Ekaitz arriskua gaur gaueko San Juan sua ospatzeko festan

Mapak nabarmen aldatu dira ostegunetik hona eta uhin luzera txikiko perturbazio batek atmosfera ezegonkortu egingo du nabarmen gaur arratsaldetik aurrera. Honek esan nahi du, ekaitz arriskua izango dugula, bereziki gaur 9etatik aurrera, eta ekaitz hauek zaparrada mardulak, txingorra eta haize bolada oso gogorrak ekarri ditzakete. Gainera, litro asko pilatu daiteke denbora gutxian.

 Beraz, nahiz eta zaparrada hauek ez diren ziurrak, probabilitate altua dago sua pizten den momentuan zaparrada mardulen bat izatekoa. Kontuz beraz, gaur gauean eta ea suertea dugun eta ez den momentu horretan ezer gertatzen.

3 Responses to “Ekaitz arriskua gaur gaueko San Juan sua ospatzeko festan”


  1. 1 zuri eka 23rd, 2008 at 16:42

    Larunbat gabian ere kristonak bota zituen. Zenbat litro izan zian esaterik bai?

  2. 2 Roberto eka 24th, 2008 at 7:58

    Eskerrik asko erantzunagatik, Joseba. Ekaitza eta euria egin zuen ba, bete-betean asmatu zuen bigarren predikzio horrek, baina su-festa ikusgarria egin zen hondartzan, laino guztien gainetik… ;)
    Agur bat.
    Roberto

  3. 3 Joseba Egaña eka 24th, 2008 at 14:02

    Larunbat gauean izandako ekaitzak 8 litro laga zituen metro karratuko, hau da 8 mm.

    Esate baterako ekainean orain arte pilaturiko litroak 167 dira eta hori asko da kontuan izanda batez bestekoa hilabete honetan 95 mm inguruan kokatzen dela.

Leave a Reply





Bad Behavior has blocked 11 access attempts in the last 7 days.