigarria da, benetan, nola bizi duten kristautasuna hango batzuek, nolako fedea daukaten kristo, ama birjina eta horrelakoengan eta zer antzerki egiten duten prozesio, promesa, penitentzia eta abarrekin.

Cadizen, kalean zegoen plaka bat, kofradia baten egoitzaren kanpoaldean.

7_andaluzia_2011_07_01_04-058.jpg

Puerto de Santa Marian prozesioa egin behar zuten hurrengo egunean, eta etxe askotako balkoietan honelakoak zeuden.

8_andaluzia_2011_07_01_04-063.jpg

Almonten gosalduta, El Rociora ere iritsi ginen. Oesteko pelikuletako herria dirudi, hondarraren gainean eraikia, zaldiak eta gurdiak…

09_andaluzia_2011_07_01_04-065.jpg

Eguerdiko 12:00ak ziren, eta ermitaren inguruan, jende asko. Halako batean, mutil batek sandaliak kendu, belaunikatu eta begiak estali egin zituen zapi beltz batekin. Lagunak lagunduta, belauniko ibiltzen sartu zen elizan, poliki-poliki, eta aurre-aurrera joandakoan, errezatzen jardun zuen eta orduan kendu zuen begi gaineko zapia.

9_andaluzia_2011_07_01_04-070.jpg

10_andaluzia_2011_07_01_04-074.jpg

Ermitaren kanpoaldean, ijito-andre batzuek, erromero-sorta eskuan, eskaini eta eskatu egiten zuten.

11_andaluzia_2011_07_01_04-076.jpg

12_andaluzia_2011_07_01_04-077.jpg

Haiek ikusita, Kantalaberrirekin eta Pello Nikolekin akordatu nintzen, haiei gertatutako pasadizo batekin. Joan dira biak Sevillara, eta han omen zebiltzan honelako andreak bueltaka, pelma samar, “¡Ven, que te leo la mano!”, “¡Deje que le adivine el futuro!”. Kantak eta Pellok ezin gainetik kendu andreetako bat, eta hainbestekoa izango zen alamena, azkenean esan dio Kantak Pellori: “Ateraiok! Ateraiok!”, eta Pellok, ra!, eskua atera andreari, etorkizuna iragartzeko. Andrea begiak zabal-zabalik, ezin sinetsirik, hitzik goxoena “¡Desgraciado! ¡Ojalá tenga un montón de hijos y que todos sean subnormales!”. Pellori pinzas ere esaten diote, eta esku batean hiru behatz eta esku-zatia falta ditu, behatz lodia eta txikia baino ez dauzka, txikitan aroztegiko zerran galdu zituelako.


Lisboakoak (3)

2010(e)ko Abuztuak 16


 lebitator2.jpg

Aspertuko zarete, ni baino askoz ere lehenago, ikusiko duzue. Atera, atera argazkiak, eta hitz egin zuen artean nola litekeen, nola den posible, nola egiten dudan, non dagoen trukua… Baina, azkenean, etorri zareten bezala joango zarete, kalean gora edo kalean behera, tarteka burua atzera itzuliz, ea bizkarra eman duzuen bitartean mugitu naizen begira. Lasai, ez dizuet eta aukerarik emango. Zoazte denok, bai, eta geratuko naiz bakarrik, azkenean eta kostata, eta orduan jaitsiko naiz hemendik.

Inguratu egiten nauzue, bueltan-bueltan, eta harrituta geratzen zarete nola nagoen ikusita: bi hankak airean, eta bastoi soil batek, ezkerreko eskuarekin helduta, eusten dio nire gorputzaren pisu guztiari. Zerbait esaten diozue elkarri, belarrira, eta batez ere argazkiak ateratzen dituzue, behin eta berriz, zuen herrialdeetara itzultzen zaretenean erakusteko lagunei zer ikusi duzuen Lisboan. Nire aurrealdean, lurrean, jartzen dudan paper handian garbi jartzen du: geldirik egotearen errekorrak badauzkat eta baneuzkan, e-rre-ko-rrak, eta Guinessa ere izan nuen 1988tik 1997ra, 15h 02′ 55” ezertarako mugitu ere egin gabe. Ai, orduan bai, errazagoa zen honela bizimodua ateratzea orain baino, konpetentzia ugaritu egin zait eta, eta gaur egun edozein jartzen da kalearen erdian, mozorrotuta, geldirik, diru eskean; horregatik, beste zerbait asmatu behar izan nuen, eta hementxe naukazue. Nola egiten dudan? Egon zain, egon zain, noizbait jaitsiko naiz eta. Baina aspertuko zarete, ni baino askoz ere lehenago, ikusiko duzue.

lebitator1.jpg


Lisboakoak (2)

2010(e)ko Abuztuak 9

 abeslaria1.jpg   Afaldu ondoren, dudan egon gara Alfama auzoko taberna tipiko horietako batera joan edo ez, fadoak entzutera. Arratsaldean Largo das Portas do Solen egon gara, begiratoki aparta horretatik Tejo ibairako ikuspegi zoragarriaz gozatzen, itsasontzien joan-etorriari begira, eta handik Alfamara jaitsi garenean, kale estuetatik barrena, etengabe gonbidatu gaituzte, baita bisita-txartelak eman ere, prezio berezia egingo digutela afariaren eta fadoen truke. Baina hainbesteko pelmada eman digute, nahiago izan dugu Terreiro do Paço inguruko taberna xume batean afaldu, merke eta ondo, eta orain, eguneko azken argiekin ilunabarrean, erabaki dugu fadoak biharko uztea eta oinezkoentzako Rua Augusta kalean gora egitea, Baixa auzoan.Goizean baino askoz ere jende gutxiago dabil, eta taberna bateko zerbitzari batzuk presaka jasotzen ari dira kalearen erdi-erdian dauden mahai eta eserlekuak, noiz eta terrazan eserita egoteko girorik onena dagoenean, gaugiroan. Hiru gazte daude zutik arropa-denda bateko eskaparate argitsu baten aurrean eta urrutitik sumatu dugu gaitaren soinu gozoa; neska bat gaita jotzen ari da, beste bat panderoa eta mutila danborra. Gerturatuta, gustura entzun dugu pare bat abesti.

Aurrerago, gizon bat ikusi dugu zutik mahai antzeko baten gainean, kalean, eskuan plastiko hutsezko inbutu handi urdin batekin, megafonoa balitz bezala. Zaila da zer dioen bereiztea, oraindik urruti baikaude, baina gerturatzean hasieran pentsatu dut islamiarra dela eta errezoka ari dela, ilunabarrean otoitzean ari dela, buru gainean durbante antzekoa baitarama, eta bizar sarri-sarria. Baina ez; Joao da, edo Paulo, edo Antonio Manuel… Eskorga baten gainean dago zutik, eta horren gainean dauzka bere ondasun guztiak: lotarako koltxoia, mantak, arropak… Alboan, Linda, eskorgari lotuta eta eserita nagusiaren ondoan, gaueroko ikuskizunaren lekuko, lurrean dagoen aurrealdeko kapelara norbaitek txanponen bat noiz botako. Gerturatuta, segituan ezagutu ditugu plastiko urdinetik airean barreiatzen ari diren hitzen eta noten nolakotasuna: bakardadea, tristura, barne-mina, malenkonia, fatalismoa…

-Hara! Fadoa! -esan du Arantzak.

abeslaria2.jpg


Lisboakoak (1)

2010(e)ko Abuztuak 3


/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;}


/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;}

campo-grandeko-metro-geltokia.jpg

Itsua igo da metrora, Alvaladeko geltokian. Bastoi zuria baino lehenago ikusi diot aurpegiera, eta segituan atentzioa eman dit ez daukalako batere begirik, betazalek ez dutelako ezer estaltzen, ez bada hutsunea. Hemen, gurean, bizi balitz, seguru asko betaurreko beltzak jantziko lituzke, Kaxianok bezala, baina Lisboan ezinbestekoa zaio gabezia erakustea errukia sorrarazteko, eta niri, egia esan, zeharo erasan dit.

Lepotik zintzilik egurrezko kutxa beltz bat darama papar aldean, eskuineko eskuarekin astindu eta eskaintzen duena, eta txanpona sartzeko zuloa erakusten digu bidaiarioi, distantzia auskalo zeren bidez neurtuta, ez gertuegi, ez urrutiegi, tarte egokian; ez dakit nola, baina ederki sumatzen du non geratzen zaion jendea.

Bagoian aurrera dator, pasillotik, ezkerreko eskuaz bastoia aurrealdean arrastaka lurrean, bide-erakusle, eta hortzetan zerbait errepikatzen du behin eta berriz, beti hitz berberak, portugesez; agian izango da “Limosna bat eman itsu honi, arren”, edo “Errukitu nirekin eta eman zerbait, ostia!”, edo “Ikusiko duzue ni bezala geratzen bazarete…”. Neure pentsamenduetan nenbilela, ohartzerako alde egin dit bagoian aurrera, eta atera gabe poltsikoan geratu da eman-ez eman nenbilkien txanpona. Hurrengo geltokia “Areeiro” iragarri du emakume-ahotsak megafoniatik.

Konturatzerako, gure bizkarraldetik beste itsu bat etorri zaigu, joandakoaren bide beretik, kontrako norabidean, hau ere bastoi zuriarekin bidea eginez aurretik. Honek ere zerbait errepikatzen du, behin eta berriz, letania, eskaera, eta berdin astintzen du egurrezko kutxa. Baina ez dit hainbesteko zirrara eragin, igual hau itsua izan bai, baina begiak badituelako. Edo akaso ohitzen ariko naiz, Lisboara egokitzen eta honelakoak normaltzat hartzen.

Pentsatu dut gure bagoiaren lekuren batean elkarrekin gurutzatuko zirela bi itsuak, elkarren kontrako norabidean baitzihoazen, eta igual elkarri dirua ere eskatuko ziotela, elkarri zerbait esango ziotela, igual elkar ezagutuko dutela… Eta hortik aurrera, imajinazioa urrutirago joan zait. Imajinatu ditut biak metro handi honen barrunbeetan mugitzen egunero, bizimodua ateratzen, iluntasun eternalean berdin zaiela metroko linea berdea, urdina, horia edo gorria, geltoki batetik besterako joan-etorrian, bagoi batetik bestera mugitzen, egurrezko kutxak astintzen, ezer ere ikusi gabe, satorrak lurpean bezala.