Gaur zortzi bi

harraldea.jpg

Hitzan ezin izan nuen argazkirik jarri, baina makina bat atera nuen. Kontakizunean jarri nuen gozatu ederra hartu zutela begiek, eta hemen jarriko dizkizuet argazkiak, zuek ere goza dezazuen.

Algorritik, pasoak pasa behar dira lehenengo Andikaraerrekara iristeko. Argazki hau dago aterata lehenengotik.

lehen-pasotik.jpg

Bigarren pasoaren parean, mendia etengabe ari da behera, egunetik egunera aldatzen da. Lehen bazegoen zulo batetik pasatzea batetik bestera, baina gaur egun ez. Konparatu bi argazkiak: ezkerraldekoa, orain dela astebetekoa; eskuinaldekoa, 2007ko ekainekoa.

bigarren-pasoa-2010-01-17.jpgbigarren-pasoa-2007-06-07.JPG

Hirugarren pasoa, Andikaraerreka aurretik.

hirugarren-pasoa.jpg

Zoragarria, Andikaraerreka!

andikaraerreka.jpg

Behetik begiratuta, a zer indarra daukaten itsaslabarrek!

bizkarra.jpg

Iaz harraldea garbitzen aritu ziren gazte batzuk, eta tona batzuk zabor atera zituzten. Aurten ere badaukate lana!

pikoteazpin-zaborra.jpg

Oristoerreka ere ur askorekin zetorren.

oristoerreka.jpg

Jendea zetorren Algorri aldera. Harribiribiletan, txakur bat. Kuriosoak dira harri hauek, zuri-zuriak!

txakurra-harribiribiltan.jpgharribiribilak.jpg

Palankamugarri parean, burdinazko palankaren faltan, ohol bat zutik, Zumaia eta Deba arteko mugarria. 2007an ere bazegoen zutikako beste zerbait, leku berean. Baten batek hartzen du lana.

palankamugarri.jpgpalankamugarrin-egurra-zutik-2010-01-17.jpgpalankamugarrin-egurra-zutik-2007-06-07.JPG

Zaborra etengabe pilatzen da.

palankamugarrin-zaborra.jpg

Baratzazaraurrea eta Aizbeltz. Eskuinean, Arantzako portua

harraldea-palankamugarritik-mendebaldera.jpg

Atzera begiratuta, orain arte egindako bidea, eta bukaeran Algorri eta Talaimendi.

harraldea-palankamugarritik-ekialdera.jpg

Baratzazaraurrea. Koadrilla bat hamaiketakoa egiten ari zen.

baratzazaraurrea.jpg

Oso jende gutxi zebilen haitzean. Hau lapetan ari zen.

lapetan.jpg

Aizbeltz. Ez dago dudarik izena nondik datorkion.

aizbeltz.jpgaizbeltz-lerro-zuriaekin.jpg

Aizbeltzeko erreka.

aizbeltzeko-erreka.jpg

Pagoetako erreka.

pagoetako-erreka.jpg

Haitzean forma oso kuriosoak aurki daitezke.

forma-kuriosoak.jpg

Arantzazpia-LiƱapotzueta parean, oso haitz bereziak daude harraldean. Ez al du ematen ilargiko edo desertuko paisaia?

linapotzueta.jpg

Zer den zuzentasuna!

zuzentasuna.jpg

Beste hau ere haitzean zebilen, txakur batekin.

haitzean.jpg

Arantzako jaiskunearen gainaldean jendea. Azpialdetik argazkia atera nuen eta ederki ikusten dira soka eta mailak. Goitik ateratako argazki bat ere baneukan, lehendik (eskuinaldekoa).

arantzako-portuan-jaiskunean-eta-jendea.jpgarntzako-jaiskunea-behetik.jpgarantzako-jaiskunea-goitik.JPG

Sakonetako erreka, mailaz maila.

sakonetako-erreka.jpg

Mendia Azaldegietako bizkarra da, eta oinetan Sakonetako hondartza.

azaldegietako-bizkarra.jpg

Aizkaizto, Sakonetako muturrean.

aizkaizto.jpg

Urrutira begiratuta, Mendatako jaiskunetik zerbait zuria ikusi dut jaisten, eta gero atzetik jendea. Txakurra ederki jaitsi da sokarik ukitu gabe, eta atzetik surflariak.

surflariak-mendatako-jaiskunean-1.jpgsurflariak-mendatako-jaiskunean-2.jpg

Mendatako errekak salto ederra egiten du bukaeran.

mendatako-erreka-harraldera.jpgmendatako-errekaren-saltoa.jpg

Honaino! Busti eta aurrera; edo media buelta! Gero jakin nuen,Josu Sakonetari galdetuta, marea bizietan baino ezin dela pasa asko busti gabe.

honaino-iritsi-nintzen.jpg

Mendatako jaiskunetik igo nintzen, eta saltoaren beste ikuspegi der bat ikusten da handik.

mendatako-errekaren-saltoa-goitik.jpg

Berdez, noraino iritsi nintzen.

aitzuri-eta-noraino-berdez.JPG

Aitzuri azpitik, tuneletik, lehengo trenbidea doa. Debekatuta dago pasatzea, baina zer atsegina den debekuak urratzea!

tunela-aitzuri-azpitik.jpg

Ordeka-ordekan, ederki doa bidea.

trenbidea-izandakoa-ordekan.jpg

Beste tunel bat pasa behar da, araztegira iristeko.

arronamendira-iristeko-tunela.jpg

Debako araztegia, lehen Arronamendi baserria zegoen lekuan. Aldapa gora egin eta errepidera.

debako-araztegia.jpg

Berriz ere atzera begira, Amabirjinabistatik, errepidetik. Harrobien eta gabarlekuan arrastoak hurrengorako geratu ziren.

harraldea-amabirjinabistatik.jpg

Debara iristen, eta Sorginetxe. Debalde da amets egitea…

debara-iristen.jpgsorginetxea-labar-gainean.jpg

4 Responses to “Gaur zortzi bi”

  1. Aitor Says:

    Rajao. Ua eran besterik ez eta gero aurrera….

  2. iteki Says:

    Heuk erakutsi beharko didak nola egiten dan. Jaian dakak aukera!

  3. mari Says:

    Uuuuuaaa! Azkenean argazkiak!! Orain arte ezin zian ikusi…
    Ederra benetan :-)
    Nire zartrosiak uzten banau ni animatzen naiz. Egualdi oso kaxkarra iragarri dute astebururako baina itsasbehera izugarria! omen da.
    Baleikeko egutegiaren arabera -0,01raino jeitsiko da itsasoa. Oso itsaso txarra ez badago eta emandako datuak okerrak ez badira ikustekoa izango da.

  4. vagamontaƱas Says:

    ZE EDERRA!!! Muxu haaaaaundi bat!

Leave a Reply

CAPTCHA Image CAPTCHA Audio
Refresh Image

Bad Behavior has blocked 31 access attempts in the last 7 days.