Udako giroa

Asteburu honetan udan sartuko gara astronomikoki, eta eguraldiak ere udan gaudela adierazi nahiko digu.

Gaurtik hasi eta igande arratsalderarte eguraldi eguzkitsua eta udako tenperaturak nagusituko dira. Egia da goizean lanbro laino pixka bat agertu daitekeela, bereziki igandean, baina egunean zehar eguzkiak ez du traba handirik izango. Eguraldi on honek igande arratsalderarte iraungo du, zeren igande arratsaldean iparra sartuko da eta hodeiak ugarituz joango dira, berriro ere aurreko asteburuan gertatu zen bezala eta zaparradatxoren bat bota dezake bukaeran. Tenperaturak gora egingo du eta maximoak 25-26 ºC inguruan geratuko dira, gehiago igo gabe brisari esker. Astelehenean okertze txiki bat izango dugu, baina ez du ematen asko iraungo duenik.

 Hurrengo mapan 1500 m inguruan izango ditugun tenperaturak aztertu daitezke eta ikus dezakegu Penintsulako beroa nola iristen zaigun. 20 ºC-ko tenperatura asko da 1500 metroko altueran. Horrela, Euskal Herriko barnealdean beroa egingo du 30 ºC-tik gora, baina hego haizeak indar handirik izango ez duenez, Zumaian brisa ibiliko da eguerdi partean. Bestela, brisagatik ez balitz Zumaian ere tenperatura oso altuak izango genituzke.

 Tenperatura 1500 metro inguruan

4 Responses to “Udako giroa”


  1. 1 eguzki zain eka 19th, 2008 at 13:56

    Aber egia dan!

  2. 2 Roberto eka 20th, 2008 at 0:55

    Berri onak! Asteburu eguzkitsua beti alaiagoa izaten da…
    Eta Sanjuan gauan zer egingo du? Sua pixteko aukerarik egongo da?
    Zorionak blogagatik!
    Roberto Gutierrez

  3. 3 Joseba Egaña eka 20th, 2008 at 12:19

    Eskerrik asko Roberto,

    Ba astelehen goizean euria egingo du, baina gauerako ateri eustea espero da, ostarteak ere irekiz. Beraz, ematen du sua gustora egiteko eta ikusteko gaua izango dela.

  4. 4 Joseba Egaña eka 23rd, 2008 at 11:35

    Kaixo Roberto,

    Mapak asko aldatu dira ostegunetik gaurko egunera eta gaur gauerako, su festarako ez dauzkat berri oso onak. Ezegonkortasuna areagotu egin da eta zaparrada oso gogorrak eman daitezke gaur arratsaldetik aurrera, bereziki 9tatik aurrera. Txingorra eta haize bolada indartsuak ere eman daitezke zaparradekin batera.

Leave a Reply





Bad Behavior has blocked 11 access attempts in the last 7 days.