Egilearen fitxategia

‘Global training’ bekei buruzko informazio saioa antolatu du Udal Elkarteak

2014-07-18
Nork

Global Training nazioarteko mugikortasun programa bat da. Helburua da 30 urte baino gutxiago dituzten gazteei eta unibertsitate eta goi-mailako lanbide heziketako ikasketak dituztenei aukera ematea atzerriko enpresa eta erakundeetan ordaindutako 8 hilabeteko praktikak egiteko. Bekei buruzko informazio saioa antolatu du Udal Elkarteak, uztailaren 22an, 12:00etan, Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).  

Gehiago irakurri »

Bidalita Lan merkatua | Ez dago iruzkinik »

Imanol Lopez irabazle Markinako torneoan

2014-07-18
Nork

Markinako torneoko finalean 35-28 irabazi zuten Imanol Lopezek eta Alex Hormaetxeak, Iñaki Osa Goikoetxea eta Jonathan Hernandezen aurka. Jai-Alaik eta Euskal Federazioak antolatutako zirkuituko lehen torneoa izan da Markinakoa. Hurrengoa asteburuan jokatuko dute Mutrikun eta bestea Donostian izango da.

Gehiago irakurri »

Bidalita Zesta punta | 2 Iruzkinak »

Akatsa onartu du Aldundiak

2014-07-18
Nork

@baleike Akatsa egin dugu. Jakin bezain pronto, ordezkatzeko agindu dugu. Dagoeneko kenduta behar du eta ordezkoa bidean. Barka, zumaiarrok. — zigor etxeburua (@ZEtxeburua) July 17, 2014 Narrondo auzoko bidegorriarekin batera jarritako seinaleetako bat gaztelera hutsean zegoela salatu genuen atzo, eta Aldundiaren erantzuna berehala etorri da. Euskarako zuzendari Zigor Etxeburuak akatsa onartu eta konponbidea martxan dagoela jakinarazi du, twitter [...]

Gehiago irakurri »

Bidalita Euskara | 2 Iruzkinak »

IRUDIA: Río Narrondo

2014-07-17
Nork
rio narrondo

Atzo argitaratu genuen Narrondo eta Zumaia lotzen dituen bidegorria inauguratu berri dela, eta horrek onurak ekarriko dizkiola auzoari. Euskara, ordea, berriro galtzaile. Geu ez ginen ohartu gaztelera hutsean  Río Narrondo dioen seinale hau jarri berri dutela, eta sare sozialetatik etorri zaigu salaketa.

Gehiago irakurri »

Bidalita Euskara | 4 Iruzkinak »

Vicente Royori egokitu zaio Narrondoko jaietako otarra

2014-07-17
Nork

Giro ederrean ospatu ziren joan den asteburuan San Kristobal jaiak Narrondon. Mexikarrez ere jantzi zituzten Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña ostiral gaueko bertso afarian. Otarraren zozketari dagokionez, Vicente Royori egokitu zaio, 306 zenbakiarekin. Hemen ikus ditzakezue jaietako zenbait argazki.

Gehiago irakurri »

Bidalita Jaiak, Nabarmenak | Iruzkin bat »

Ostiralean jokatuko dira futbol zazpiko finalak

2014-07-17
Nork

Bihar, ostirala, 20:00etatik aurrera, jokatuko dira aurtengo futbol zazpiko txapelketako finalak Aita Mari futbol zelaian, Ligakoa zein Kopakoa ordu berean hasita. Ligako finalera Txanela eta Itxaspe iritsi dira; Kopakoa Nitrok eta Uztarrik jokatuko dute. Aipatzekoa da guztira ia 600 jokalarik hartu dutela parte, 48 taldetan banatuta.  

Gehiago irakurri »

Bidalita Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

TSko langileak: “Gure borroka ez da tunel honen iluntasunean galduko”

2014-07-17
Nork
TSko langileak: “Gure borroka ez da tunel honen iluntasunean galduko”

Zestoako TS Fundiciones enpresako langileek agerraldia egin dute goizean, eta lantegia itxita baldin badago ere, borrokan jarraitzeko prest daudela berretsi dute. Jakinarazi dutenez, lantokia “aurrera ateratzeko” proposamen desberdinak aurkeztuko dira aurrerantzean epailearen aurrean, eta horren aurrean esan dute euren etorkizuna eta lanpostuak bermatuko dituztekeen proposamenak babesteko prest daudela, “beti ere langileak errespetatzen badira”. [Urola Kostako Hitza]

Gehiago irakurri »

Bidalita Ekonomia, Lan gatazka | 2 Iruzkinak »

Larunbatean egingo da Mugarrien ibilbidea

2014-07-17
Nork

Zumaiako mugarriak lotzen dituen egun osoko mendi buelta egingo da larunbatean, goizeko 7:30ean hasita –Ardantzabidetik abiatuko da, parrokia paretik–. Zumaiako mugetatik atera gabe abentura eder bat bizitzeko aukera bikaina da, Zumaiako hamaika leku ezkutu ezagutzeko aukera ematen du eta.

Gehiago irakurri »

Bidalita Kultura, Mendizaletasuna | Iruzkin bat »

Amaitu dituzte kostako errepideko konponketak Zumaia eta Getaria artean

2014-07-17
Nork

Zumaia eta Getaria arteko Kamineroetxetik metro gutxira, errepide erdia irentsi zuten neguko denboraleek, eta orduz geroztik errei bakarretik ibili dira autoak, konponketak egin bitartean. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, amaitu dituzte lanak eta gaur 11:00etan egingo dute inaugurazio ekitaldia, bertan izango direlarik mugikortasun diputatu Larraitz Ugarte eta Zumaia eta Getariako alkateak. Xehetasun gehiago jakiteko: gipuzkoa.net

Gehiago irakurri »

Bidalita Azpiegiturak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Orio eta San Juan Gipuzkoako txapeldun

2014-07-17
Nork

Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatu zen atzo arratsaldean Zumaian. Emakumezkoen estropadan San Juan izan zen irabazle, Hibaika eta Zumaiaren aurretik. Gizonezkoetan, Oriok irabazi zuen, Hondarribia, San Juan eta San Pedroren aurretik. Zumaiak estropada ona egin zuen, txanda irabazi eta San Pedrorengandik segundo eta erdira geldituz.

Gehiago irakurri »

Bidalita arrauna | Iruzkin bat »

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak
  • Imanol Lopez irabazle Markinako torneoan
    Zorionak!! […]
    Maider Saizabal
  • Etxebizitzetan lapurreta egiteko metodo berria
    bizkaian bizi naiz jada 4 urte ta emen udaletxeak bidaltzen dute abizua ta nola aurre egin. zuek jarritakoa egia da baina beste bat dago nahiko arriskutsua. Etxez etxe joaten dira emakume batzuk usaingoxoa saltzen, usaingoxo bat airean bota eta lokartu egiten dute horrela etxea erraz lapurtu ahal izaterako. Emakume bakarrak edo agurei gehien bat. […]
    Izaskun Zorita
  • Narrondo ibaia garbituko du OlarruSubek, Zubitxikitik gora
    Zorionak, baina hurrengoan URA-Agentziari eskatu urtean behin bakarrik ez izateko, izan ere, gure ibaien garbiketa herritarron esku ez baitago soilik. Ekimen polita, aupa zuek! […]
    Debanatura Ingurumen Heziketa

Sare Sozialak

Azken zenbakia

234 (2014ko uztaila-abuztua)