Debatik Zumaiara harraldetik

2010(e)ko Otsailak 1

Eguraldia ez zen aproposena edo atseginena, baina 09:28ko trena Zumaian hartu eta Debara etorri gara Aitor, Mari eta hirurok. Emozioa ere izan du bidaiak, gutariko batek ez duelako atera bileterik.debatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-006.jpgGeologian ez gara adituak, baina iruditzen zait ibilaldi honen bidez makina bat bat gauza ikas daitekeela. Haitzen formak ikusgarriak dira!

debatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-012.jpgdebatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-021.jpg

Errekak ur handituta datoz, eta Andikaraerrekaren ura urrutira ikusten da. Arronamendikoa ere hazi-hazi ginda dator.

debatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-025.jpg

Begira zer dagoen haitz-geruzaren azpian. Ez al dute ematen garbantzoak?

debatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-027.jpg

Haitz-plakaren gainetik, ematen du bidea zihoala zharka Marlaska txabola aldera, Arronamendira.debatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-031.jpg

Euria ere gogoz hasi zaigu.

debatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-035.jpg

Harrien artean, bene-benetako “harri bitxiak” aurki daitezke.

debatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-038.jpg

Marik azaldu zigunez, animalia batek zulatzen du haitza, pixkanaka, eta animalia aurkitu ere egin dugu.

debatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-041.jpgdebatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-043.jpg

Pixkanaka, ari gara hurbiltzen Aitzuri aldera.

debatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-051.jpg

Aitzuri parera iritsita, eskuinaldetik erraz aurkitu dugu jaiskunea, eta lehengo trenbidera irten gara.

debatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-060.jpg

Tunela pasa, eta Mendata aldera jaitsi gara.

debatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-062.jpg

Mendatako errekaren azpian.

debatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-069.jpg

Hara zer aurkitu dugun putzuzulo batean!

debatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-077.jpg

Fosilak Sakonetara iristean. Askotan pasa gara ondotik, baina konturatu ere ez. A zer zortea gurea, gidari pofesionalarekin joatea!

debatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-084.jpg

Zer gara txikiak eta ezdeusak naturarekin alderatuta.

debatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-092.jpg

Ikusgarri zetozen errekak. Hemen Pagoetakoa.

debatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-105.jpg

Eta hemen Aitzbeltzekoa.

debatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-106.jpg

Harribiribilen gainean, itsasoak ekarritakoa. Iaz Mari-eta ibili ziren inguru hau garbitzen, eta nahiko txukun dago oraindik, plastiko gehiegirik gabe.

debatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-113.jpgdebatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-117.jpgdebatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-121.jpg

Ari gara hurbiltzen Andikaerrekara. Irudipena daukat ikuskizun honengatik bakarrik ere merezi zuela gaurko ibilaldiak.

debatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-123.jpg

Ederra benetan.

debatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-124.jpg

Aitor jolasean.

debatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-127.jpgdebatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-129.jpgdebatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-130.jpgdebatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-131.jpg

Azken begiratua atzealdera.

debatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-134.jpg

Guk ere itsasoari eta harraldeari begira amets egin dugu, eta batez ere amets bat bete. Eskerrik asko, Aitor eta Mari, hain goiz atseginarengatik!

debatik_zumaiara_harraldetik_2010_01_31-137.jpg


Gaur zortzi bi

2010(e)ko Urtarrilak 25

harraldea.jpg

Hitzan ezin izan nuen argazkirik jarri, baina makina bat atera nuen. Kontakizunean jarri nuen gozatu ederra hartu zutela begiek, eta hemen jarriko dizkizuet argazkiak, zuek ere goza dezazuen.

Algorritik, pasoak pasa behar dira lehenengo Andikaraerrekara iristeko. Argazki hau dago aterata lehenengotik.

lehen-pasotik.jpg

Bigarren pasoaren parean, mendia etengabe ari da behera, egunetik egunera aldatzen da. Lehen bazegoen zulo batetik pasatzea batetik bestera, baina gaur egun ez. Konparatu bi argazkiak: ezkerraldekoa, orain dela astebetekoa; eskuinaldekoa, 2007ko ekainekoa.

bigarren-pasoa-2010-01-17.jpgbigarren-pasoa-2007-06-07.JPG

Hirugarren pasoa, Andikaraerreka aurretik.

hirugarren-pasoa.jpg

Zoragarria, Andikaraerreka!

andikaraerreka.jpg

Behetik begiratuta, a zer indarra daukaten itsaslabarrek!

bizkarra.jpg

Iaz harraldea garbitzen aritu ziren gazte batzuk, eta tona batzuk zabor atera zituzten. Aurten ere badaukate lana!

pikoteazpin-zaborra.jpg

Oristoerreka ere ur askorekin zetorren.

oristoerreka.jpg

Jendea zetorren Algorri aldera. Harribiribiletan, txakur bat. Kuriosoak dira harri hauek, zuri-zuriak!

txakurra-harribiribiltan.jpgharribiribilak.jpg

Palankamugarri parean, burdinazko palankaren faltan, ohol bat zutik, Zumaia eta Deba arteko mugarria. 2007an ere bazegoen zutikako beste zerbait, leku berean. Baten batek hartzen du lana.

palankamugarri.jpgpalankamugarrin-egurra-zutik-2010-01-17.jpgpalankamugarrin-egurra-zutik-2007-06-07.JPG

Zaborra etengabe pilatzen da.

palankamugarrin-zaborra.jpg

Baratzazaraurrea eta Aizbeltz. Eskuinean, Arantzako portua

harraldea-palankamugarritik-mendebaldera.jpg

Atzera begiratuta, orain arte egindako bidea, eta bukaeran Algorri eta Talaimendi.

harraldea-palankamugarritik-ekialdera.jpg

Baratzazaraurrea. Koadrilla bat hamaiketakoa egiten ari zen.

baratzazaraurrea.jpg

Oso jende gutxi zebilen haitzean. Hau lapetan ari zen.

lapetan.jpg

Aizbeltz. Ez dago dudarik izena nondik datorkion.

aizbeltz.jpgaizbeltz-lerro-zuriaekin.jpg

Aizbeltzeko erreka.

aizbeltzeko-erreka.jpg

Pagoetako erreka.

pagoetako-erreka.jpg

Haitzean forma oso kuriosoak aurki daitezke.

forma-kuriosoak.jpg

Arantzazpia-Liñapotzueta parean, oso haitz bereziak daude harraldean. Ez al du ematen ilargiko edo desertuko paisaia?

linapotzueta.jpg

Zer den zuzentasuna!

zuzentasuna.jpg

Beste hau ere haitzean zebilen, txakur batekin.

haitzean.jpg

Arantzako jaiskunearen gainaldean jendea. Azpialdetik argazkia atera nuen eta ederki ikusten dira soka eta mailak. Goitik ateratako argazki bat ere baneukan, lehendik (eskuinaldekoa).

arantzako-portuan-jaiskunean-eta-jendea.jpgarntzako-jaiskunea-behetik.jpgarantzako-jaiskunea-goitik.JPG

Sakonetako erreka, mailaz maila.

sakonetako-erreka.jpg

Mendia Azaldegietako bizkarra da, eta oinetan Sakonetako hondartza.

azaldegietako-bizkarra.jpg

Aizkaizto, Sakonetako muturrean.

aizkaizto.jpg

Urrutira begiratuta, Mendatako jaiskunetik zerbait zuria ikusi dut jaisten, eta gero atzetik jendea. Txakurra ederki jaitsi da sokarik ukitu gabe, eta atzetik surflariak.

surflariak-mendatako-jaiskunean-1.jpgsurflariak-mendatako-jaiskunean-2.jpg

Mendatako errekak salto ederra egiten du bukaeran.

mendatako-erreka-harraldera.jpgmendatako-errekaren-saltoa.jpg

Honaino! Busti eta aurrera; edo media buelta! Gero jakin nuen,Josu Sakonetari galdetuta, marea bizietan baino ezin dela pasa asko busti gabe.

honaino-iritsi-nintzen.jpg

Mendatako jaiskunetik igo nintzen, eta saltoaren beste ikuspegi der bat ikusten da handik.

mendatako-errekaren-saltoa-goitik.jpg

Berdez, noraino iritsi nintzen.

aitzuri-eta-noraino-berdez.JPG

Aitzuri azpitik, tuneletik, lehengo trenbidea doa. Debekatuta dago pasatzea, baina zer atsegina den debekuak urratzea!

tunela-aitzuri-azpitik.jpg

Ordeka-ordekan, ederki doa bidea.

trenbidea-izandakoa-ordekan.jpg

Beste tunel bat pasa behar da, araztegira iristeko.

arronamendira-iristeko-tunela.jpg

Debako araztegia, lehen Arronamendi baserria zegoen lekuan. Aldapa gora egin eta errepidera.

debako-araztegia.jpg

Berriz ere atzera begira, Amabirjinabistatik, errepidetik. Harrobien eta gabarlekuan arrastoak hurrengorako geratu ziren.

harraldea-amabirjinabistatik.jpg

Debara iristen, eta Sorginetxe. Debalde da amets egitea…

debara-iristen.jpgsorginetxea-labar-gainean.jpg


Artadian

2009(e)ko Irailak 16

 

/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;}

Larunbat arratsaldea. Eguraldi ederra, udakoa. Artadi ingurura joatea erabaki dut, baina ez errepidetik; hortik joanda badakit zer aurkituko dudan; nahiago dut bide berrietan ibili, sasi artean bada ere. Flores baserriaren parera iritsitakoan, eskuinaldera egin dut errepidetik, artadia dagoen horretara.

Berehala, zuhaitz artean, hau aurkitu dut:

p1020823.JPG

Begira nolakoak dauzkan alboak:

p1020820.JPGp1020821.JPG

Inork ideiarik bai zer den edo zertarako erabil zitekeen?

Horren ondotik bidexka ikusi dut, ibai aldetik doana, Txetxuren ontziralekuaren gainetik. Arte-basoa hemen nahikoa trinkoa da, eta ez nuen espero horrelakorik, hain bide zaindurik! Urola ibaiaren eta Basadizarren ikuspegia desberdina da, ikusgarria.

p1020842.JPG

p1020843.JPG

p1020845.JPG

Bideari jarraituz, atzera errepidera irten naiz, eta pentsatu dut Karakas-Basakarteko harrobia zeneko aldapa horretatik jaistea. Egun eguzkitsua da, baina zuhaitzen hostoek apenas uzten dioten argiari pasatzen. Zulo galantak ere badaude tartean, eta kontuz ibili beharra dago.

p1020853.JPG

Harrobi izandakoaren aztarnak nabarmenak dira, nondik ateratzen zuten harria.

p1020859.JPG

p1020870.JPG

p1020877.JPG

Karakasko erriberara irten eta Fabrikazarra parajean egin dut geldialdia. Pena, paretarena!

p1020880.JPG

Eta handik Santiagora, errepidera, jende artera, normalidadera. Azken argazkia Zuloaganeko harresiari atera diot. Ez al da polita?

p1020885.JPG