Bazkide behar zaitugu!

Krisia gure gizartea astintzen ari den garai honetan, diru-iturri propioak handitzea ezinbestekoa zaigu guri ere.

Aldizkariak merezi duelako

Azken urteotan ahalegin handia egin dugu kalitateko edukiak mimoz landu eta aurkezteko. Hilero 32 orrialde erabat koloretan, etxean bertan.

Proiektua zabaldu egin dugulako

Gure komunikazio proiektuak jauzi handia egin du www.baleike.com webgunearekin: bideoak, argazki-bildumak, albisteak, jendearen iruzkinak… Herriko taldeentzat eta zumaiarrentzat oro har blogak ere eskaintzen ditugu. 2012tik aurrera berrituta, mugikorrerako bertsio eta guzti, eta sare sozialekin hobeto lotuta dago.

Bazkideak oinarri ditugulako

Gaur egun 300 bazkidetik gora bazkide ditu Baleike Kultur Elkarteak, urtean 40 euroko kuota ordaintzen dutenak. Aldizkaria hilero etxean jasotzeaz gain, hainbat zozketatan parte hartzeko aukera izaten dute: liburuak, diskoak, emanaldietarako sarrerak…

Izan zaitez Zumaiako komunikazio proiektu sendo baten parte, eta euskara eta kultura bultzatzen lagundu.

EGIN ZAITEZ BAZKIDE!

Izena (beharrezkoa)

Helbide elektronikoa

Telefonoa (beharrezkoa)

Helbidea:

Herria:

Kontu-korronte zenbakia (20 digitu):

Mezuren bat gehitu nahi baduzu:

CAPTCHA kodea sartu:
captcha

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak
  • Laugarren mangara pasatzeko lehian izango da gaur Alex Uranga
    Alexen txanda bertan behera geratu da. Hirugarren mangako zazpi txanda jokatu dira eta Alexena egin behar zenean hurrengo egunera pasatzea erabaki dute. Bihar lehen orduan jokatu du txanda, eta han lortzen duen emaitzak erabakiko du laugarren mangara pasatzen den ala ez. Hiru dira txanda honetan arituko direnak eta lehen biak pasako dira hurrengo mangara. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Gaurko mangan sentsazioak ez omen dira oso onak izan. Hala zintzilikatu du bere Facebookean. Bihar goizean (Txileko goizeko 7:00etan) jakingo du zein izango dituen aurkariak hurrengo mangan. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Alex bigarren izan da bere txandan, 13,25 punturekin. Lehena Yoan Florantin (Reunion irla), 15,86 punturekin; hirugarren Matias Dias (Txile), 11,75 punturekin, eta laugarren Alberto Colucci (Venezuela), 8,78 punturekin. […]
    Baleike

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)