Debatik Zumaiara harraldetik
Geologian ez gara adituak, baina iruditzen zait ibilaldi honen bidez makina bat bat gauza ikas daitekeela. Haitzen formak ikusgarriak dira!
Errekak ur handituta datoz, eta Andikaraerrekaren ura urrutira ikusten da. Arronamendikoa ere hazi-hazi ginda dator.
Begira zer dagoen haitz-geruzaren azpian. Ez al dute ematen garbantzoak?
Haitz-plakaren gainetik, ematen du bidea zihoala zharka Marlaska txabola aldera, Arronamendira.
Euria ere gogoz hasi zaigu.
Harrien artean, bene-benetako “harri bitxiak” aurki daitezke.
Marik azaldu zigunez, animalia batek zulatzen du haitza, pixkanaka, eta animalia aurkitu ere egin dugu.
Pixkanaka, ari gara hurbiltzen Aitzuri aldera.
Aitzuri parera iritsita, eskuinaldetik erraz aurkitu dugu jaiskunea, eta lehengo trenbidera irten gara.
Tunela pasa, eta Mendata aldera jaitsi gara.
Mendatako errekaren azpian.
Hara zer aurkitu dugun putzuzulo batean!
Fosilak Sakonetara iristean. Askotan pasa gara ondotik, baina konturatu ere ez. A zer zortea gurea, gidari pofesionalarekin joatea!
Zer gara txikiak eta ezdeusak naturarekin alderatuta.
Ikusgarri zetozen errekak. Hemen Pagoetakoa.
Eta hemen Aitzbeltzekoa.
Harribiribilen gainean, itsasoak ekarritakoa. Iaz Mari-eta ibili ziren inguru hau garbitzen, eta nahiko txukun dago oraindik, plastiko gehiegirik gabe.
Ari gara hurbiltzen Andikaerrekara. Irudipena daukat ikuskizun honengatik bakarrik ere merezi zuela gaurko ibilaldiak.
Ederra benetan.
Aitor jolasean.
Azken begiratua atzealdera.
Guk ere itsasoari eta harraldeari begira amets egin dugu, eta batez ere amets bat bete. Eskerrik asko, Aitor eta Mari, hain goiz atseginarengatik!
















otsaila 3rd, 2010 at 4:22
Txangoa antolatuz gero, gidari-lanak egingo dizkiguzu TCkooi?????
otsaila 10th, 2010 at 1:13
TC?
Tribunal Constitucional?