Asteburu honetarako ez dira aldaketa garrantzitsuak espero. Astelehen eta asteartean beharbada iparra eta euri kontuak izango dira, baina asteburua egoera horretatik kanpo egongo da. Ekialdeko haizea nagusituko da asteburuan eta Mediterraneotik iritsiko zaizkigu hodei batzuk eta beharbada tanta batzuk baina gauza gutxi. Mediterraneoan bai botako duela, han uholdeak izateko arrisku handia dute.
Bihar gaurko egunaren antzera, lehen eta azken orduetako hodeiak kenduta, eguzkia nagusituko da eta ipar-ekialdeko haizearekin tenperaturak bere horretan jarraituko du, 18 ºC inguruan geratuz maximoa.
Larunbatean goiza eguzkitsu hasiko da, baina arratsaldean gero eta hodei gehiago ikusiko dugu zeruan eta egunaren bukaeran baliteke tanta batzuk ere erortzea. Hego-ekialdeko ikutu bat izango du haizeak eta tenperatura pixka bat gorago, 20 ºC-ren bueltan geratuko da.
Igandean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta arratsaldean edo egunaren bukaeran euri pixka bat egin dezake, baina gauza gutxi. Tenperaturan ez dugu aldaketa nabarmenik igerriko, berriro ere 20 ºC-ren bueltan geratuz maximoa.
Hemen modelo edo eredu matematikoak ematen duen euri kantitatea ikusi dezakegu (6 ordutan pilaturiko euri kantitatea igande arratsalderako). Ebro bailaratik barrena iristen zaigu hodeiz kargaturiko aire hezea. Dena den, gehiena Mediterraneoan botako du.

0 Responses to “Asteburu atsegina nahiz eta hodeiak ugaritu.”