Atzo gainetik pasa zitzaigun ezegonkortasunaren azken ikutu bezala, gaur goizean zaparrada mardula izan dugu Zumaian. Ordu bakar batean 21 mm pilatu dira eta hori ez da gutxi. Dena den, ez du arazo gehiegirik sortu.
Hondartzara joan nahi duen jende asko dago eta horientzat albiste onak dauzkat. Bihartik aurrera udako giro sanoa datorkigu. Eguzkia eta tenperatura ederrak izango ditugu jaun eta jabe. Tenperatura maximoak 20 eta 25 ºC bitartean geratuko dira, itsasoko brisa ibiliko delarik. Gainera ematen du astebukaera ere horrelakoa izango dela, baina hori ostegunean zehaztuko dizuet. Beraz, albiste bezala ematen dizuet iragarpen hau, zeren hain eguraldi tristea izan ondoren albistea da udako giroa datorkigula gutxienez lau edo bost egunetarako.
0 Responses to “Zaparrada mardula gaur goizean”