10 07 2008

Darahli’06, 2006urteko Aste Santuan (Apirilak 6tik 13ra) buruturiko proiektua da. Apirilaren 6tik 13ra, Errefuxiatu sahararrek, Tindufen dituzten kanpamenduetara joan ginen. Proiektuaren lehen pausoak, 2 urte lehenagotik hasi ziren. Proiektua aurrera ateratzeko, ate asko jo behar izan zituzten proiektuaren arduradunek (Ibonek eta Samuelek). Herriko bi ikastetxeek (Herri Eskolak eta Maria eta Jose ikastetxeak) elkarlanean buruturiko proiektua izan zen. Proiektuaren xede nagusia, hassanieraz “darahli” egitea eta euskaraz besarkatzea zen. 16tik 18urte bitarteko 80 ikasle inguru joan ginen, hamar irakasle inguru, herriko pediatra Ines Aseginolaza, herriko alkate Maria Eugenia Arrizabalaga, Hitzako Aitor Manterola kazetaria eta EiTBko Lierni Mugarza kazetaria eta bere kamera.



Ines Aseginolaza: Zumaiako pediatra

10 07 2008

Ines Aseginolaza Zumaiako pediatra Herriko pediatra modura urte asko daramatza Ines Aseginolazak. Saharako bidaia esperientzia berezia izan den arren, han ere herrikoak zaintzen jardun zuen. Read the rest of this entry »



Samuel Ruiz eta Ibon Ibarguren: Irakasle eta arduradunak

10 07 2008

Samuel Ruiz & Ibon Ibarguren  Irakasle eta arduradunak  

Herri Eskolako eta Maria eta Joseko arduradunekin hitz egin nahi izan dugu beste behin ere, eta jator-jator erantzun digute Samuel eta Ibon irakasleek.  Read the rest of this entry »






Bad Behavior has blocked 5 access attempts in the last 7 days.