Abenduak 1. Badatoz udako oporraldiak

azaroa 29th, 2009

Abenduaren lehenengoan eta ez 21.enean, Australiako uda ofiziala hasten da. Bai, gure aurtengo bigarren uda. Eta batenbatek “hau da hau parea” esango du, baina uda hau benetako oporraldiekin hasiko dugu Zelanda Berri aldean. Eta bai, benetako oporraldiak izango dira: ez ingeles ikastarorik, ez lanik, ez logela egonkorrik…

Bihartik hasi eta hilaren 18. egunerarte, mugimendua eta askatasuna bermatuko dizkigun campervan bat izango da gure ibilgailua eta gure logela. Hegoaldeko irlako Christchurch (’kristoren eliza?’) hirian hasiko dugu gure bidaia, uharte berean egun batzuk igaroko ditugu oraindik norabiderik ez duen bide bat eginaz, ferry batean iparraldeko irlara pasatuko gara eta bertan dagoen Auckland hiriburuan amaituko da gure munduaren beste bazterreko lehen sarraldia… (oraingoan bai; zuengandik gugana 12 ordutako desberdintasuna egongo da. Ezin da gehiago).

Bertan egon izan diren askorekin hitz egin dugu leku hari buruz, eta bat berak ere ez digu esan “erdipurdikoa” edo “ps“, “bah! Sin más” edo antzeko zerbait denik. Guztiek basatia dela esan digute, lasaia, gozatu egingo dugula, denbora gehiago xahutzea (zentzu hoberenean) gustatuko litzaigukela… Ea ba!

Irudiak, bideoak, kontakizunak… Zuei ahal bezala helarazten saiatuko gara, nahiz eta badakizuen azaleko oilo-ipurdi egoerak eta usainak bezalako sentsazioak hitz-joko hutsez transmititzea zein zaila den…

Hemen informazio praktiko apur bat doakizue; hara joateko kontuan hartu beharreko kontu batzuk:

· Hegaldia. Euskal Herri aldetik bazoazte ez dizue ezer askorako balio izango, baina Australia aldetik doazenentzat, jetstar konpainia interesgarria izan daiteke zerbait merkea nahi izanez gero. Inguru hauetan zerbitzu zabal bat eskeintzen dute.

· Bisa. Europar Batasunaz haratago mugituz gero beharrezkoa izaten da hau; nahiz eta herrialdetik herrialdera baldintzak aldatu egiten diren. Zelanda Berriko kasuan, Espainiar Pasaportea eramatera derrigortuak gaudenok zein beste 53 herrialdetako bidaiariok ez dugu bisarik behar 3 hilabete baino gutxiagorako joanez gero. Hori bai, betebeharreko baldintza batzuk daude: sarrera eta irteerako hegaldien erreserbak erakutsi behar dira, pasaportea baliogarria izan behar du handik irten bitartean, eta ’solbentzia ekonomiko’ bat erakutsi beharra dago (lana ilegalki egin beharrik izango ez duzula erakusteko-edo).

· Gidabaimena. Ibilgailuak gidatzea bururatuz gero. Batere gabe bidaiatu izan dutenik ere ezagutu dugu, baina berez, zure herrialdeko gidabaimena eta ingelerara eginiko itzulpen ofizial bat eraman behar dituzu zurekin. Norberak bere herrialdean egin dezake (’trafico’ ofizinatan uste dut). Nik ahaztu egin nuen ‘nazioarteko gidabaimena’ lortzeko itzulpena eskatzea, eta hemen 70$ inguru orrdaindu behar izan nituen.

·’Relocations’. Ibilgailu enpresa batzuek hiri jakin batean dituzten furgoneta eta auto batzuk beste batzuetara mugitu behar izaten dituzte berriz ere zerbitzu jakin bat eskeini ahal izateko. Beraz, bidaiariei interesatuz gero, dolar sinboliko baten truke egun jakin batzuk ematen dizkiete tarte jakin bat betetzeko. Guk adibidez, Christchurchetik Aucklandera eramango dugu ‘campervan’ bat. 5NZD (2,5€) eta erragaia ordaindu eta bost egunetan zehar gozatuko dugu ibilgailu hau. Gainera, irlatik irlara igarotzeko ferryko autoa eta gidariaren tiketak eurek ordainduko dizkigute. Adibide bat jartzearren…

Eta orain ez zait besterik bururatzen… Gomendioen artean interesgarriak izan daitezken link batzuk jarriko ditut. Eta aurrerantzean izango duzue gure berri…

Lau mila metro bost minutuan

azaroa 26th, 2009

Azalpen labur batzuk entzun ondoren Wooloogong (NSW) hiriko aerodromo txiki batean geunden Gorka, Wendy, Javi, Belinda (Wendyren txiki-txikitako lagun australiarra), bi mutil indiar, gure monitoreak eta ni gure pospolo kaja hegalaria iritsi zain. Ez zen hura hegazkin erraldoientzat prestatutako lekua, baina handia zen guretzat egitera gindoazena. “Ya está, jajjaa, que ya estamos aquííí… No hay vuelta atrás y vamos a saltar del cielooo…” zioen urduri gutariko batek azkazalei errepaso ederra ematen zien bitartean. “Duela bi egun nire emazteak txakur bat nahi zuela esan zidan…” begirale batek. Bigarren batentzat 16 002. jauzia omen zen hura. Ziur bizi osoan ez dela hainbestetan joan komunera… (Eta nire galdera: zer sentitzen dute hauek hegazkinetik salto egiten duten bakoitzean?)

Halako batean iritsi zen gure patxizahar urdina eta bakoitza gure jauzikidearekin batera sartu ginen. Bertan ahal bezala arraunlarien moduan eseri ginen: bi lerrotan eta bat bestearen atzean (begiraleak gure itzal moduan). Gu konturatzerako, plastiko gardenezko ate fina irekita abiatuak ginen lurrean eserita zegoen indiarraren harridurarako. Lasaitu ederra hartu zuen aireratu aurretik itxi zutenean.

Ordutik aurrera zarata desatsegin artean garaiera egokia harrapatzen joan ginen. Nahiko lasai nengoen nire harridurarako, eta erorketan nire inguruan izango nituen sentsazioak imaginatu ere ezin nituelako izango zela pentsatu nuen. Sekula ez nuen horrelakorik bizi izan; eta ezezagunak ez duela beti beldurra ematen konturatu nintzen. Bapatean, 4 000 metrotako garaierara iritsi ginela-eta, betaurrekoak jantzi eta prestatzeko esan zigun pilotuak. Atetxoa ireki zenean amildegi ertzean eseri zen jauzi egiten lehenengoa zen indiarra; eta hura “zzzzxxxffffff” zarata batekin batera desagertu zenean estutu zitzaidan lehenengoz sabel ingurua…

Haren atzetik bigarren indiarra eta Wendy joan ziren erreskadan, eta konturatzerako “orain gu eseriko gara” ezan zidan nirekin zihoanak. Lehenengoa bota zenetik nire txanda iritsi bitartean dena segundu erdian gertatu balitz bezala zen…. “Ready? Let´s go!!!“. Eta bapatean ziztu bizian bueltaka nengoen zeruan.

Ez nuen distantzia eta abiaduraren pertzepziorik, ez zen ez neurri ezta magnituderik somatzen; ezin nuen ezer egin, ez heldu… Askatasun ero bat zen hura! Handik apur batera oihuka hasi nintzen (egin beharra dago, ezta?) ahoa lehortu eta ixtea hobeto zela konturatu nintzen arte. Hutsune hartan apur bat kokatu nintzenean, gorputza guztiz luzatu eta minutu bateko erorketa hura erabat gozatu nuen: Inguruko paisaiak begiratu, abiadura azalean sentitu… Gozamena!

(ondorengo hau Javiren erorketa da)

Bapatean era bertikalago batean jarri ginen, eta sekulako tirakada sentitu nuen, goruntz joan bagina bezala. Paraxuta ir

ekia zen nonbait, eta mantsoagoa zen gure erorketa. Orduan ohartu nintzen nire bizkarrari lotua beste gazte bat nuela… Gidatzeko sokak eman zizkidan erorketa motelago hura nik gida nezan, eta eskubiko soka behera bultza nuen kiribil bizi batzuk eraginez, ezkerrera buelta batzuk gehiago… Gozamena. Bapatean “nahikoa, orain nire txanda da” esan zidan. Orduan itsasoaren gainean kokatu gintuen, apurka hondartzara gerturatu… Eta bapatean zelai batean eseritan geunden… Erorketa hari amaiera gozoa eman zion lurreratzea izan zen hura. Ipurdia jarri eta ohean eseritzea bezala…

Segundu gutxitako oroitzapen-bilduma bat bezala banu bezala sentitu nintzen orduan. Ondoriotariko bat: erne egon beharra dago inguruan gertatzen dena eta bizitzen ari zarena barneratu eta asimilatzeko. Jausgailuen kontu hau bizitza osora aplika daiteke agian, ezta?

Gutako bat adibidez, lurrera iritsi orduko iada ez zen ezertaz ohartzen… Beretzat hegazkinetik lurrera bitartean ez zen ezer gertatu. Esperientzia hura ez zen ezer berezia izan… Eskerrak bideoa erosia zuen! Niretzat garestiegia zen, jauziaz gain bideoa ere ordaintzea, baina berea ikusi eta nirea gogorarazteko nahikoa dela iruditzen zait…

Nahi baduzue, beraienen link bat bidali dezaket… Edo kontaketarekin nahikoa?

Bad Behavior has blocked 5 access attempts in the last 7 days.