Mapak nabarmen aldatu dira ostegunetik hona eta uhin luzera txikiko perturbazio batek atmosfera ezegonkortu egingo du nabarmen gaur arratsaldetik aurrera. Honek esan nahi du, ekaitz arriskua izango dugula, bereziki gaur 9etatik aurrera, eta ekaitz hauek zaparrada mardulak, txingorra eta haize bolada oso gogorrak ekarri ditzakete. Gainera, litro asko pilatu daiteke denbora gutxian.
Beraz, nahiz eta zaparrada hauek ez diren ziurrak, probabilitate altua dago sua pizten den momentuan zaparrada mardulen bat izatekoa. Kontuz beraz, gaur gauean eta ea suertea dugun eta ez den momentu horretan ezer gertatzen.
Larunbat gabian ere kristonak bota zituen. Zenbat litro izan zian esaterik bai?
Eskerrik asko erantzunagatik, Joseba. Ekaitza eta euria egin zuen ba, bete-betean asmatu zuen bigarren predikzio horrek, baina su-festa ikusgarria egin zen hondartzan, laino guztien gainetik…
Agur bat.
Roberto
Larunbat gauean izandako ekaitzak 8 litro laga zituen metro karratuko, hau da 8 mm.
Esate baterako ekainean orain arte pilaturiko litroak 167 dira eta hori asko da kontuan izanda batez bestekoa hilabete honetan 95 mm inguruan kokatzen dela.